hizkuntzak

2010 martxoak 16 12:45

Zazpietan tontoa

Hizkuntza asko jakiteak ez gaitu, berez, ez zuzenagoak ez bizkorragoak egiten. Koldo Mitxelenaren hura datorkit gogora: miraz mintzatu zitzaizkiolarik sei/zazpi hizkuntza omen zekizkien pertsona batez, Mitxelenak erantzun zuen zorroztasun piper hain berearekin: “Bai, baina zazpi hizkuntzetan da tontoa”

— Anjel Lertxundi

Dantzara dei (Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 26 00:49

Hizkuntza ez da harresia

Hizkuntza ez da harresia. Atea da.
Ez dugu harresi gehiago behar. Ateak behar ditugu. Elkar ezagutu behar dugu, gure lagunen familia ezagutu, beraiekin batera bizi den hizkuntza ezagutu.

— Cosecha del 66

Cosecha del 66 blogean aurkitu dugu lau hizkuntzatan idatzitako mezu-manifestu hau: Un idioma no es un muro, es una puerta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 21 20:16

1880an

1880an Frantzian populazioaren %20 baino gutxiagok ei zekien frantsesa. Enric Serrak ekarri digu datu hori Marina Yaguello hizkuntzalariaren Catalogue des idées reçues sur la langue liburuaren aipamena egitean.

Prejudicis lingüístics  (Aprendre llengües)

Interesgarria dirudi liburuak bestela. Itzulpenik bai euskaraz edo gaztelaniaz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 21 19:33

Ausardia kontua

La única arma que tenemos para aprender una lengua es 'chapucearla' porque, en cuanto te corrigen, avanzas un poco más. Aquí sois muy reservados, tenéis miedo a hacer el ridículo y a equivocaros, pero hay que lanzarse

— Masengo Inamfumu (etorkin kongotarra)

Errportaia honetan irakurri dugu:Vitoria habla más de cuarenta lenguas (El Correo)

Ricardok gomendatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 21 19:26

Iturri txikiak handiak beste kentzen du egarria

Gaur Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela, hona hemen ekarpentxoa. Karrajuan duzue hari guztia.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 20 20:30

Hizkuntzak jakitea naturala da

...por la información que tenemos gracias a las personas mayores, parece ser que el estado normal del ser humano es hablar tres o cuatro lenguas en situación nada traumática. Lo raro es precisamente lo contrario.

— Juan Uriagereka

Juan Uriagereka hizkuntzalaritza katedraduna da AEBetan, biolinguistika du lan-arlo nagusia, eta Deian egin dioten elkarrizketa interesgarrian irakurri dugu goiko hori eta askoz gehiago:  "El freno para aprender una lengua está relacionado con los cambios hormonales de la adolescencia" (Deia)

Via: Argia.com

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 17 03:10

Errefrauak hainbat hizkuntzatan, euskaraz ere bai

Centro Virtual Cervantesek Refranero multilingüe izenekoa jarri digu sarean. Errefrauen bilduma da, baina hainbat hizkuntzatakoak, baita euskarazkoak ere. Errefrauen itzulpena gaztelaniara eta beste hainbat hizkuntzatako baliokideak ere bai. Entretenigarria, hemen dago bilatzailea.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 11 06:48

Hizkuntzen eboluzioaz

De esta forma, a medida que los adultos aprenden una lengua, aquellos rasgos que les resultan difíciles de aprender tienden menos a pasar a los aprendices siguientes. Los idiomas utilizados para la comunicación en grupos humanos grandes, que incluyen adultos aprendices (como consecuencia de colonizaciones o migraciones), parecen estar sujetos a este tipo de selección.

Tendencias cientificas agerkarian AEBetako psikologo talde baten ikerketa baten berri eman digute:Las lenguas evolucionan como los organismos vivos.. Hizkuntzen bilakaera demografia, kultura eta gainerako faktore sozialekin lotzen dute: zenbat eta hiztun gehiago izan egitura gramatikal sinpleagoak omen dituzte hizkuntzek adibidez.

Ez dakit "katedrak" zer esango duen ondorio horietaz, deigarriak eta erakargarriak behintzat badira, gehiegi akaso. Hala ere, horren arabera euskara gero eta errazagoa izango da, ezta? Bestalde, goiko hori irakurrita erraz atera daiteke ondorioa euskaltegiak euskara hondatzen ari direla. Baaten batek lehenagotik ere pentsatu du hori seguruenik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 22 12:15

Kontatu zure bizitza linguistikoa

Argian HABEren aurtengo ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean eman zuen hitzaldiaren gaineko artikulua ekarri dute asteon. Ikas-esperientziak, eleaniztasuna...

Gogoratu Hizkunea agerkarian duzuela Palouren hitzaldiaren testua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 21 15:35

Hizkuntza asmatuez

Hizkuntza ez da erreminta soila, giza jarreraren zati da. Sozializazio tresna da. Ez da teknikoki maneiatu daitekeen garbigailua edo tresna. Plastikozko landarea ureztatzea bezala da. Uste duzu haziko dela ur asko bota arren?

— Arika Okrent

Público egunkarian Arika Okrent hizkuntzalariari egin dioten elkarrizketaren aipamena ekarri digu Argiako Onintza Iruretak.

Okrentek asmatutako hizkuntzei buruzko azterketa egin du: In the Land of Invented Languages. Badakizue, esperantoa, klingonera eta halakoak. 900 baino gehiago zenbatu ditu, eta gehien-gehienak porrotean amaitu duela ondorioztatu. Hizkuntza minorizatuei buruz duen iritzia ez digu oso argi utzi, baina barrunta daiteke ez diela etorkizun argirik ikusten.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 19 18:27

Herri bat, mundu bat

Euskaltuben aurkitu dugu bideo hau. Etorkin batzuek kontatzen digute hizkuntza (gaztelania eta euskara) ikasteko prozesua, sentsazioak, ibilbidea, pausoak... polita eta interesgarria oso.

Bideoa Jose Manzanedak sinatzen du eta euskaraz bikoiztuta  eginda dago, beste hizkuntzetako esanak bikoiztuta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 19 17:33

Hizkuntz-sostenibilitatearen dekalogoa

Mesturas blogean aurkitu dugu Kataluniako unibertsitateek sortutako dekalogoa galizierara ekarrita.

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 18 13:57

Ar Redadeg 2010

Bretainian Korrikaren eredua hartu eta aurrera doaz. Ar Redadeg-en bigarren edizioa aurten.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 14 17:53

Hizkuntza: komunikazioa+nortasuna

La lengua es más que un mero medio de comunicarse: es seña de identidad grupal y, por ello, materia de estudio muy sensible.

— John Edwards

Garaigoikoara ekarri digu Txerrak La Vanguardia egunkariak Quebec-eko John Edwards soziolinguistari egin dion elkarrizketa (sarrera baino ezin da irakurri). Mamitsua bere zehaztasunean, eta, seguruenik, esan dituen hainbat gauza -elebakartasunaz eta eleaniztasunaz kasu- polemikoak izan daitezke gure testuinguruan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 11 00:56

Solasik gabe ikasi ez

Hizkuntza bat ikastea ez da jaiotzatiko dohain baten azaleratzea. Hizkuntza interakzio sozialen bidez ikasten da: elkarrizketan, besteekiko solasean. Hizkuntza erabiltzen ez bada, solas askorik ez badago, zailago da ikastea. Hizkuntza minorizatuaren kasuan, inguruan ez badago interakziorik, orduan eta zailago.

— Joaquim Dolz-Mestre

Elkarrizketa egin dio Miel A. Elustondok Dolz-Mestreri Argian, azaroan Gasteizen egin zen sinposioaren harira. Gomendagarria.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez