Euskaltzaindiaren kulpak
Goierriko Hitzan bekario marimaisu ponpoxo batek “profitatu”, “denaz bezanbatean”, “bortxaz”, “preseski” eta horrelakoak idaztea. Zer kulpa (“kulpa” Hiztegi Batuan badago, markarik gabe) dute Euskaltzaindikoek, herri puta hontan jendeak hizkuntza zentzuz erabiltzen ez badaki!
Euskarak (h)amorratzen nau artikulua bota zuen lehengo egunean Iñakito Garay-k Zuzeun, umorez Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak motibo. Haien zailtasuna, egokitasuna, zuzentasuna, arrazoia eta logikaren inguruan pertzepzio asko dabiltza, ez onak jeneralean, eta ez dakit beti justuak ote diren.
Edozelan ere eztabaida sortu da mezuaren harira, hainbat gauza interesgarri daude iruzkinetan (mezuaren egilearen asmoa horiek aplazaratzea izan del susmatzen dut), eta nik neuk -ez galdetu zergatik- erantzunetan bota direnen artean goiko hitz horiek aukeratu ditut zer pentsatua/esana emateko.
Raibabel. Iruñeko Hizkuntza Eskolaren "irratia"
Hizkuntzak praktikatzea edo hizkuntzak ikastea mintzagai irrati-podcast-a daukat martxan aspaldian Iruñeko hizkuntza-eskolan.
Atal interesgarrienetakoa ikasleekin euren esperientziaz egiten dituzten solasaldiak dira, Adibide modura hemen duzue euskara ikasle batekin egindako saioa.
Produktibitatea
Kontuak atera, mesedez, egin kalkulua, Hezkuntzara bideratzen duzuen diruaren hamarrenarekin erdia produzituko genukeen
Aste honetako Argian euskara agiriak hezkuntza sistemaren kalifikazioekin homologatzeko dekretuari buruzko erreportajea dator. Miel Anjel Elustondok IKAko Jon Zabala eta Mailu Lasartek hitz egin du eta haiekiko solasaldian jaso zituen hitzok. Lehengo batean EAEko euskaltegiek Patxi Baztarrikari, orduko euskara sailburuordea, esanak-edo.
Produktibitate formulak (helduen) euskalduntzean aplikatu beharko dira bada.
Aditu uxatzaileak
Uste dut pedagogian aditu askok gehiegi teorizatu dutela ikas-irakaskuntza prozesuaren inguruan, ikaste prozesuari kutsu zientifikoegia ematen ahalegindu dira, izen potoloegiak erabili dituzte gauza sinple asko esplikatzeko, artifizialki konplikatu dute berez azkoz ere sinpleagoa izan beharko lukeen zerbait. Hain “maila altuko” pedagogiak, profesional asko uxatzea besterik ez du lortu.
Jolausek IKTeroak-en guztiokin partekatu duen azken gogoetatik pasarte hau aukeratu dut. Ideia hori ez da entzun-sentitu dudan lehenengo aldia, eta gauza asko azal ditzake, hala bada.
- TPACK eredua eta mahaiaren hirugarren hanka (IKTeroak)
TPACK eredua eta mahaiaren hirugarren hanka
Jolausek bere irakasle-ibilbidea azaltzen digu eta, bide batez, TPACK paradigma eta prozedura ulertzeko bide ematen.
IKTeroak 'hezkuntzarako auspoa'ri eragiten betiko moduan.
Leo Messi eta estategia didaktikoak
Esperientzia bikaina Jolausek (IKTeroak) kontatzen diguna. Hona, ondorioetako bat:
" Ikasle baten “maila” edo “kalitatea” ebaluaziorako ezartzen zaizkion irizpideen araberakoa da eta irizpide horiek eskuratzea aldagai askoren menpe dago, gela barruan erabiltzen dugun estrategia didaktikoa garrantzitsuenetako bat izanik."
Nola irakasten duzu?
Hasteko, ahoskera lantzen dugu. Letra bakoitza nola ahoskatzen den jakin behar da. Adibidez, hitz bat ikusten badute, nahiz eta esanahia ez jakin, ahoskatzeko gai izan daitezela. Lehendabizi hori erakusten diet. Gero, ohiko agurrak erabiltzen. Ondoren beren burua aurkezten, eta azkenik gramatika. Niri zaila egiten zait gramatika eman gabe esaldi bat buruz ikasteko esatea. Nik ez nuke horrela ikasiko hizkuntza bat. Eta gainera, ez dira umeak, 19-20 urteko gazteak dira, eta nahikoa azkarrak. Hortaz, egitura edo teoria pixka bat ematea ere interesatzen zaie.
Hiromi Yoshida hizkutntzalari japoniarra da, eta euskara irakatsi ere egiten du Japonian. Azpeitira etortzen da sarri ikerketa lanetara eta egin dioten elkarrizketa irakurri dugu Uztarria.com-en.
Ebaluazioa geroari begira
...ez da nahikoa ikasleak orain dakiena diagnostikatzea, horrez gain ezinbestekoa da aztertzea laguntza emanez gero zer ikasteko prestatuta dagoen. Hortaz, ebaluazioa etorkizunari begira egin behar da eta ez orainari. Ez da inportantea zer naizen, baizik eta zer izateko potentzialitatea dudan.
- Ebaluazio dinamikoa eta sare-ikaskuntza (Ainhoa Ezeiza)
Ze zaila den... gaztelania
@jozulin-ek gomendatuta hona hemen bi hizkuntza ikasleren esperientzia kantatua. Txakurrak ortozik edonon, ezta?
HABE: aurtengo proben ebazpena argitaratuta
Atzo argitaratu zen EAEko buletin ofizialean aurtengo probak arautuko dituen ebazpena (pdf).
Hainbat zurrumurru eta filtrazio ibili dira azkenotan eta berandutxo dator ebazpen hau, bi asteko epea baitago probetara aurkeztu ahal izateko ikasleen maila euskaltegian egiaztatzeko. Bestalde, lehendik bala-bala ibili den bezala, ebazpenak konfirmatu du entzumena eta irakurmenaren proben emaitzak euskaltegian emandakoak izango direla eta proban ez direla trebetasun horiek neurtuko.
* Goian jarri dudan lotura HABEren webgunekoa da, honen berri ematen duen albistea hain zuzen ere, baina neuri behintzat zuri agertzen zait nabigatzailean.
B1erako mintzagaiak: erabilitakoa saldu eta erosi
Pilar Montoyak jarraitzen du bere klasean erabilitako aktibitateak konpartitzen. Oraingo honetan ikuspuntuak eta erabakiak azaldu eta arrazoituz bigarren eskuko gauzak erosteaz jardutea proposatu du.
Hurbildu naturaltasunez
Yo te diría que intentes practicar en cuanto tengas ocasión, no solo en el aula que también, que trates de acercarte al mundo del euskera, del modo más natural posible y con mente abierta, con la literatura por ejemplo.
Profesor de ELE en apuros blogean Guillermo Gómez blogaren egileak elkarrizketa egin dio Iñaki Murua HABEko teknikari eta blogariari. Euskara ikasteaz eta praktikatzeaz ere jardun dute bertan.
Zergatik ikasi euskara AEBetan?
Zergatik ikasten dute euskara Boisen? Ikasleek eurek erantzun dute Izaskun Kortazarrek grabatu duen bideo honetan, Beranduegiren 48. saioan ikusi duguna.
Aholkuak
1.- Ten la mente abierta.
...
11.- Plantea tareas abiertas, donde no haya una solución única.
...
13.- Plantea tareas donde se incida en la comunicación y la interacción entre los compañeros.
...
16.- Tus “tácticas” deben ser explicadas a través de tus tareas.
...
20.- No finalices una tarea sin tener antes todo preparado para la siguiente.
...
y 25.- Para que el aprendizaje sea significativo se necesita diversión y motivación.
Aholku interesgarri hauek atera ditugu Pau Martík prestatu duen 25eko zerrenda honetatik.
Nor da Pau Martí? Loturan klikatu eta jakingo duzu.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »




Azken iruzkinak