literatura

2010 otsailak 22 09:51

Help! Nire erratzak no funciona

SM argitaletxeak umeentzako liburu sorta orijinala dauka: "Tus books", liburu elebidunak, baina ez elebidunak ezkerrean hizkuntza bat eta eskuinean bestea, gure dokumentu ofizialen antzera, ez, testu bakarra hizkuntza batetik bestera doa etengabe. Ume eta gazteei begira hizkuntzak ikasi eta menperatzeko teknika orijinala duda barik, ausarta eta polemikoa ere izango da seguru aski. 

Ba, orain gurera ere heldu da. Liburu hirueledunak ari dira banatzen El Correorekin batera. Izenburuak goikoa bat eta  "Isilik! El lago de las girls mudas", edo "Difficult teenager bat izan nahi dut" bezalako batzuk tartean.

Deigarriak tituluak eta idea, eta deigarria inork orain arte ezer (nik entzun ez behintzat) esan ez izana. Polemika errazegi jarri digute? Onerako edo txarreako harrigarria baita ideia, orijinala den aldetik, eta hizkuntzak nahasteko era hori askoren begikoa izango ez den aldetik. Honez gero errealitateak fikzioa gailendu ez badu, behintzat.

Tres Tizasen irakurri dugu iruzkina.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 28 19:13

Literatura terminoen Hiztegia sarean

Literaturaren ikerketan, historian eta abarretan garatutako euskarazko terminologia batu du Euskaltzaindiak eta sarean dugu kontsultagai. Gaur aurkeztu du Andoni Sagaranak.

Ez al zaigu inor erretxinduko! XD

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 21 21:20

Euskalerriaren Yakintza sarean

Escuela de Sara blogean Azkueren lan etnografiko handi hau jarri digute sarean. Ipuinak, kantuak eta euskal kultura eta tradizioaz ari garela baliagarriak izan daitezkeen hainbat eduki bertan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 16 21:19

Liburuen esporak: euskarazko liburuak jaisteko eta erosteko aukera

Liburu elektronikoak eta literaturari buruzko blog honetan euskarazko hainbat liburu zuzenean jaitsi edo erosteko auekera ematen digute.

via: @egaroa

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 04 13:43

Dakiguna ikasten

Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe”

— Patziku Perurena

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 23 16:40

Irakurle Kluba

Gorka Azkaratek eman digu sare honen berri. Leioako irakurle-klubaren inguruan sortu da (ez nahastu Leioako Unibertsitateko irakurle klubarekin) eta, jakina, literatura du ardatz.

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 08 16:34

Erlea

Euskaltzaindiak argitaratu eta B. Atxagak zuzenduko du Erlea aldizkari berria. Literatura izango du hizpide eta langai. Izen handiak ditugu bertan.

Eztia ala eztena? Kulturgintzak biak ala biak behar dituelakoan nago.

Ongi etorria aldizkari berriari!

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 09 17:35

Materre ikasle, Axular irakasle

Gaiñerakoan badakit Euskal-Herrian añhitz moldez mintzatzen direla, eta hori bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guziei ongi iduriko. Baiña nahi dut iakin dezaten halakoek, nik hitzkuntza hunetan dakidana. Saran ikasia dudala eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuyatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen.

— Esteve Materre

Aipamen interesgarria ekarri digu Amatiñok Esteve Materre idazleari buruz. Paristarra jaiotzez, Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi zuen Saran, lehenengo euskaldun berri ezaguna akaso. Irakaslea, nor eta Axular, antza.

Eta Amatiñok susmatzen du irakasleak ikasleari kopiatzera iritsi zela.

Via: @FiloBlogia

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 01 00:14

Hizkuntza eta literatura

Baina euskara eta gaztelania, biak, lehen hizkuntzatzat hartzen direlako-edo literatura jartzen da komunikatzeko gaitasuna garatzeko ardatza izango balitz bezala. Baina gero, errealitatean, askotan, irakasleak euskararekin oso trakets moldatzen diren ikasleak topatzen ditu eta euskara eta literatura irakaslea dena, izenez, euskara irakasle ibiltzen da, izanez. (Euskaltegiko irakasleak bezalatsu baina gazteagoekin).

