eitb

29
Urt
2012
21:48

EITBren bideoak deskargatzeko moduan laster

Gaur goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan solasean jardun dute EITBko Iñako Gurrutxagarekin Argia sarien harira. "Nahierarako" bideoen deskargari buruz galdera egin diote eta Gurrutxagak erantzun du euskararekin zer ikusia duten bideoak albait arinen deskargagai jartzeko asmoa dutela. Lege arazoak ei daude tartean eta haiek zelan gainditu aztertzen ari dira. Solasaldiaren 17:30 segundutik aurrera dituzue hitzak.

Ea egia den, deskargatzeko aukera kentzean batzuei faenatxoa egin ziguten eta.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Urt
2012
19:35

EITBren albisteak irakurtzen dizkizun makina

Aspaldian dago hor agian, baina ni gaur konturatu naiz, Eitb.com atariko albisteetan, albiste idatzietan, testua entzuteko aukera ere badagoela. "Orria entzun" loturan klikatzen bada, ahots sintetizatzaile batek irakurriko dizu testua, irakurtzen dituen pasarteen kolorea nabarmentzen den bitartean (karaokearen antzera).

Boteprontoan uste dut ikasten ari direnentzat lagungarria izan daitekeela testu idatziaren ahozko ispilu hori. Aplikazio zehatzagorik ere izan dezake agian.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Abe
2010
18:09

30 film euskaraz sarean ikusteko

Iragarri zuten bezala, gaurtik aurrera euskarazko 30 film ditugu ikusgai Eitb.com-en. Streaming-en bidez ikusi ahal dira filmok.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Urr
2010
15:36

Kerman: euskara dosia

Es un espacio que dura unos 5 minutos y por lo tanto es fácil de ver. Normalmente la gente lo ve de casualidad, y por lo tanto funciona como si fuera una dosis de euskera. Como ya he dicho, para las personas que están aprendiendo el idioma me parece muy útil.

— Fernando Ruiz

Kerman saioaz, besteak beste, hau esan du Fernando Ruiz aktoreak (Kerman berria) Deian elkarrizketa honetan:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urr
2010
01:31

Kerman berria

Kerman euskara ikasle-praktikari ezaguna egin da Oihan Vega aktorearen aurpegian betaurrekoak jantzita,  lehenengo denboraldia amaituta berriari ekin diote, eta aurpegi berriak hartuko ditu betaurrekoak eta zaplastekoak: Fernando Ruiz aktore donostiarrarenak hain zuzen ere. Aurpegi berria ikusi bideoetan eta eitb.com-en aurkitu dugu albistea,  baita denboraldi berriaren promozio-bideoa ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2010
15:11

Diplomatiko britainiarrak berriro?

ETBn atzoko albistegietan: Euskara omen da munduko hizkuntzarik zailena. Ene! Hardest language rides again, eta zer eta diplomatiko britainarrak atzera, orain derrepentean enbaxadoreak bihurtu dira, baina ez iturririk ez beste aipamenik. Susmoa argia, aspaldiko kontuarekin datoz berriro. Akaso baten bati orain errebotatu diote Facebook-en eta tak! Teleberrira zuzenean.

Ona sasoia gainera, agian bat baino gehiago ari direnean ikasturte honetan euskaltegira joan ez joan, animatzen hasteko aproposa. Ederto, bai. HABEren aurtengo publizitate tangentziala ez bada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ots
2010
12:48

Ele-alea: euskara ikasten ari direnentzako saio berria Euskadi Irratian

HABE eta Euskadi Irratiaren artean prestatu dute saio berri hau. Lehenengo saioa gaur iluntzeko 9etan emitituko dute. Sarean oraingoz ez dugu informazio askorik aurkitu, baina euskaltegietara bidali dute jakinarazpena:


Euskadi Irratia HABErekin lankidetzan euskaldun berrientzat irratsaio berri bat emititzen hasi da gaur otsailaren 1a iluntzeko 21:00etatik 21:30era. Xabier Sukia kazetaria izango da gidari eta berarekin batera euskara ikasten ari edota aritu diren gonbidatuak izango ditu alboan.

Egun ikasten ari diren ikasleak saiora joan daitezen animatu nahi ditugu eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Azpimarratu nahiko genuke saioa oso entretenigarria izango dela: elkarrizketak, abestiak, trikimailuak, txisteak, lehiaketak… izango dira osagai nagusiak. Baina, era berean helburu didaktikoa ere izango duen aldetik, hainbat entzungairen lanketa egiteko proposamenak egingo dizkigu Xabierrek HABEren laguntzaz. Entzun aurretik, hiztegia landu eta ulermenerako baliagarriak izango diren tresnak eskainiko dizkigute, eta entzun bitartean eginkizunen bat proposatuko. Eginkizun horiek ondo egiteak izango du saririk, irratsaioa bete sari baitator.

Euskadi Irratiko programazioan euskaldun berrientzat propio egokitutako irratsaio bat diseinatu dugu, beraz, Euskadi Irratiko arduradun eta HABEko materialgintza ataleko teknikariok. Irratia oso baliabide egokia dela iritzita, euskara ikasten ari direnentzat egokia den irratsaio bat sortzen saiatuko gara. Hauexek lirateke ezaugarri nagusiak:

  • Irratsaioaren hartzailea euskaldun berria izango da, euskara ikasten ari den heldua. Une honetan Euskadi Irratiko entzulegai baina etorkizunean entzule oso izango dena.
  • Irratsaioak izaera entretenimenduzkoa izango du, baina baita didaktikoa eta informatzailea ere
  • Irratsaio honen bidez, euskara-ikaslearengana hurbildu egingo gara, ahozko ulermenean dituen zailtasunak gainditzen lagunduz. Hori dela eta, euskara-ikasleari aurkeztuko dizkiogun ahozko testu-erak hobeto ulertzen laguntzea izango da irratsaioaren helburu didaktiko nagusia. Horretarako, ahozkoaren ulermena garatzeko, baliabide lexikalak nahiz azalpen gramatikalak eskainiko dira irratsaioan.
  • Irratsaioan eskainiko diren edukien trataera eta proposatuko diren eginkizun edo atazak mailakatuak egongo dira eta irratsaioan bertan emango dira erantzunak.
  • Irratsaioak www.ikasbil.net atariarekin lotura estua eta zuzena izango du: eduki guztiak atarian argitaratuko dira eta audio-eduki guztien transkripzio eta ariketak atarian deskargagarri egongo dira. Hartara, elkar elikatuko duten zerbitzu bat eskainiko dugu.
  • Era berean, HABE aldizkariak hilero irratsaioaren berri emango du, hurrengo hilabeteko gonbidatuak nortzuk izango diren aurreratuz eta informazio osagarria eskainiz.
  • Irratsaiora etorriko diren gonbidatuak euskara ikasten ari direnentzat motibagarriak izango dira, euskaldun oso izatera iritsi diren hainbat ikasle eredugarriren testigantzak bilduko baititugu. Adibide edota trikimailu praktiko eta eraginkorrak azalduz, ikasle arrakastatsu izatera nola iritsi diren eta zein estrategiaz baliatu diren kontatuko digute. Era berean, egun euskaltegian diharduten ikasle nahiz irakasleak ere gonbidatu nahi ditugu. Gaur egun “bidean” dauden ikasleen eta bidelagun dituzten irakasleen ikuspegia ere oso baliagarria eta aberasgarria dela iruditzen zaigulako.
  • Lehiaketak, hitz-jokoak, asmakizunak... Ikasleen parte hartzea sustatzeko aproposak diren irrati bidezko jolas ugari aurkituko dituzue.
  • Euskalduntze-alfabetatze sektoretik nahiz euskal kulturatik sortutako berri interesgarriak ere eskainiko dira: matrikulazio-kanpainak, argitalpen berriak, azterketa-deialdiak... Euskara-ikaslearentzat interesgarria izango den albistegia, hain zuzen.
  • Galdera-erantzunen tartea zabalduko dugu beren proposamen nahiz iradokizunak biltzeko asmoz. Horretarako, zuzeneko telefono honetara deitu edota posta elektronikoz helarazi behar dituzte iritzi eta galderak: 943.01.22.50 edo elealea@eitb.com. Zuzeneko saiora deitu nahi duenak hauxe du telefonoa: 943.01.22.00.
  • Zuzeneko irratsaioa astelehen iluntzetan 21:00etatik 21:30era izango da. Larunbat eguerdietan saioa errepikatuko dute.

 Lerro hauetan adierazi dizuegun bezala, euskara-ikasleentzako irratsaioa izango den neurrian, euskaltegien sarearen parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Beraz, har itzazue ele hauek saiorako gonbidapen gisa.

Egitasmo honen zabalkundean lagunduko eta ikasleak irratira joan daitezen animatuko dituzuelakoan, ongi izan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2010
16:06

Euskaraz ataria EITBn

Hilabetea probetan egin ostean, atzo iragarri zen ofizialki EITB.com-en euskaraz ataria. Aurreko albistetik hona berri gutxi. Edukiak funtsean:

Informazio gehiago erabili.com-en

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Abe
2009
10:17

"Euskaraz" EITBren atari berria

Atari berria iragarri dute EITBkoek, euskararen ingurukoa. Euskara ikastaroa eta kontsultak egiteko aukerak iragarri dituzte besteak beste.

Momentuz ez dago eduki askorik eta martxan ari denik ere ezin ziurtatu. Euskararen Nazioarteko Egunean su artifiziala zer den eta zer ez den kostako da bereiztea.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ira
2009
17:48

Euskaldunberrientzako tartea

Euskadi Irratiak, bere aldetik, hurbileko albistegia egingo du. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako berri gertukoenak bilduko ditu. Horrez gainera, arratsaldero 20:00etan albistegi nagusi bat egingo du. Etxeko txikienek ere euren irratsaioa izango dute igandero, eta Euskaldunberrientzat tarte bat prestatzen ari dira.

— eitb.com

Datorren urteko programazioaren aurkezpena egin dute gaur: Entretenimendua eta albistegiak indartzea dira EITBren apustuak

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2009
01:22

"Euskara ikasi" eitb.com

Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.

Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua,  Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).

Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.

Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Urr
2008
11:18

A ze faena!

Wazemank... Youtubera!

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia