26
Urt
2012
17:35

B1 mailako deskribatzaileak garatzeko fitxa

Pilar Montoya irakasleak lehengo urtean A2 mailako talde batentzat garatutako materialak eta jarduerak utzi zizkigun bere blogean. Aurten B1eko talde batekin hasi dela mailako deskribatzaileak garatzeko materialak jartzen hasi zaigu. Lehenengo fitxa duzue hemen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2012
17:30

Aldahitz: euskara ikasi dutenek hizkuntz-ohiturak lanean nola aldatzen dituzten

Soziolinguistika Klusterrak aspaldian jarri zuen abian Aldahitz proiektua. Lan ingurunean euskara ikasi dutenek euskara noraino eta nola hasi diren erabiltzen jorratu du ikerketak. Eta emaitzak txosten batean jarri dizkigute eskura.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2012
16:54

Bertsolarien burmuina

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2012
21:22

Hizkuntzak ikasi Megan Fox eta Tysonekin

CCAA enpresa brasildarrak Megan Fox eta Mike Tyson erabili ditu bere hizkuntza-ikastaroen matrikulazio kanpainarako.

Baten bati hurrengo ikasturterako ideiaren bat emango diolakoan....

Via EITB

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2012
21:01

Gure lanaren ezagupena

Hots laburbilduz, elkarteak gara, ezagupenik ez duen hizkuntza bat erakasten dutenak, komunzki animazio soziokulturalaren sailekoak. Gure lanaren ezagupen zuzenik ez da. Gure eskaintza ez da nehungo kuadroan kokatzen.

— Bea Sallaberry

Frantziako legeen markoan euskalduntze-alfabetatzeak zer estatus eta egoera duen azaldu eta hausnartu du Beak Han eta hemen-en.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2012
20:53

Ikasle maiteok

Ikasle maite-maiteok: antolatzaileak gatza lez erabili behar dira, apur batek bizitu egiten du eta gehiegik hondatu.

Ikasle maite-maiteok: testua aberastea ez da 'hain..ezen..bait-' bezalakoak erabiltzea, zure ideiak zehatzago adieraztea baizik.

— @Josemarilasa

@Josemarilasa-k tweet pare batean bota ditu aholku hauek.  Hemen eta hemen hain zuzen ere.

Gehiago etorriko dira?

4.833335
Batez bestekoa: 4.8 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2012
20:43

Ideien sprint-a izotza apurtzeko aktibitate bat

BBCren Teaching English webgunean klasea girotzeko edo "izotza apurtzeko" aktibitate hau aurkitu dugu. Funtsean gai edo hitz bat eman eta horren inguruan denbora oso mugatu batean ahalik eta ideia  edo hitz gehien ematea da. Asmoa girotzea, animatzea eta bertan esaten den modura ikasleak "energizatzea" da.

Gomendagarria gunea eta bertako jendearen blogak oro har, ideia interesgarriak ez ezik, iruzkinetan ekarpen politak ere egiten dira. Inbidia apur bat ematen du, eee.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Urt
2012
00:27

"Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" Euskaltzaindiaren liburu berria

Euskaltzaindiaren liburu berria, askorentzat Biblia izan daitezkeen horietako bat. Hitz ordenaren korapiloari ekin diote orain hizkuntzaren erabilera egokia sustatzeko asmoz.

Liburua datorren astean aurkeztuko da, eta dagoeneko lagina deskargatu daiteke (pdf).

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2012
18:35

Terriblea

Terriblea da euskaraz ikasi dutenek gaztelaniaz akatsak egitea.

Baina are terribleagoa da euskaraz ikasi dutenek euskaraz akatsak egitea.

Eta terribleena zera da, Zelaa andereak titulu bat emango diela opari. Behintzat unibertsitateko irakasle horrek «eskas» bat jar diezaieke akatsak egiten dituztenei.

— Xabier Etxaniz Rojo

Terriblea (Berria)

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2012
12:35

Nongoa zara?

Ni euskalduna Metroo sare sozialaren barruan agertu den proiektua dela dirudi. Ez dago azalpen handirik proiektuaren nondik norakoez, baina bideo bilduma insteresgarria batu dute. Herri ezberdinetako euskaldunak euren herriari buruz berbaz.

Youtubeko kanalean ere ikus daitezke bideoak.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2012
12:27

HIAHOKA. Euskaraz segurtasuna lortu kantuaren bidez

Kantuak ikasteko ahots eta gorputz teknikak hizkuntzara hurbiltzeko proposamena landu nahi dute Banaiz bagara kultur taldeak antolatu duen ikastaro honetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2012
11:57

Txillardegi nor zen

Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den.

Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte.

Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua.

Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.

— euskaldunberrinaiz

Kaixo Txillardegi! (Euskaldunberri naiz)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Urt
2012
19:27

Ikaslearen autonomia hiltzeko 6 era

@ann-f-k eman digu artikulu honen berri. Ikaslearen ikasteko autonomia eta gaitasuna ezerezteko 6 aholku ematen dizkigu. Ingelesaren irakaskuntzan kokatuta dago, eta ingelesez idatzita.

Itzulpen-legea eginda hauek izan daitezke aholkuak:

  1. Ikasleren zailtasunak ez hartu kontuan, ez enpatizatu berarekin.
  2. Hizkuntza azaltzen duzunean emaiozu dena ondo landuta, gidatuta eta mastikatuta. Ez dezala pentsatzeko ahaleginik egin.
  3. Hautsi konfidantza behin eta berriz erroreak zuzendu eta zuzenduz, eta hutsune eta errakuntzetan arreta jarriz.
  4. Ariketa deskontestualizatu, despertsonalizatu eta mekanikoak erabili sistematikoki.
  5. Trebetasunak lantzen dituzunean ez landu estrategiarik, ez eman arretarik gauzak nola egiten diren, inportanteena emaitza da.
  6. Hiztegia gogoratzeko eta ikasteko bide ezberdinik ez landu.

Ados zaudete? Zerbait gehituko/kenduko zenukete?

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Urt
2012
19:35

EITBren albisteak irakurtzen dizkizun makina

Aspaldian dago hor agian, baina ni gaur konturatu naiz, Eitb.com atariko albisteetan, albiste idatzietan, testua entzuteko aukera ere badagoela. "Orria entzun" loturan klikatzen bada, ahots sintetizatzaile batek irakurriko dizu testua, irakurtzen dituen pasarteen kolorea nabarmentzen den bitartean (karaokearen antzera).

Boteprontoan uste dut ikasten ari direnentzat lagungarria izan daitekeela testu idatziaren ahozko ispilu hori. Aplikazio zehatzagorik ere izan dezake agian.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Urt
2012
11:19

Txillardegi euskara ikasten

Txillardegiren bizitzaren eta obraren hainbat aipamen eta irakurketa zabaltzen ari dira egunotan. Euskaldun berria izatea zen haren meritu-ezaugarri ezagunenetako bat, euskaraz ez jakitetik euskaltzaletasunaren eta euskalaritzaren goreneko mailara ailegatu zen. Baina nola ikasi zuen euskara? Berak kontatu zion Ahotsak-eko jendeari elkarrizketa honetan.

Amaren euskara aztertu eta gramatika bat egiten hasi omen zen Jose Luis gaztea. Gerora hainbat gramatika eta liburu lagun klaseak ere hartu zituen gerra osteko Donostia hartan. "Gramatika" hitzak pisu handia eduki zuen haren prozesuan dirudienez.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia