28
Urt
2012
17:39

Euskara zaila dela

Mito horrek kalte handia egin dio gure hizkuntzari, eta neurri batean, gure errua ere bada. Sarri aldarrikatu izan dugu oso hizkuntza ezberdina dela, ez duela gainontzeko hizkuntzekin inolako antzekotasunik. Mito horrekin amaitzeko garaia delakoan nago, eta esango nuke gainontzeko hizkuntzen modukoa dela argi utzi nahian bagabiltzala.

— Erramun Turutarena

Elkarrizketa egin diote Argiakoek Erramun Turutarenari: Erramun Turutarena: "Hizkuntza guztiak dira errazak".

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mitoa

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 28 - 17:49(e)an.

Turutarenak esan duen hori neuri ere etorri zait sarritan burura. Ikasteko batere asmorik ez dutenen aitzakia bai, baina zailtasunaren mito hori zenbat bider ez dugu guk geuk elikatzen euskararen berezitasuna, jatortasuna, apartekotasuna, bitxitasuna eta garbitasun guztiekin?

Mitozale baldresa, aldrebesa

plisti-plasta (e)k bidalita 2012, Urtarrila 28 - 18:19(e)an.

Hara, zer abesten zuen Oskorrik 80ko hamarkadaren hasieran (pasa den mendean):

Zergatik zara zu,
mitozale baldresa, aldrebesa?
Mitoa beti da
ametsaren ametsa, ezereza.

Zalbidegoitia Kepa zara zu
eta euskaldun antza,
baina zuk ez dakizu
euskaldunen hizkuntza
eta zuk ez daukazu
euskaldunen bihotza;
zu zara mito hutsa,
apellidu mitotza.

Zergatik zara zu...

Euskara garbi ta ederra
nahi duzu, euskara hutsa:
"bakalduna" ta "txadona",
"donoki" ta "arkatza",
garbi, garbi beti garbi
naiz aditu ez hitza.
Garbikeri mito motza,
hizkuntzen heriotza.

Zergatik zara zu...

Zer gara gu?
Nor gara gu?
dena da handiputza.
Zarata asko, ekintza gutxi,
ametsa ta ametsa
eta gure etxearen barruan
dago sitsa.
Ezereztu ezik arin
mitoen kabi beltza,
izango gara gu satsa.

Zergatik zara zu...

Musika apur bat

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 28 - 20:23(e)an.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskara zaila dela

Sindikatu edukia