28
Urt
2012
12:52

Aspergarria

Otro tema sobre la definición de los Objetivos de Aprendizaje, es que son ABURRIDOS… Si es verdad, no nos engañemos, son el tema más fome del diseño instruccional. De hecho los alumnos al enfretarse a la página de Objetivos del Curso, lo primero que hacen es buscar desesperádamente el botón “siguiente” o “avanzar” o la “flechita”, o lo que sea que los saque de ahí.

— Patricio Bustamante

E-learning ikastaro bateko helburuen definizioaz ari da Bustamante. Artikulu honetan duzue: Como definir los objetivos de aprendizaje en un curso e-learning (e-aula)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Terminologiatik harago

plisti-plasta (e)k bidalita 2012, Urtarrila 28 - 13:50(e)an.

Iruditzen zait P. Bustamantek duen sentsazioa benetakoa dela: ikaskuntza helburuen definizioa aspergarria zaiela/zaigula. Baina irtenbidea adieraztera ematean oso azalean geratzen da Bustamante. Oxala (edo ez) terminologia kontua balitz! Arazoa bestelakoa da:

Zein puntutaraino itxi behar dira e-learning ikastaroak?
Zein puntutaraino definitu behar dira kurtso hasieran helburuak?
Zein puntutaraino ahalbideratu behar ditu e-learning ikastaro batek ibilbide eta helburu pertsonalizatuak?
Zein puntutaraino definitu behar ditu helburuak programak, programazioak edota irakasleak eta ez ikasleak?

Naturaltasuna

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 28 - 17:47(e)an.

Esango nuke -eta Bustamante hortik doala iruditu zait- helburuak ezartzea izapide burokratikoa izatetik (eta halako hizkera erabitzetik) modu natural, uleragarri eta motibagarrian planteatzea komeni dela.

Gurera ekarrita, "euskarazko hedabideetako saioetak haria eta nondik norakoa ahalegin handirik gabe ulertu" bezalako baten ordez, agian "neska ilehori handiak eta betaurrekodun xalaoak aurkezten duten saio horretan zertan ari diren enteratzea" bezalako zerbait jarrita motibagarriagoa edo dibertigarriagao izan litekeela.

PIlar Montoyak proposatzen digun hau horra hurbiltzen dela iruditzen zait.

Ikastaroaren edukiak

pmontoya (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 30 - 12:22(e)an.

Gai luzea bai. Baina puntu bati heltzekotan, esan Benito , baietz, ados nagoela; terminologia ofiziala (burokratikoa) ulergaitza da, baina programa orokorrak diren neurrian horrela idazten dira.

Maila horretatik, gelako egokitzapenera jaistea gure esku dago, irakasleen esku. Eta eskolaren lehen egunean, lehen astean, oraindik ez dakigu nolako taldea izango dugun, nolako egokitzapena egin behar izango dugun, alegia;.
Baina, bestetik, nola hasi ikastaroa ikasleei programa bat eman gabe?, oinarrizko programa eskaini gabe?

Gelan sortutako egokitzapenak, post-programaziotik osatutakoak askoz erakargarriak izan daitezke, ulergarriagoak eta egokiak; baina ikasturte hasieran ofizialarekin konformatu behar. Edota ofizialaren bertsio erraztuarekin ;)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia