Emaitzak irten dira. Ea asuntua zelan joan den.
habe
HABEren azterketa idatziaren emaitzak
Inoiz baino erabiltzaile gehiago Ikasbilen
Ikasbileren erabilera asteotan inoizko altuena izan dela dirudi. Arrazoia? Ni bat ari naiz barruntatzen. Eta zuek?
Ikasleen argazkiak Ikasbilen
HABE: prestakuntza ikastaroak udarako
HABEk aurtengo udarako prestatu dituen ikastaroen zerrenda zabaldu du gaur.
PDF honetan daukazue.
Radio Euskadi. Saio berezia
Helduen euskalduntzearen inguruko saioa. 2008/05/04an emititua. HABEko Joseba Erkizia eta AEK-ko Mertxe Mugika berbetan.
Hemen ere entzun ahal duzue:
powered by ODEO
119 ikasle azterketara ezin aurkeztu
HABE liburutegia 2.0?
(- Azaldu zertan den 2.0 hori.)
- Batetik, programa ez duzu zure ordenagailura ekarri behar. Beste nonbaiten daude programak eta erabili egiten dituzu. Eta dena dohainik. Lehengoan Geni deskubritu nuen, norberaren zuhaitz genealogikoa egiteko baliabide informatikoa. Eta 2.0 horren beste ezaugarri bat: konpartitua dela. Beraz, bibliotekaren ikuspegitik, bibliotekaren erabiltzaileek parte har dezakete gauza mugatu batzuetan; puntuatu egin dezakete liburu bat, adibidez; edota komentario bat egin.
Diario Vascok elkarrizketa egin dio Imanoli: «Hau ez da 'euskal' liburutegi bat, Tibeti buruzko liburua ere badaukazu»
Del.icio.us-eko sustaturako etiketaren bidez.
Ikasten-en blogeatzen
HABEren liburutegia EHUko partaideei irekita
HABE eta EHUk sinatu duten akordiaren ondorioz (pdf), besteak beste, HABEren liburutegia hizkuntzalaritza aplikatuko gaietarako liburutegi lehenetsi gisa erabiliko du EHUk. Liburuen eta dokumentuen erosketa erakunde bien artean koordinatuko da.
Euskara egiaztagirien baliokidetza dekretua indarrean
Santurtziko Udal Euskaltegikoek eman dute albistea. Dekretua argitaratu da, indarrean dago beraz.
Hemen dago dekretuaren testua.
HABE: azterketa deialdirako matrikulazioa zabalik
EHUko Udako ikastaroak: El profesor de lenguas / I: personalidad y docencia
Hau da HABEkoek aurtengorako antolatu duten ikastaroa (D.2.). Link bat dago ikastaro horretara, baina oraindik ez dabil.
HABE: azterketen gaineko oharrak
On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz
Jon Antxiak HABEren On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz ikastaroan egindakoaren eta bere proiektuen berri eman digu blogean.
C-testei buruzko ikerlana abian
Azkenengo Hizpiden (66) Josu Peralesek iragarri du C-testei buruzko ikerlana jarriko dutela abian. Dagoeneko hainbat euskaltegirekin batera hitzartu omen dute.
C-testei gertuagotik begiratuz artikuluan (56. orr.) azaltzen ditu proiektuaren nondik norakoak.


Azken iruzkinak
Duela 4 days 17 ordu
Duela 3 weeks 3 days
Duela 3 weeks 3 days
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 4 weeks Egun 1
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days
Duela 5 weeks 2 days