15
Urt
2012
23:22

Beldurra edo lotsa

Ausardiarekin gauza kuriosoa gertzen zaigu Euskal Herrian, ausardiaren kontrarioa guretzat ez da koldarkeria, ausardiaren kontrarioa guretzat lotsa da. (...)

Txillardegik eduki du gauzak aurrez aurre ikusteko eta pentsatzeko ausardia. (..) Lotsa gainditu egin du, eta hori zor digu neurri handi batean. (...)

— Joxe Azurmendi

Joxe Azurmenik Txillardegiz jardun du gaur goizean Amarauna irratsaioan. Haren ekarpena goiko hitz horietan jasotakora laburtu du nolabait (45 minutuaren inguruan).

Entzun irratsaioa:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urt
2012
21:49

Sare sozialak eta hizkuntzak ikastea

Por otro lado, la red social nos permite aspirar a un objetivo fundamental en la enseñanza de una lengua: no concentrarnos en enseñar el idioma, sino en hacer cosas con el idioma.

— Fernando Trujillo

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urt
2012
13:10

HABEren ikastaroa: Europako Markoaren argitan

Europako Markoaren bueltan HABEren mailetan sakontzeko online ikastaroa antolatu du HABEk. Tutorerik gabeko ikastaroa da dirudienez, nork bere aldetik egitekoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urt
2012
01:07

Jokoko ebaluazioa

Azterketa bidezko ebaluazioak ez bezala, jokoetan erabiltzen denak, trebetasuna lortu arte saio asko egiteko aukera ematen du. Porrota eta ez da behin-betikoa.

— Andoni Sagarna

Andoni Sagarnak ikasmaterialgintzan erabil daitezkeen bideojokoetako teknika eta estrategia batzuk bildu ditu mezu honetan: Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak (Iparrorratza)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Urt
2012
20:21

Etsipen ikasia

Irakasle batek proba egin du klasean etsipen ikasia zer den erakusteko.

Klasean gertatu zaizuen zerbait etorri zaizue burura?

via @ciberspiral  > via @Josemarilasa

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urt
2012
19:36

Zailtasunaren aitzakiaren aurrean

Zailtasunaren aitzakirik ez beraz! Borondaterik ez bada eragin dezagun beharra eta euskaltegiak betetzera!

— Euskaraz ostia!

Hainbat euskalerritar euskaltzale-abertzalek euskara ez ikastearen arrazoiak aztertu dituzte Euskaraz ostia! blogean, eta ondorio horretara heldu dira.

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Urt
2012
18:14

Ergatiboaren hilerria (by @zaldieroa)

Mitxelena, Yoda eta enparauen beste abentura bat Aizu!-n. Nora doaz galtzen diren ergatibo horiek? By @zaldieroa

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Urt
2012
18:10

Marcoele aldizkaria 14. zenbakia

Sarean publikatzen den Marcoele aldizkariak 14.a ekarri digu egunotan. Artikulu ugari eta interesgarri jartzen dizkigu eskura gaztelania eta oro har H2ren irakaskuntzari buruzko aldizkari honek. Oraingo honetan, besteak beste:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urt
2012
23:22

Urte berria, ikastaro berriak

Euskara hobetzeko ikastaroen eskaintza zabaldu dugu urte berrian ere. Yoda ikastaro interesgarri honekin datorkigu.

Ez dakigu non den eta online edo aurrez aurrekoa den. Datozen egunotan etorriko zaigu informazio gehiago seguraski.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Urt
2012
12:13

Garapen hurbileko eremua gaur

Si algún concepto, en mi opinión, merece ser revisado a la luz del cambio y debido, fundamentalmente, a la actualidad de su potencia en cuanto a la democratización de las posibilidades de acceso a la enseñanza, es el de Vygotski y su Zona de desarrollo próximo.

— Dolors Reig

Konstruktibismo sozialaren garapen hurbileko eremuaren kontzeptua gaur egungo testuinguru sozial eta teknologikoan kokatzen saiatu da Dolors.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2012
19:45

Deskarga behar dugu

Euskaltegi eta eskola askorentzat, euskara ikasten ari den edonorentzat, besteak beste, EITBn eta HABEn dagoen materiala izugarrizko altxorra da eta ezinbestekoa litzateke, nire ustez, txertatu eta deskargatzeko aukerak ipintzea. Ez dut uste horrekin inor galtzen ateratzen denik eta asko eta asko irabazten aterako gara.

— Maite Goñi

Sustatuko Deskarga behar dugu, eta ez bakarrik Antzuola eta Zumarraga konektatzeko artikuluaren erantzun honetan  Maite Goñik kontatu du euskaltegi batean azaldu zioten arazoa. Beti ez dugu Internetera konexiorik izaten eta faenatxoa egin digute ETBren formatu berriek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2012
13:29

Moodle tresnen gida euskaratuta

Maite Goñik Joyce Seitzinger-en Moodle Tool Guide for Teachers  tresna euskaratu du eta pdf batean jarri digu bere blogean.

Moodle-en tresna desberdinekin zer egin daitekeen argitzeko grafiko lagungarria da.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2012
00:03

Maitasunagatik ikasi

Una vez le dije: Nunca he entendido la facilidad con que tú aprendiste euskera en un pueblo en el que todos dan por hecho que es difícil e innecesario. Y me contestó: Y… ¿tú me lo preguntas?

— Amatiño

Aprender euskera por amor (Amatiñoren bloga)

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Urt
2012
13:39

Euskaraz seguru gidalibuura

Euskaraz lan egiteko autonomia eta segurtasuna irabazteko gidaliburu hau atera du EHUk Emun aholkularitzarekin. Lanean euskara erabiltzea sustatu nahi du modu fresko eta atseginarekin.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Urt
2012
12:30

Joan den urtea klasera

Egutegia urte berrian sartu da, gure klase gehienak oraindik ez seguruenik. Datorren astean joan den urteari begira jarri nahi badugu Koreako ingeles irakasle batzuek ataza bat proposatu digute 2011ren balantze pertsonala egiteko eta bideoetan ikusten direnak elkarri kontatzeko. Garatzeko ideia modura baliagarria izan daiteke, eta horko bideoak ere bai.

via @ann_f (Ann Foreman)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia