25
Mar
2012
12:39

Ikasi edo segitu

(HABEko euskaltegietan, ikasleen laurdenek 16-20 urte dituzte. Eskolan euskara ikasi ez duten seinale.)

Edo segitu nahi dutela, edo hobetu. 400.000 ikasleri buruz ari gara, eta HABEra joaten direnak proportzio txikia dira. Gure sisteman ondo funtzionatzen du euskarak.

— Isabel Zelaa

HABEko euskaltegietan (sic) euskara ikasten ari diren edo HABEra (sic) doazen gazteei buruzko hipotesiak euskara agirien konbalidazioa dela eta .

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

gazteak euskaltegian dira jada?

bea (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Martxoa 25 - 19:44(e)an.

Ez da lehen aldia ikusten dudala zerbait euskaltegiak eta gazteei buruz, baina ez nion hainbeste kasurik egin.
Entzuna nuen euskaltegi batzuetan, izaten ahal zirela horrelako taldeak, gaztez osatuak. Pentsatzen nuen bakar batzuk zirela eta ustez ere gehienetan etorkinei zuzenduak;
Baina gaurko egunean euskaltegietan hegoaldean bada eskaintza hori? Gazteei zuzendu xede talde moduko batzuk dira? Zein adinetakoak izaten dira eta zein profil?
Eta gero, horrelako eskas bat egonez gero hizkuntzaren aldetik, ez ote da hezkunde organoen zeregina osatzea?

Gazteak

benito (e)k bidalita 2012, Martxoa 25 - 20:25(e)an.

Datu ofizialak dira horiek, EAEkoak hain zuzen, (ez Hegoalde osokoak) beraz bada gazterik euskaltegietan (HABEn ez asko, ordea).

Datuen orrazketa guztia ez dut egin, baina han eta hemen entzuten eta ikusten denagatik esango nuke gazte horiek ez daudela bereziki eurentzat osatutako talde berezietan edo etorkinen taldeetan. Akaso eskola edo institutu batzuetan bertako ikasleentzako talde bereziak sortzen dira, baina ez dakit ikasleria guztiaren zer proportzio dagoen halako talde berezietan.

Bestalde, tituluren bat lortzera edo euren euskara hobetzera euskaltegietara hurbiltzen direnak daude, horiek talde irekietan sartzen dira normalean.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia