26
Urt
2008
03:04

Zer da hau?

Atoan hau Karrajua.org-en adarra da. Hobeto esanda, enbor nagusitik irteten diren adaxkak.

Sarean edo buruan sarri aurkitzen ditugu aipamenak, testuak edo ideiak, zer pentsatua eman edo, beste barik, nabarmentzeko modukoak iruditzen zaizkigunak, baina une horretan aipatzearekin konformatuko ginatekeenak. Derrepentean etorri, eta atoan bota nahi ditugu. Oharrak, di-da. Karrajua.org-en txikiak izanda ez zaizkigu kabitzen, eta txokotxo hau atondu dugu haiek gordetzeko.

Atoan, beraz, Euskalduntze-alfabetatzearen ingurumari zabal-zabalean interesgarriak izan daitezkeen oharrak eta mezu laburrak apuntatzeko lekua da. Honelakoak:

  • Sarean aurkitzen ditugun gauza interesgarriak: artikuluak, orriak, bideoak... Loturak azken batean.
  • Irakurri edo entzun ditugun berbak, aipamenak.
  • Pentsamendu eta ideia laburrak.
  • Sarean gero eta gehiago dabitlzan bideoak, entzungaiak, aurkezpenak eta era guztietako multimedia-mezuak.

Hemen agertu dira bota ahala bata bestearen atzetik, komentatzeko eta osatzeko aukerarekin.

Kolektiboa 

Atoan honetan aukera dago parte hartzeko: loturak, aipamenak, oharrak, mezu laburrak, ideiak eta abarrak bidali eta partekatzeko.

Zer egin behar da hemen kolaboratzeko? Erraza.

Jarri zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez eta publikatzeko aukera emango dizugu. Baldintza bakarrak hauek:

  • Publikatzen denak Helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotura eduki behar du: hizkuntzaren irakaskuntza, hizkuntzak, normalizazioa, euskara, euskalgintza, ikasleak, irakasleak.... Ikusten duzunez ikuspegia zabala da.
  • Publikatzen dena zentzuna eta gizalegearen barrukoa izatea.
  • Animoa eta umorea (ahalegina behintzat bai).

Animoa bada!