Baina arazoa da hemen askok ez dutela euskaraz egiten, euskara "erabili" egiten dute.
Erabilerarena arazo terminologikoa ote da?
Baina arazoa da hemen askok ez dutela euskaraz egiten, euskara "erabili" egiten dute.
Erabilerarena arazo terminologikoa ote da?
Volvo markak kanpaina ugari erabiliko ditu, baina kanpaina horien guztien bidez zabaldu nahi den mezua segurtasunarena da. Euskararen alorrean ez omen da hori gertatzen, diskurtso ideologiko finkaturik ez dago, estrategia bateraturik ere ez.
Manu Robles Arangiz Fundazioak antolatutako hitzaldian esan eta Sareko Argian jasota.
Egoera normalizatuetan umeek etxean ikasten dute hizkuntza, helduek kalean eta jendea hizkuntza horretan bizi da. Hori da Madrilen madrildarrek egiten dutena. Hemen ez. Ume askok edo gehienek ez dute etxean ikasten baizik eta eskolan, heldu gehienek ez dute kalean ikasten baizik eta euskaltegian, eta euskaldun askok eta askok behar dituzte esparru eta harreman sare batzuk euskaraz bizi ahal izateko.
Argiaren Larrunen azkenengo zenbakian: Euskara elkarteak oraina eta geroa
(EAEko herritarrek) ez dute euskal nortasuna eta euskara "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik -baina %79,3ren ustez, etorkinek saiatu behar dute bertakoen ohiturak hartzen-
Euskaltzaindiaren arau eta erabakiak banatzeko e-AEB sistemak eguneraketa egin du. Arau eta erabaki berriak beraz.
Jakina, elkar ulertze hau bi aldeetatik elikatu beharra dago. Hau da, zail jarriko da euskaltzale bat euskaraz hitz egiten ez dakien baten azalean beronengandik mesprezu eta erasoak besterik jasotzen ez baditu, euskararekiko erakutsi duen utzikeriaz harro azaltzen bada…; era berean, eta bestetara, oso zail izango du euskararekiko ardura edo kezkekin sentiberetzea euskaltzaleen kezka bakarra, kosta ahala kosta, mundu guztiari euskara exigitzea baldin bada.
Beste(ar)en lekuan jartzeko gaitasuna (Euskara21)
Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.
Euskara salbatzeko dekalogoa (Berria)
Ebeteko Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi.
Euskararen kasuan, gaitzena gramatika da. Hori muga objektiboa da euskara ikasi nahi dutenentzat. Horrexegatik, beharbada apur bat erraztu beharko genuke irakasten den euskara, erabilera ere erraztearren. Zergatik derrigortu "diezaizkiokegu" eta horrelako formak ikastera, "ahal" aditza erabilita errazagoa baldin bada? Ingelesez, Basic English asmatu zuten aspaldi, jendeak hizkuntzaren funtsezko nozioak ikasi eta batez ere ingelesez berba egin dezan. Frantsesez ere Français Foundamentale daukate, baina euskaraz ez dugu horrelakorik egin.
...
Gaur egun, nik daukadan inpresioa da jatorrizko euskaldunak boligrafo gorri batekin jaiotzen direla. Eta zertarako boligrafo gorria? Bizitzan zehar azpimarratzeko zer egiten duten txarto. Hizkuntza ez da soilik gramatika, arren.
Elkarrizketa El Pais-en: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko"
Eskerrik asko berriro, Txerra.
Por otro lado, el EGA es imposible, incluso para la gente que tiene el euskera como lengua materna. (Que lo haga Ibarreche a ver si aprueba)
Testuinguru honetan arrantza egiten ikasi behar dugula uste dut, eta gure hizkuntzarentzat erronka dena abagune bihurtu.
Bat aldizkariaren 66. zenbakian, Euskara XXI. mendeko informazio- eta komunikazio- teknologietan artikuluan.
Radio Euskadiren erreportajea. Euskararen erabilera ingurune "ez euskaldunetan". Laudioko euskaltegia, Vianako ikastola eta Enkarterriko berbalagunak.
"Euskalduna / ez euskalduna" bereizketa kasu hauetan ez da euskaldun berri / euskaldun zaharra bezalakoa?
Azken iruzkinak
Duela 4 days 17 ordu
Duela 3 weeks 3 days
Duela 3 weeks 3 days
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days