pdf-ak editatu Google Docs-ekin
Askotan hartu duzu interesatzen zaizun dokumenturen bat pdf-n (gure inguruko erakunde asko pdf-ren lagun minak egingo lirateke Facebook-en profila balu): materiala, artikulua, istorioa... baina zerbait aldatu edo moldatu nahi zenuke klaserako adibidez, eta pdf-a ez da editatzeko formatua.
Badira pdf bat editatzeko modu asko, kopipaste sinpleenetik (eta astunetik) horretarako tresna batzuetaraino. Josu Orbek Google Docs erabilita metodo erraz eta nahikoa efektiboa erakutsi digu.
Literatura ikasgelan
Santurtziko Udal Euskaltegikoek proiektu berri hau jarri dute euren Ikasgelan. Ikastaroa han dago eskuragarri eta aukera ematen dute jaitsi eta nork bere plataforman berrerabiltzeko.
Ahozko hutsuneak bete
Ahozko grabazio batekin Soundcloud zerbitzuan hutsuneak betetzeko ariketa nola egiten daitekeen erakutsi digute Me manifesto izeneko aktibitatean, ingelesaren irakaskuntzarako ideiak ematen dituen 4c blogean.
Funtsean grabazioan tarte isil batzuk uzten dira eta ikaselari Soundcloud-en komentario-sistema bereziaren bidez hutsune horietan egokien uste duten hitza edo hitz-sorta sartzea eskatzen zaio.
Ahozko cloze-test-a edo deitu daiteke, ezta?
B1 mailako deskribatzaileak garatzeko fitxa
Pilar Montoya irakasleak lehengo urtean A2 mailako talde batentzat garatutako materialak eta jarduerak utzi zizkigun bere blogean. Aurten B1eko talde batekin hasi dela mailako deskribatzaileak garatzeko materialak jartzen hasi zaigu. Lehenengo fitxa duzue hemen.
Aldahitz: euskara ikasi dutenek hizkuntz-ohiturak lanean nola aldatzen dituzten
Soziolinguistika Klusterrak aspaldian jarri zuen abian Aldahitz proiektua. Lan ingurunean euskara ikasi dutenek euskara noraino eta nola hasi diren erabiltzen jorratu du ikerketak. Eta emaitzak txosten batean jarri dizkigute eskura.
Hizkuntzak ikasi Megan Fox eta Tysonekin
CCAA enpresa brasildarrak Megan Fox eta Mike Tyson erabili ditu bere hizkuntza-ikastaroen matrikulazio kanpainarako.
Baten bati hurrengo ikasturterako ideiaren bat emango diolakoan....
Via EITB
Gure lanaren ezagupena
Hots laburbilduz, elkarteak gara, ezagupenik ez duen hizkuntza bat erakasten dutenak, komunzki animazio soziokulturalaren sailekoak. Gure lanaren ezagupen zuzenik ez da. Gure eskaintza ez da nehungo kuadroan kokatzen.
Frantziako legeen markoan euskalduntze-alfabetatzeak zer estatus eta egoera duen azaldu eta hausnartu du Beak Han eta hemen-en.
Ikasle maiteok
Ikasle maite-maiteok: antolatzaileak gatza lez erabili behar dira, apur batek bizitu egiten du eta gehiegik hondatu.
Ikasle maite-maiteok: testua aberastea ez da 'hain..ezen..bait-' bezalakoak erabiltzea, zure ideiak zehatzago adieraztea baizik.
@Josemarilasa-k tweet pare batean bota ditu aholku hauek. Hemen eta hemen hain zuzen ere.
Gehiago etorriko dira?
Ideien sprint-a izotza apurtzeko aktibitate bat
BBCren Teaching English webgunean klasea girotzeko edo "izotza apurtzeko" aktibitate hau aurkitu dugu. Funtsean gai edo hitz bat eman eta horren inguruan denbora oso mugatu batean ahalik eta ideia edo hitz gehien ematea da. Asmoa girotzea, animatzea eta bertan esaten den modura ikasleak "energizatzea" da.
Gomendagarria gunea eta bertako jendearen blogak oro har, ideia interesgarriak ez ezik, iruzkinetan ekarpen politak ere egiten dira. Inbidia apur bat ematen du, eee.
"Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" Euskaltzaindiaren liburu berria
Euskaltzaindiaren liburu berria, askorentzat Biblia izan daitezkeen horietako bat. Hitz ordenaren korapiloari ekin diote orain hizkuntzaren erabilera egokia sustatzeko asmoz.
Liburua datorren astean aurkeztuko da, eta dagoeneko lagina deskargatu daiteke (pdf).
Terriblea
Terriblea da euskaraz ikasi dutenek gaztelaniaz akatsak egitea.
Baina are terribleagoa da euskaraz ikasi dutenek euskaraz akatsak egitea.
Eta terribleena zera da, Zelaa andereak titulu bat emango diela opari. Behintzat unibertsitateko irakasle horrek «eskas» bat jar diezaieke akatsak egiten dituztenei.
Terriblea (Berria)
Nongoa zara?
Ni euskalduna Metroo sare sozialaren barruan agertu den proiektua dela dirudi. Ez dago azalpen handirik proiektuaren nondik norakoez, baina bideo bilduma insteresgarria batu dute. Herri ezberdinetako euskaldunak euren herriari buruz berbaz.
Youtubeko kanalean ere ikus daitezke bideoak.
HIAHOKA. Euskaraz segurtasuna lortu kantuaren bidez
Kantuak ikasteko ahots eta gorputz teknikak hizkuntzara hurbiltzeko proposamena landu nahi dute Banaiz bagara kultur taldeak antolatu duen ikastaro honetan.
Txillardegi nor zen
Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den.
Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte.
Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua.
Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.
Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.
Kaixo Txillardegi! (Euskaldunberri naiz)




Azken iruzkinak