16
Api
2012
18:58

HABEren plan estrategikoaren lorratzen atzetik

HABEren plan estrategikoa egin zenean argi eta garbi ikusi zen euskaltegiei eskumen gehiago emateko beharra.

— Lurdes Auzmendi

Lehengo albistea erdaraz jaso genuen hedabide batean, eta orain Lurdes Auzmendik bere blogean azaldu dizkigu euskaraz aurtengo azterketen nondik norakoak.

Azalpen ona, eta bitartean, erdian berriro HABEren plan estrategikoaren aipamen bat, han eta hemen agertzen dira haren zantzuak eta lorratzak, agian egun batean manifestatuko zaigu osorik nonbait.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ai ama! Albiste hau irakurri

ezezaguna (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Apirila 21 - 05:00(e)an.

Ai ama! Albiste hau irakurri eta pena sentitu dut. Hitz batzuen aukeraketak eragin dit sentimendu hori. Bi hauek bereziki:

Antza azterketetan ikasleei eskatu izan zaie: "interesekoak ez diren hainbat proba gainditzeko" . Eta zergatik ez diren interesekoak? galdetzen diot nik neure buruari. Ikasleek proba horiek ondo egiten dituztelako? Ondo egiteak interesa kentzen dio ebaluazio-prozesuari? Agian saritu beharko genituzke irakurtzen eta entzuten trebeak direlako, ezta?

Hitz hauek ere huts egin didate: "protagonismo handia"
"Ikasleei mesede egiteagatik ez ezik, euskaltegiei protagonismo handiagoa emateko ere hartu da erabaki hau"
Euskaltegiek, ez dakit, baina euskaltegiko irakasle honek ez du protagonismorik nahi, ez handiagoa ez txikiagoa; irakasleak gara eta gure lana baliotsua da, ez dut azaldu behar zergatik, ezta? Gure lana balioestea nahiko nuke, protagonismo guztiak bazter utzita.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for HABEren plan estrategikoaren lorratzen atzetik

Sindikatu edukia