25
Urt
2008
01:13

Errealitatea

Euskara erreala eta naturala sentitzen ote dugun galdetu du Joxemanuel Odriozolak. Eta irakaskuntzan ere erreal eta natural agertzen ote den pentsatzen hasi naiz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2008
01:07

gabinetedeinformatica.net » Trabajando con comunidades de aprendizaje online

Gabinete de informaticak jarraitzen du artikulu interesgarriak ekartzen eta itzultzen. Online ikas-komunitateei buruzkoa oraingoan. Iñaki Muruak asaldian aipatu zigun "lurker" kontzeptua irakurri dugu hor besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2008
03:16

Zer Kristo egin behar dugu? | Garaigoikoa

Atzo Berrian agertu ziren artikulu intersgarrien aipamena

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2008
03:06

“Euskaraz jardutea ez delako batere naturala, kontrakarrean bizitzea inplikatzen duenez gero. Ghettoan bizitzera kondenatu gaituztenez gero. Eta euskaltzale batzuk izan ezik —Landa eta Silveira tartean—, herri hau ez bide dago kontzientziatua eta konbentzitua modu ez-naturalean bizitzeko. Euskaldunak naturala izatea erabaki du nonbait, eta hortik datozkigu komeriak.”

— Joxe Manuel Odriozola
Berria.info - Hizkuntza eta errealitatea

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urt
2008
16:31

Hiriak

Your browser is not able to display this multimedia content.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urt
2008
14:08

“- Atarramentu errazik behintzat, ez! Gure umetan, ‘nika’ hitzegiten zuena seinalatua genian… ‘mixerikordiakoa’ edo umezurtztegikoa huan, familiarik ez zuten bikoteren batek adoptatua… pikaroenek ‘kuku-seme’ ere deitzen ziotena. Gaur, denak halakoak ote dira, ba? Fraile artean ere ez al degu, ba, ‘gurean’ esaten…?”

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2008
17:24

Lost in Bilbao

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2008
17:07

Atoan

Karrajuan sartu nahi nukeen guztia  ez da beti kabitzen. Paradoxa da, baina kontu laburrenak dira arazo gehien ematen dutenak: aipuak, interneten ikusitako zerbait, bideoren bat...  Askotan iruzkintxo bat ere egiteko modurik aurkitu ez eta aipamen hutsarekin Karrajuko mezu kopurua gehiegi puztuko ote den beldurrez han geratzen dira.

19
Urt
2008
17:06

Zutabetxo hau argitaratu den egun berean, Euskaltzaindiko albiste bat berripaperetan (albiste on bat, batzuek luzeegi iritziko badiote ere epeari): “Euskarazko hiztegia eta gramatika 2014rako osorik Interneten jarriko ditu EHUk”

— Andu Lertxundi

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Urt
2008
02:03

Pou anaien euskara

“Aurrekoak irakurrita, badirudi euskalkiz hitz egitea dela ondo egiteko modu bakarra, eta itxi samarra baldin bada, hobeto. Baina ez. Pou anaiek (ez dakit izena nola duten ere, barka nazatela) euskaldun berriaren ahoskera tipikoa dute, Kutsidazutar guztien irribarrea pizteko moduko doinu horrekin, eta hala ere, egundoko soltura daukate hizketan, bixitasuna, abiada, zehaztasuna eta oparotasuna. Euskalduntze masiboaren ondorioz gure ondorengo guztiek horrela hitz egingo dutela hitz emango balidate, ni naizen talibantxo hau ez nintzateke izutuko; aitzitik, berehala izenpetuko nuke, hala izan dadin.”

Xabier Mendiguren Elizegi. Pou anaien euskara

Sindikatu edukia Sindikatu edukia