— Gorka Azkarate

Txoko honetan ezin dugu aipatu gabe utzi Ainhoa Ezeiza lagunak eraiki (stricto sensu, ezta? Wink) duen webgune-bloga: www.ainhoaezeiza.net.

Artikulu batzuk plazaratu ditu dagoeneko, Euskal Literatura eta Eskola II: ideia-zirriborroak. Hausnarketak eta ideiak artikuluan bota du Gorkak (beronek ere bai blog berria portzierto) iruzkin hori hain zuzen.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 16 09:06

Lenguaweb: hizkuntza eta literaturari buruzko artikuluak

Gaztelaniazko webgune honetan gaztelaniaren hizkuntza eta literaturarekin lotutako artikulu eta jakingarrien bilduma eta erreferentzia egiten dute. Irakurgai interesgarri asko didaktika, teknologia, hezkuntza eta hizkuntzari buruz oro har.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 15 18:26

Klasikoen irakurraldi etenik gabea: Peru Abarca ostegun honetan

Bilbo Zaharra euskaltegikoek iaz Axularren Gerorekin egin zuten bezala, aurten Bizkaiko partera jo eta Mogelen klasikoa irakurriko dute hainbat lagunek ostegun honetan, ekainak 18, goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara Arriaga antzokiaren aurrean.

Peru Abarka eta Maisu Juan Bilbon beraz. Entsaiatzen hasi nahi baduzue.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 09 23:43

Liburuak komentatzeko gonbitea

El Euskaltegiko Elena literaturazalea dugu, blogean sarri komentatzen dizkigu irakurri dituen liburuak. Eta blogean ez ezik, Metropolis libros liburudendaren colaBLOGadore gune berrira ere bidaliko ditu euskarazko liburuen iruzkinak hemendik aurrera. Bere ustez merezi duten idazleak eta liburuak daude euskaraz eta halako txokoetara ere zabaldu beharra dago. Gonbidatu ere egiten digu gainera. 

Euskara ikasleak euskaldun beteranoak baino animatuago benetan. Batzuetan iruditzen zait Interneten euskarazko literaturaren irakurleak gutxi ibiltzen garela, ez idazleak eta kritikoak beste behintzat. Hala iruditzen zaizue zuei ere?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 04 22:35

Anekdotak, komunikazioa eta transmisioa

Euskerea komunikatzeko tresna ez eze kultura transmisinoa be bada. Gura badogu lehengo kulturea hurrengoengana joatea, anekdotak sistema ona dira euskera ederra hurrengoei pasatzeko

— Juan Luis Goikoetxea

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 23 18:57

Administrazio hizkuntzaren itzala

...administrazioko hizkeraren itzala oso-oso luzea da gure hizkuntzan; hedadura handiko hizkuntzetan ez bezalakoa. Proportzionalki, administrazioko hizkerak euskaraz idatzitakoaren ehuneneko izugarria betetzen du, eta, ezin bestez, euskal administrazioko hizkeraren hedadura sozialak esparru handiak hartzen ditu

— Anjel Lertxundi

Anduk Hitz Bestera ekarri digu lehengo egunean Bilbon Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan eman zuen hitzaldia: Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik

Hitzaldia ez nuen entzun, baina testua irakurrita lastima izan da benetan. Aukeratu dudan pasartea ez da adierazgarriena gainera. Euskara bezalako hizkuntza bateko idazlearen zer eginak, konpromisoak eta bilakaera jorratu ditu Anduk polito eta original. Osorik irakurtzea gomendatzen dizuet.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 22 23:57

Irakurri, eta gozatu opariak

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa kutsatu nahi du, eta eskuetako marrak nahastu, kiribildu, sakondu, armiarma-saretu

— Uxue Alberdi Estibaritz

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina hirugarrengoz dator bizitzaren liburua osatzera. Uxue Alberdik hala aurkeztu digu eskura heldu zaidan paperean.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez