01
Ots
2012
01:09

Aurkezpenak egiteko mini-gida grafikoa euskaraz

Alazne Gonzalezek aurkezpenak egiteko aholku sorta bota zuen lehengo egunean infografia erakargarri batean. Gaur euskarazko bertsioa jarri du "En la nube TIC" blogean.

Aholku grafiko interesgarriak aurkezpenak ez ezik, hainbat testu edo material prestatzeko ere, klaserako asko adibidez.

Hemendik jaitsi dezakezue.(28 MB)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2012
20:46

Euskaltegiek krisian beteta egon beharko lukete

Gaur egungo moduko krisi garai batean euskaltegiek beteta egon beharko lukete. Baina erakundeetatik justu kontrakoa bultzatzen ari dira.

— Paul Bilbao

Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzak jaso dituzte gaur Berrian.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2012
17:40

Aldahitz: Pablo Suberbiola eta Pello Jauregirekin elkarrizketa

Aldahitz proiektuaren emaitzak aipatu genituen duela egun batzuk. Gaur Pello Jauregi eta Pablo Suberbiola proiektuaren arduradunen bideo-elkarrizketa hau aurkitu dugu Lan ta lan-en.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urt
2012
12:34

AEBetan euskara ikasteko kanpaina

AEBetako NABOk kanpaina hau jarri du martxan bertakoak euskara ikastera animatzeko.

Via Euskalkultura.com

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2012
22:39

Euskaltegi bitxia

Euskaltegi bitxia izena duen bideo benetan bitxi hau aurkitu dut deskuidoan.

Lehenengo WTFaren ostean, Leizaola Elkargoaren Euskadi Streaming ekimenarekin erlazioa duela dirudi.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2012
21:48

EITBren bideoak deskargatzeko moduan laster

Gaur goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan solasean jardun dute EITBko Iñako Gurrutxagarekin Argia sarien harira. "Nahierarako" bideoen deskargari buruz galdera egin diote eta Gurrutxagak erantzun du euskararekin zer ikusia duten bideoak albait arinen deskargagai jartzeko asmoa dutela. Lege arazoak ei daude tartean eta haiek zelan gainditu aztertzen ari dira. Solasaldiaren 17:30 segundutik aurrera dituzue hitzak.

Ea egia den, deskargatzeko aukera kentzean batzuei faenatxoa egin ziguten eta.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2012
19:45

Irakaslearen paperaz

As a teacher, if you keep telling them what to do all the time, then your students learn waiting for the teacher to start their actions likewise the little boy did in the story. In the end, students’ creativities are dying year by year and finally we have language learner stereotypes who resembles one another.

— oztrkozge (Teaching english)

Teaching English webguneko blogetan "Who wins?" Facilitators vs. Dictators artikuluan irakurri dugu goiko hori.

Euskaraz honelako zerbait:

Irakasle bezala denbora guztian ari bazara ikasleei zer egin behar duten esaten, orduan zure ikasleek ikasiko dute ezer egin baino lehen irakasleak zer dioen itxaron behar dela, istorio honetako mutikoak bezala. Horrela euren sormena hiltzen joango da urterik urte eta azkenean hizkuntza-ikasle estereotipoak izango ditugu, bata bestearen berdinak.

Gogoetan interesgarra iruditu zait, ezaguna egiten zait sentsazioa, baina orain ez dut ezer konkreturekin lotzen.

 

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2012
13:57

Mintzalagunak Finlandian

Mintzalagun bikote bat sartu da Finlandia umore saioan. Armando eta Igone dute izena.

Via @garaigoikoa

Lotura Eitb.com-en

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2012
17:39

Euskara zaila dela

Mito horrek kalte handia egin dio gure hizkuntzari, eta neurri batean, gure errua ere bada. Sarri aldarrikatu izan dugu oso hizkuntza ezberdina dela, ez duela gainontzeko hizkuntzekin inolako antzekotasunik. Mito horrekin amaitzeko garaia delakoan nago, eta esango nuke gainontzeko hizkuntzen modukoa dela argi utzi nahian bagabiltzala.

— Erramun Turutarena

Elkarrizketa egin diote Argiakoek Erramun Turutarenari: Erramun Turutarena: "Hizkuntza guztiak dira errazak".

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2012
13:29

Egiaren orduak

L'hora de la veritat de la llengua oral són els usos quotidians. L'altra hora de la veritat, per a molts aprenents de llengua, és l'espai artificial d'un examen oral

— Enric Serra

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2012
13:25

Herritarren euskara maila egiaztatzea

Dudarik gabe, Jaurlaritzak orain planteatzen duen egiaztatze sistemak ez ditu irizpide horiek betetzen, eta ez du batere berme teknikorik. Talka egiten du, bete-betean ebaluaziorako oinarri zientifiko guztiekin. Ez dago bidezidorrik; ez da onartzekoa euskaldunen euskara maila dekretuz neurtzea.

— Marian Belastegi (UEMAko zuzendaria)

Euskara maila irakaskuntza sistemetik zuzenean egiaztatzeaz ari da 'Dekretuz euskalduntzea' ez da euskalduntzea artikuluan (Berria).

 

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2012
12:52

Aspergarria

Otro tema sobre la definición de los Objetivos de Aprendizaje, es que son ABURRIDOS… Si es verdad, no nos engañemos, son el tema más fome del diseño instruccional. De hecho los alumnos al enfretarse a la página de Objetivos del Curso, lo primero que hacen es buscar desesperádamente el botón “siguiente” o “avanzar” o la “flechita”, o lo que sea que los saque de ahí.

— Patricio Bustamante

E-learning ikastaro bateko helburuen definizioaz ari da Bustamante. Artikulu honetan duzue: Como definir los objetivos de aprendizaje en un curso e-learning (e-aula)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2012
23:15

pdf-ak editatu Google Docs-ekin

Askotan hartu duzu interesatzen zaizun dokumenturen bat pdf-n (gure inguruko erakunde asko pdf-ren lagun minak egingo lirateke Facebook-en profila balu): materiala, artikulua, istorioa... baina zerbait aldatu edo moldatu nahi zenuke klaserako adibidez, eta pdf-a ez da editatzeko formatua.

Badira pdf bat editatzeko modu asko, kopipaste sinpleenetik (eta astunetik) horretarako tresna batzuetaraino. Josu Orbek Google Docs erabilita metodo erraz eta nahikoa efektiboa erakutsi digu.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2012
13:38

Literatura ikasgelan

Santurtziko Udal Euskaltegikoek proiektu berri hau jarri dute euren Ikasgelan. Ikastaroa han dago eskuragarri eta aukera ematen dute jaitsi eta nork bere plataforman berrerabiltzeko.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2012
13:34

Ahozko hutsuneak bete

Ahozko grabazio batekin Soundcloud zerbitzuan hutsuneak betetzeko ariketa nola egiten daitekeen erakutsi digute Me manifesto izeneko aktibitatean, ingelesaren irakaskuntzarako ideiak ematen dituen 4c blogean.

Funtsean grabazioan tarte isil batzuk uzten dira eta ikaselari Soundcloud-en komentario-sistema bereziaren bidez hutsune horietan egokien uste duten hitza edo hitz-sorta sartzea eskatzen zaio.

Ahozko cloze-test-a edo deitu daiteke, ezta?

 

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia