Ainhoa Ezeizak gaztelaniazko "Didáctica de la lengua" ikastarorako garatu duen Moodle gunea (txuloa, portzierto
) bistan utzi digu, material eta baliabide politak edonork ikasteko. Bisitari modura sartu baino ez da egin behar.
Via: @ainhoaeus
Ainhoa Ezeizak gaztelaniazko "Didáctica de la lengua" ikastarorako garatu duen Moodle gunea (txuloa, portzierto
) bistan utzi digu, material eta baliabide politak edonork ikasteko. Bisitari modura sartu baino ez da egin behar.
Via: @ainhoaeus
Moodle plataformak eskaintzen duen bloga apur bat berezia da ohiko blogen aldean. Hala konturatu zen Felipe Zayas, eta hartara egokitzen saiatu da bere klasean.
Atzo euskal+moodle+moot+birra moduko bilkura egin zen Usurbilen, eta dagoeneko lehenengo fruituak ikusten hasi gara. Gune horrekin batera hemen dauzkazue atzoko bileraren emaitza gehiago (gonbidatu modura sartu hasieran galdetzen badu).
MoodleMoot Euskadiren antolatzaileek Anibal de la Torrek eman zuen hitzaldiaren slidecast-a (diapositibak eta ahotsa) jarri digute blogean.
Deigarria egingo zaigu blog horri ipini dioten izena, baina ez dauka zer ikusirik euskara ikasi-praktikatzearekin edo Ixabelekin. Moodle-en gainekoa da eta gaztelaniaz dago.
Datorren astean egingo den Moodlemoot Euskadiren programan irakasleen unconference bat antolatu da arratsaldean. Interesgarria eta berria.
Twitter-en edukiko duzue informazio eguneratua.
Moodlezaleek eta Moodle-en erabiltzaileek hitzordua dute maiatzean Deustuko Unibertsitatean.
Via Josu Orbe
Sareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.
Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok!
Eguneraketa:
Bideo hau agertu da Euskaltuben
Grazia egin dit Mondragon Unibertsitateak Moodle atarirako aukeratu duen izena eta domeinua.
Proba bat. Zelan idazten da? Moodel, Mudle, Mudel, Moodle, Modle, Moodele...
Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.
Joxe Aranzabalek Moodle probatu du lanean, eta hamar urte atzera egitea iruditu zaio: Moodle, amorragarria.
Hizkuntzen irakaskuntzari buruzko podcast-aren saio berria (gero eta maizago egiten dutela ematen dit niri). Honetan:

Victoria Castrillejok prestatu zuen aurkezpen hau Berlinen egin zuten tailer baterako.
"¡Moodle no es la tarta! ¡Moodle son los utensilios de cocina!" hori gustatu zait.
Via: Nodos Ele.
Teknologia ez da ez ona ez txarra, ezta neutrala ere.
Teknologia modu batean edo bestean erabil liteke baina aldi berean beronek ere baldintzatzen du jarduera. Ez da berdin software jabeduna erabiltzea edo askea. Ez da berdin Moodle erabiltzea edo ez . Ez da berdin, ez hemen ez Bizantzion.
En el fondo Moodle es un sistema de control. Convierte la institución en un entorno protegido dentro de Internet y da mucho poder a los profesores, que pueden tener toda la información sobre sus alumnos. Los estudiantes a quienes gusta ser dirigidos aman Moodle. El resto, no.
Azken iruzkinak
Duela 20 ordu 50 min
Duela Egun 1 12 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela 2 days 12 min