Euskara praktikatzeko leku berri hau agertu da bilatzaileen basoan halako batean, ez da bakarra izan, azken egunotan beste pare bat agertu dira: topaleku.com eta berbasarea adibidez.
Derrepentean agertu dira, azalpen eta informazio handirik gabe -informazio kanpaina zikuren bat gehienez- baina erakunde publikoen logotipoak ondo erakutsita eta diru-laguntzen deialdien eta administraziotik sustatutako lehiaketen gerizpean (erakunde batzuek jada ez gaituzte harritzen). Berrikuntza eta teknologia berben arrimuan beti ere, eta praktikaren munduan aspaldian lanean ari direnekin harreman handirik gabe. "Webmamuak" hitza aipatu du baten batek hortik.
Tira, bolbora asmatzea ez dakit noraino den eta ideia biribil eta berritzailea, baina ongi etorriak denak zerbaitetan lagunduko badute.


Azken iruzkinak
Duela 20 ordu 47 min
Duela Egun 1 12 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela 2 days 10 min