La formación tiene que ser un foro vivo de ideas y de recursos, no un catálogo de moda.
Modas en la formación permanente del profesorado (De estranjis)
La formación tiene que ser un foro vivo de ideas y de recursos, no un catálogo de moda.
Modas en la formación permanente del profesorado (De estranjis)
Aldizkarien eguna gaur.
"La evolución de la competencia comunicativa" izenburuarekin plazaratu da Textos aldizkariaren 53. alea. Textos hizkuntza eta literaturaren didaktikaren aldizkaria da, eta edukiak eskuratzeko harpidetza behar da.
Graó argitaletxeak egiten du Textos eta beste aldizkari batzuk ere bai, hain zuzen ere hezkuntza-berrikuntzaz diharduen Aula aldizkariaren azken alean ere gaitasun komunikatiboa dute hizpide.
Via Blogge@ndo.
Askorentzat, IKTen formazioa da didaktikarekin duten lehen kontaktua. Inork ez die irakatsi irakasten orain arte eta jasotako ereduak errepikatu dituzte. Horregatik, IKTetan formazioa ematea aitzakia izan da azkenean metodologiaz eta ebaluazioaz hitz egiten jartzeko.
Mak-ek Ainhoa Ezeizari egin dio elkarrizketa oraingoan: Ainhoa Ezeiza, sare sozialetatik irakaskuntzara (y viceversa) (Mi blog de blogs)
La formación del educador debe instrumentalizarlo para que él cree y recree su práctica a través de la reflexión sobre su cotidiano.
José Antonio Jiménez Ramosek ekarri ditu Freireren hitz hauek bere blogera, eta Jolausen bidez gugana ailegatu.
La formación es parte del trabajo y por lo tanto se deben exigir resultados.
La formación TIC del profesorado, asignatura pendiente (educ@conTIC).
IKT edo prestakuntza teknologikoaz ari da Llopis, prestakuntza boluntarioa edo derrigorrezkoa izan behar den argudiatuz. Hitz horiekin geratu naiz hala ere, prestakuntza lana hobeto egiteko tresna bada, ahalik eta baldintza eta aukerarik onenetan eskaini behar da duda barik, baina, aldi berean, prestatuari ere ez zaio ezer eskatu behar?
Sentsazioa izaten dut prestakuntza aukerazko plusa bezala ikusten dela askotan, eta gainera norbaitek emango digun zerbait bezala soilik.
considero que és el moment d’assumir decididament, des dels centres d’idiomes, que no absolutament tot allò de nou que fa el professorat ha de tenir un procés de formació formal al darrere
(...uste dut hizkuntz-zentruetan behingoz asumitu behar dugula irakasleek egiten dituzten gauza berri guztiek ez dutela zertan izan prestakuntza prozesu formala atzetik)
Enric Serra lagunarekin emango diogu hasiera urte berriari. Urte berri on guztioi, eta ikas ditzagula gauza berri asko 2010 honetan.
Baina herri santu honetan tradizio bihurtu da diru publikoz sortutako edukia gero publikoari berriz ere saltzea, ezta?
BBCk antolatu duen kazetaritza-eskola publikoaz ari da Joxe, eta hemen ditugun master garesti eta diru-publikoez lagundatukoekin konparatu ditu. Baina konparazioa kazetaritzatik harago ekartzea ez da zaila izango seguruenik.
Akademia (Gaur8)
HABEkoek gabonetarako zer irakurria ekarri nahi digutela dirudi, Hizpiderekin batera Itzulpen saileko 50.a ere aurkeztu dute. John Flowerdew eta Lindsay Miller dira Second language listening: theory and practice jatorrizkoaren egileak.
Testu-arkitektura eta Gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan izenburuarekin, ale monografikoa dator oraingoan Pello Esnalen eskutik.
Niri oraindik ez zait heldu, baina Ikasbilen iragarri dute oraingoan.
Gutuna heldu da gaur, eta Ikasbilen ere eman dute horren berri. HABEk sinposioa antolatu du EALTArekin batera datorren astean Donostian. Gaia: hizkuntz-proben nondik norakoak.
Programa luzea datorren ostiralekoa, hiru hitzaldi goizean, eta eztabaida taldeak eta mahai-ingurua arratsaldean. Programa potoloa, astebeteko digestioa beharko du.
HABEren liburutegian 11 ale berri daude. Uda honetan zehar egin diren ikastaro, jardunaldi eta hitzaldietan grabatuak.
Batean agertzen den bat ezaguna egin zait.
En el fondo parece actuar un bloqueo bastante puñetero. Reconozco racionalmente que quiero aprender pero no asumo el rol activo de hacerlo. Delego entonces en quien debe proporcionarme la enseñanza. Desplazo al formador la responsabilidad de que yo aprenda.
Web sozialeko tresnak erabiltzen ikasteaz ari da Julen, baina prestakuntzaren arlo guztietara zabaldu daiteke gogoeta: ¿Se usa, se aprende o se hace un curso? (Consultoria artesana en red).
Creo que es un buen período para que se compruebe la verdad sobre la formación en red, de forma tranquila y con más perspectiva… y ello pese a la crisis. Todo irá bien mientras la mayoría del sector no quiera hacerse rica en dos días, trabaje de forma constante y a largo plazo: todo irá bien mientras ninguna fuerte sacudida desestabilice el péndulo.
Prestakuntzaz ari da, baina esango nuke edozein motako ikaskuntzaz esan daitekeela berdin, baita hizkuntzen ikaskuntzaz ere.
Hemen irakurrita: El péndulo simple.
Málaga Sí eskolak prestakuntza-jardunaldiak antolatu ditu datozen urriaren 2 eta 3rako. Jardunalidien leloan galdera deigarria: ¿Enseñamos pragmática en la clase?
Badaezpada: Pragmatika.
Azken iruzkinak
Duela 12 ordu 34 min
Duela 13 ordu Minutu 1
Duela 13 ordu 3 min
Duela 13 ordu 3 min
Duela 13 ordu 3 min
Duela 13 ordu 4 min
Duela 13 ordu 4 min
Duela 13 ordu 5 min
Duela Egun 1 9 min
Duela 2 days 12 ordu