Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

Gaurko hitza

"encachado de probaderos"

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle mordoren erregistroa

Ezagutzen dut euskaltegi irakasle mordoxka bat, herri txikietan sortutako euskaldun peto-petoak, beti euskara batu aseptiko uniforme bera ahoan dutela ibiltzen direnak Gasteiz aldean, berdin dio lagun-giroan dauden, edo irakasle batzar batean, edo eskola ematen ikasleei, edo txango batean.

— Julia Marin Arteaga

2.887755
Batez bestekoa: 2.9 (1568 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen ikaslearen bizimodua

A continuación, examen inicial y a rellenar huecos con estructuras gramaticales. Después, comprensión oral y sigo rellenando huecos. Un poco más tarde, transcripción fonética y … continúo rellenando huecos. Eso sí, hay una pizarra digital que sirve para proyectar lo que veo en mi libro,  ¡es una novedad!. Antes de terminar, interacción??? y tengo que contar, no se sabe para qué a un compañero, cuál es mi comida favorita. Al salir, deberes para el día siguiente, muchas hojas con muchos huecos. En unas hay que poner verbos, en otras nombres, en otras…

— Bloggeando

3.245615
Batez bestekoa: 3.2 (57 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleari esaten diozu zergatik?

Because of this I think it is important, appropriate and more effective if they know why they are doing the things they are doing. Whenever possible, I try to explain the thinking behind the activity before we do it – this increases their understanding of the lessons, their learning and also my teaching.

— Paul Kaye

Teaching English guneko foroetan bota da gaia. Ikasleei esaten diegu zer, zertarako eta zergatik egingo dugun?

Nire ustez garrantzitsua, egokia eta eraginkorragoa da ikasleek egiten duten zergatik ari diren egiten jakitea. Ahal denean  beraz saiatzen naiz azaltzen zer dagoen egingo dugun aktibitatearen atzean, horrela hobetzen da ikasleek aktibitatea nola ulertzen duten, euren ikaskuntza eta nire irakaskuntza (itzulpen-legea).

Galdera gurera ere ekar daiteke duda barik, norberaren artean baino ez bada.

Edo agian beste galdera bat egin beharko genuke aurretik: eta geuk badakigu egiten duguna zergatik-zertarako egiten dugun?

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatika bai, gramatika ez

En las clases en que predomina el enfoque formal se consume mucho tiempo en presentaciones de reglas y paradigmas y en la práctica formal de unas y otros.

En las clases en que predomina el enfoque comunicativo estricto apenas hay espacio para lo gramatical: toda la atención se presta al contenido y la comunicación.

— Lourdes Miquel

Lehengo ostiralean egin zuen HABEk ikasturtearen inauguruazio akademikoa. Oraingoan Lourdes Miquel irakasle katalana ekarri zuten eta gramatikaren paperaz jardun zuen.

Haren hitzaldiaren laburpena (diapositibak hobeto esanda) pdf baten jarri dute Ikasbilen. Hitzaldiaren hasiera bide pasarte batean dago. Hitzaldi osoa ikusi nahi duenak DVDa eskatu beharko du HABEren liburutegian. (Ordua da bideoen asunto hori apur bat modernizatzeko, ezta?)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdaldunberria

Eta nola sentitzen da EGA ateratzeko gai ez den erdaldunberria? Euskaldun eskasa, dudarik gabe. Ez erdara eta ez euskara. Zer demontre... erabat konplexuz betea.

— Idoia Etxeberria

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

19,7 milioi

Hori da Eusko Jaurlaritzak euskaltegi eta enparauei aurten agindu dien diru-kopurua. Euskaltegiei, "norberak bere kasa ikasteko ikastaroetarako", barnetegietarko eta abar.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autoikaskuntzari agur

HABEk dirulaguntza emateko irizpideen dantzan itota hil da Santurtziko Udal Euskaltegiko autoikaskuntza proiektua, eta hala kontatu du Abel Camachok bere blogean.

3.6
Batez bestekoa: 3.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaljakintza berritua

Klasikoa da dagoeneko Maite Goñik sortu zuen gune hau. Sarri erabilia ariketak eta bestelako baliabideen iturri modura, aurten izan dituen arazo teknikoak gaindituta berriro eta berrituta dago martxan.

3.636365
Batez bestekoa: 3.6 (11 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Athletic gorrita nuria

Arreta lortu du Bilboko Ulibarri euskaltegiaren matrikulazio kanpainak duda barik. "Sin euskera te pierdes muchas cosas" leloari tira kantu ezagunen bertsio "originalak" aurkeztu dizkigute bideoan eta karteletan.

Hemen dituzue kanpainako materialak

3.57143
Batez bestekoa: 3.6 (14 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez