Eibarretik dator lehiaketa hau. Lip Dub playback estiloko bideo-sekuentzia da, eta euskarazko kantuekin egiteko gonbitearekin batera 6.000 euroko saria eskaini dute Eibar.org-ek eta Eibarko Udalak.
bideoa
Iparraldea XXI dokumentala
Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.
Euskal Kultur Erakundeak sortu du dokumental hau, egin eta sarean guztion eskura jarri ere bai. Klikatu hemen eta Xalak gidatuko zaitu Euskal Herri kontinentalean barna.
Bertsolari
Bertsolari txapelketan karietara egindako dokuemental honen aurrerapena hasi da sarean zabaltzen.
Zer da euskaraz ongi egitea?
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Zer da euskaraz ongi hitz egitea? | Erabiltzailea: talo
AEK-ko ikasle-irakasle batzuek euskaraz ongi egitea zer den azaltzen saiatu dira bideo honetan.
EuFalo.tv: Todo o mundo ten unha historia coa lingua. Cal é a túa?
Galiziatik dator Eufalo.tv, eta ideia interesgarria da A navalla suìza taldeak sortutako bideoweb hau. Hizkuntza eta hiztunei buruzko dokumental kolaboratiboa bezala aurkeztu digute, eta hizkuntzaz nahi duen hizkuntzan hiztunaren zer esanak jasotzea du asmoa.
Benvida, benvido a EuFalo.TV. Isto é un documental colaborativo sobre a lingua e os falantes. Levamos uns meses a percorrer Galicia buscando historias de xente que fala. No que pode, no que sabe, no que lle peta ou dá a gana. Todo o mundo ten unha historia coa lingua. Cal é a túa?
Clara eta Digna hiztunen testigantzak dituzue hor goian, bertan dioten bezala, euren izenari ohorea egiten.
Bideoa: EGAren ahozko probaren simulazioa
EGA Ahozko Proba from Maite Goñi on Vimeo.
Maite Goñi eta Euskaljakintza team-ek prestatu digute bideoa. EGA azterketaren simulazioa egin dute bakoitzak bere papera hartuta.
Oscar-en sasoian datorkigu opera prima hau. Zine-karrera luze baten lehenengo mugarria izango al da!
3. maila konbinatua: AEKren eskaintza
AEK-koek bideo hau prestatu dute 3. mailako ikastaro "konbinatua" azaltzeko.
Bertan Bilbo eta euskaraz
Ibaizabal telebistaren bideo hau zabaldu da gaur Sustatun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan oinarria hartuta Bilbon bizi diren euskaldunen bizipenak entzun, eta historia apur bat ere badugu.
Euskara izeneko mutila
Bideo honek ere kazetaritzako ikasleen uztakoa ematen du. Umore beltza oraingoan.
Euskara bere bakardadean
Euskararen inguruko bideo sortak ari dira agertzen Youtuben azkenotan. Esango nuke Unibertsitateko ikasleen lanak direla. Deigarria eta desberdina Iratxe Garitagoitiak eta Nahikari Santanok sinatzen duten "Euskara bere bakardadean" hau.
Eibarren egongo da baten bat neskari konpainia egiteko, ezta?
Badakizu euskaraz?
Kalean egindako inkesta hau aurkitu dugu Youtuben. "Badakizu euskaraz?", "Norekin egiten duzu?", "Lanerako eskatu dizute?". Hiru pertsonak sinatu dute (Iraitz Madariaga, Irati Moreno eta Usoa Mediavilla), baina ez dakit norako edo nongoa den kazetaritza ikasleak direla ematen du.
Ohiko galderak izan arren, beti da interesgarria jendeari entzutea, ezta?Eta lana ondo eginda badago, gehiago. Zorionak egileei beraz.
Züperman
Sustatuk eman digu gaur bideogile zuberotar honen berri. Euskara ikasten dabil Züperman pertsonaia hau. Botere bereziak eta "dekoderra" erabili ditu AEKren ikastaldian dirudienez.
Testuen bideo-zuzenketa
Beak, kontinentean dugun kontaktuak
, jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman dute. Russell Stannan du izen-abizen eta webgune. Eta zer egiten du Russell honek? Erraza:
- Ikaslearen testua testu prozesadore batez zabaldu ordenagailuan.
- Screencast edo pantailan geratzen dena bideoan grabatzeko programa bat (Camtasia kasu honetan) martxan jarri.
- Zuzenketa egin eta komentatu, mikrofonoa ere zabalik dagoela
- Amaitu ondoren, bideoa gorde eta ikasleari bidali
Betiko zuzenketa da, baina formatu berri honetan ikasleak pozik dabiltzala dio Stannanek. Proba egin beharko litzateke. Stannanek dio irakasleari ez dakarkiola ahalegin estrarik gainera. Hala den konprobatzen inor animatuko?
Baten bat ezagutzen dut zuzenketaren tortura arintzearren gustura probatuko lukeena.
Hemen daukazue lagin bat.

Azken iruzkinak
Duela 22 ordu 37 min
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela 2 days Ordu 1