lan-mundua

31
Urt
2012
17:40

Aldahitz: Pablo Suberbiola eta Pello Jauregirekin elkarrizketa

Aldahitz proiektuaren emaitzak aipatu genituen duela egun batzuk. Gaur Pello Jauregi eta Pablo Suberbiola proiektuaren arduradunen bideo-elkarrizketa hau aurkitu dugu Lan ta lan-en.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2011
18:31

Mintzalaguna enpresetan

Posible al litzateke enpresetan egitasmo hau zabaltzea? Laneko hizkuntza euskaraz izatea bultzatzeko lagungarri izan daitekeela uste dut. Askotan lan giroa erdarazkoa izaten da eta oso onuragarria litzateke talde desberdinak sortzea euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko luketenak.

— Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren teknikaria)

Enpresa bateko esperientziaren harira galdera hori planteatu du Leirek Bai Euskarari ziurtagiaaren blogean: Mintzalaguna proiektua, enpresetan bideragarria?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
12:51

Pertsuasioa

Kognizioa edo pentsamendua garatuz hartzen diren konpromisoak kontsistenteagoak dira euskararen erabileran, bestelako pertsuasio bideetatik ere konpromisoen betetze-maila altuak lor daitezkeen arren

— Joxpi Irastorza

Joxpi Irastorzak uztailean aurkeztu zuen motibazioaren inguruko tesia HUHEZIn. Soziolinguistika Klusterrekoek laburpen hau (doc) ekarri digute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Mai
2009
18:26

21 hiztegi berri

Eusko Jaurlaritzak 21 hiztegi terminologiko berri aurkeztu zituen herenegun. Arlo berrien artean ostalaritza, arropa-dendak, iturgintza... Sei bloke nagusitan banatu ei dira: merkataritza eta kontsumoa, lan eta unibertsitate hezkuntza, teknologia berriak, administrazioa, laburudurak eta siglak eta ingurugiroa.

Hedabideetan irakurri dugunaren arabera laster Euskaltermetik kontsultatu ahal izango dira, horrez gain paperezko bertsioak ere argitaratuko ei dira.

Albistea beste hedabide batzuetan:

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ots
2009
18:23

Hauteskundeak eta euskara lan-munduan

Lan ta lan-ekoek EAEko alderdi politikoen programak aztertu dituzte lan-munduan euskara sustatzeaz zer dioten-eta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
19:06

Eralan proiektua, materialak sarean

Soziolinguistika klusterra Eralan proiektua ari da garatzen. Lan munduan burutzen ari diren normalkuntza planetan lidergoaren funtzioa aztertzea du asmo nagusia.

Egitasmoaren barruan ikastaro modukoak egiten ari dira, eta materialak eskuragai jarri dizkigute sarean: aurkezpenak eta saioetako bideo-grabazioak.

Gauza interesgarriak daude guztiontzat ere.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Ots
2009
17:17

Euskara planak herri administrazioetan: jardunaldietako materialak

Lehengo astean Bilbon egin ziren jardunaldietako aurkezpenak eta materialak eskuragai. Hauek iruditu zaizkit interesgarriak:

Aitorrek kronikatxoa egin digu Karrajuan.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urt
2009
01:30

Erabilera planak herri-administrazioetan jardunaldiak

Guri ematen duen baino gehiago interesatzen zaigula esango nuke.

Informazio gehiago hemen edo hemen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia