bideoak

29
Urt
2012
21:48

EITBren bideoak deskargatzeko moduan laster

Gaur goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan solasean jardun dute EITBko Iñako Gurrutxagarekin Argia sarien harira. "Nahierarako" bideoen deskargari buruz galdera egin diote eta Gurrutxagak erantzun du euskararekin zer ikusia duten bideoak albait arinen deskargagai jartzeko asmoa dutela. Lege arazoak ei daude tartean eta haiek zelan gainditu aztertzen ari dira. Solasaldiaren 17:30 segundutik aurrera dituzue hitzak.

Ea egia den, deskargatzeko aukera kentzean batzuei faenatxoa egin ziguten eta.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urr
2010
15:49

Irakasleen formaziorako bideoen zerrenda HABEn

HABEk IFB deritzan bideo bildumaren zerrenda eguneratu eta pdf honetan jarri du sarean.

HABEren liburutegian daude, eta bertan eskatu behar dira. Dena dela, zorte apur batekin sarean aurkitu duzue baten bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urr
2008
01:32

Kantuz

Ez dut bideoa ipini tokaioaren disko berria promozionatzeko, Ikasbilen Youtubeko bideo bat ipini dutela esateko baino.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia