ikastaroak

2010 martxoak 18 09:49

Euskara ikastaroak New Yorken

Instituto Cervantesek Manhattanen antolatu du euskara ikastaro hau. Hiru hilabeteko iraupena eta 525 dolarreko prezioa (380 euro ggb).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 22 18:33

Euskara ikasten hasteko gida blog batean

INFESTz izeneko blog batean aurkitu dugu euskara ikasten hasteko kurtso-gida moduko honi ekin dio, gaztelaniaz. Euskararen oinarrizko deskribapen formala da, gramatika, morfologia, sintaxia eta halakoak, blogariak 40 orduko ikataro  batean jasotako oharretan batutakoak, galizieraz jasotako ikastaroa gainera.

Blogariaren hitz hauek hasieran, ez dira ohikoak izaten EHtik hego-ipar-ekialde-mendebalderantz (azpimarra nirea):

El euskera es uno de esos idiomas del que poco conocemos y que pertenece a nuestras tierras. Pero debido a la división autonómica de nuestro país, solo se enseña en aquellas en las que se practica el idioma. Soy de la opinión de que deberíamos aprender todas las lenguas oficiales del territorio nacional. No soy nacionalista de ningún tipo ni siento que pertenezca a España, pero ya que por ley vivimos todos en el mismo país, lo mínimo que podríamos hacer es aprender el idioma oficial de aquellas regiones que lo tienen para comprendernos unos a otros a otro nivel.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 23 17:47

4. maila prestatzeko online ikastaroa

AEKren webgune berrituan agertu da eskaintza.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urriak 07 18:47

Zalantza linguistiko-komertziala

Siempre me quedaba esa duda. A mí me gustaría responder en euskera a mis clientes, pero si lo hablo mal, ¿me quedo al final sin esa venta?

— Bilboko dendari bat

Bilboko Udalak diruz-laguntzen dituen dendari-merkatarientzako euskara ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleen hitzak: «¿Si hablo mal euskera, agur al cliente?» (20 minutos)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 01 11:33

HABE: ostalari eta dendarientzako ikastaroak antolatzeko laguntzak

Duela egun batzuk jarri zuten webgunean, ostaralientzat eta dendarientzat ikastaroak antolatzeko diru-laguntzetarako prozedurak eta deialdiak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 irailak 30 14:43

Euskarazko gutxien-gutxienekoak gurasoentzat

Umeekin euskaraz berba egiteko gutxien-gutxienekoak lantzeko saio sorta antolatu du Ermuko Udalak. Saio laburrak dira, Ku-ku izeneko materiala banatuko da saioetan.

Via: elcorreodigital

4.3
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 10 12:22

Linguanet ikastaro berria

Hizkuntzaren normalizazioaren inguruan dihardutenentzat berriro antolatu da ikastaro hau. 6. edizioa dagoeneko.

Informazioa: Linguanet.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 abuztuak 26 12:39

EIBZren ikastaroak Nafarroan

Nafarroako EIBZk (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentruak) euskararen irakaskuntzan dihardutenentzako ikastaro sorta oparoa antolatu du datorren ikasturterako. Hezkuntzaren munduko jendeari zuzenduta daudela dirudi, baina ez dakit zehazki zeintzuk diren izena emateko baldintzak.

Via: @xagra.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abuztuak 20 17:45

HABE: prestakuntza ikastaroak 09/10 udazken-negurako

Oporretako asteniak jota gabiltza gehienok, baina apurka-apurka bueltan etorri beharko da. Itzartzen hasteko HABEkoek datozen hilabeteetarako prestakuntza-ikastaroen programa zabaldu dute Ikasbilen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 17 12:19

Moodle ikastaroak sortu eta konpartitzeko gunea

Atzo euskal+moodle+moot+birra moduko bilkura egin zen Usurbilen, eta dagoeneko lehenengo fruituak ikusten hasi gara. Gune horrekin batera hemen dauzkazue atzoko bileraren emaitza gehiago (gonbidatu modura sartu hasieran galdetzen badu).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 29 21:26

Komunikazio-gizartearen hizkuntza: materialak sarean

Lehengo astean EHUren udako ikastaroen barruan "Zer hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak" ikastaroa egin zen. Komunikazioaren mundua eta euskara jorratu zen. Soziolinguistika klusterra izan zen antolatzaileetako bat, eta bere webgunean jarri dizkigu materialak eta kronika.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 04 15:10

Zuberera ikastaroa sarean

Via @jolaus heldu zaigu web-ikastaro honen berri. Kurtso laburra da, oinarrizko gramatika eta hiztegi zerrendak gehien bat. Zubereraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ditugu testuak. Loturen zerrenda eta mini-hiztegia ere baditugu.

Zuberoako euskararen gaineko (azaleko) ikuspegia nahi duenarentzat baliagarria.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 28 11:56

Udako Barnetegiak 2009

Prest dago aurtengo eskaintza.
2009- UDAKO BARNETEGIAK_090428_1047

2009- UDAKO BARNETEGIAK_090428_1047 Karrajua
4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 27 12:56

Mekanografia interneten eta euskaraz

Librezale.org-eko foroan ARTpyst honen berri eman digute. Mekanografia ikasi eta praktikatzeko jarraibideake ta ariketak dituzu euskaraz.

Qwerty-ren sasoi hauetan mekanografia jakitea eskertu egiten da duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 24 09:54

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza

UEUren eskaintzan beste ikastaro interesgarri bat, Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza-saioa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez