26
Ots
2012
07:30

Aholkuak

1.- Ten la mente abierta.
...
11.- Plantea tareas abiertas, donde no haya una solución única.
...
13.- Plantea tareas donde se incida en la comunicación y la interacción entre los compañeros.
...
16.- Tus “tácticas” deben ser explicadas a través de tus tareas.
...
20.- No finalices una tarea sin tener antes todo preparado para la siguiente.
...
y 25.- Para que el aprendizaje sea significativo se necesita diversión y motivación.

— Pau Martí

Aholku interesgarri hauek atera ditugu Pau Martík prestatu duen 25eko zerrenda honetatik.

Nor da Pau Martí? Loturan klikatu eta jakingo duzu.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2012
17:55

Karpeta zaharrak

Maite ditut karpeta zaharrak, egin eta bizi izan direnen eta bilakaeren lekukoak, haien tinta zahar eta hauts usaina, orritan biltzen dutenetik haratago haien baitan daramaten guzia, urteak iragan ondoan oraino ukan dezaketen balioa, dena.

— Bea Sallaberry

Irakasle gelan edo euskaltegiko apalategiren batean pilatutko karpeta zaharrei begira geratu da Bea.

Maite ditu karpeta zaharrak (Han eta hemen)

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2012
17:49

Ebaluazioa eta bakardadea

Komunikazioa elkarreraginean eraikitzen dela esan eta ebaluazioa bakarka egiteak, komunikazio errealarekin zerikusia duten zereginetatik urrun ebaluatzea ez da ebaluazio dinamikotzat jo daitekeen prozedura.

— Ainhoa Ezeiza

Liburuetatik ikasten blogean Ainhoa Ezeizak pedagogia eta didaktikaren inguruko liburuen erreseina, laburpena edo iruzkina egiten digu lantzean behin. Oraingoan Matthew E. Poehner-en Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development komentatu digu.

Eta hor goian duzue Ainhoak azpimarratu dituen ideietako bat. Datozen egunotan hizpide izango denarekin ondo "ezkonduko" dira segurutik.

Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza (Liburuetatik ikasten)

Liburuaren kopia bat aurkitu dut hemen, ingelesez.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2012
00:21

Ulermena eta irakurmena euskaltegian zertifikatuko dira aurten

Bala-bala ibili da kontua azken asteotan -sugetzar baten antzera esango nuke-  eta konfirmatu ez baina albistea hedabideetan agertzen hasi dela dirudi.

HABEren mailakako probetan euskaltegiek "protagonismo" handiagoa hartuko bide dute, eta entzutezkoaren ulermenaren eta irakurmenaren maila euskaltegiek eurek zertifikatuko dute eta proba ofizialetik kenduko dira proba horiek. Martxoaren erdi alderako zertifikatu beharko dira maila horiek Noticias de Alavak dioenaren arabera.

Ebazpena ez da agertu oraindik buletin ofizialean, eta HABEk berak ere ez du honen berririk eman.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2012
18:18

Ahaleginak eta ahaleginak

Ni ere ahalegin handia egiten ari naiz. Iaz egunero goizean euskaltegira joaten nintzen. Aurten, ordea, astean zehar bi egun bakarrik euskara ikasten dut. Lanagatik kurtsoa murriztu behar izan dut. Gainera, krisiagatik gastuak ere murriztu behar izan dut. Horregatik, Hizkuntza Eskolan ikasten ari naiz, astero bost ordu. Gainera, zorte handia izan dut jende asko han ikasteko zerrenda dago eta kanpoan geratzen da.

— euskaldunberrinaiz

Patxi Lopezen "matrikula-gastuak" direla eta saltsa zabaldu da asteotan. Ikasle batek berak egin beharrek ahalegina azaldu digu.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2012
17:39

Sukaldeko eleketa, edo asteko sukaldar(h)itza

Sukaldean.com atari eraberrituan atal berri bati ekin diote, Eleketa. Astero-edo sukaldaritzaren esparruko hitz bat ekarri eta haren adiera eta kokapenaren inguruko informazioa emango dute.

Dagoeneko "zerba" eta "lipua" ekarri dizkigute.

On daigula!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2012
16:43

Boisetik maitasun gutunak

Astebetea joan da maiteminduen egunetik eta honez gero agian baten bati heldu zaizue maitasun deklarazioren bat "gutun honen bidez" kanaletik. AEBetako Boiseko euskara ikasleak izan dira segurutik, ez dakigu norainoko harremana nahi duten ikaskideekin, baina erantzun nahi baduzue, Euskalkultura.com-eko lotura horretan duzue bidea.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2012
16:26

Arturo Kanpion euskaltegiak 40 urte

Batzuek euskaltegi bat zer den Patxi Lopezek ikasteko behar dituen dirutzen berri izan arte jakin ez duten arren, euskaltegiak ez dira atzo goizekoak, ez. 40 urte Iruñeko Arturo Kanpionek adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2012
16:16

Ikasleek zergatik nahi dute gramatika?

...hizkuntzaren parteak ikasteak arrakastaren sentipena eragiten die ikasleei, aurrera egiten ari direla sentiarazten die. Hirugarrenik, hizkuntzaren atalak ikasteak segurtasuna ematen die. Ikasleeek ia ukigarria den zerbait dute ikasteko, adibidez, astean zenbat hitz ikasi dituzten. Laugarrenik, ikasleek arau gramatikalen sortze-ahalmenean sinesten dute; arauak jakiteak adierazpenak sortzen eta ulertzen lagunduko dien ustea dute.

— Diane Larsen-Freeman

HABEren itzulpen saileko azkenengoan irakurri dugu: Diane Larsen-Freemanen Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamera horren 21. orrialdean (Hitzurunek egin du itzulpena)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2012
16:14

Ikasle euskaltzalea

Gehiago dira titulua eta hizkuntza eskakizunak buruan darabiltzatenak, “euskara ikasi nahi dut” esanez datozenak baino. Hala ere, era bateko edo besteko pizgarria izan buruan, ikasle euskaltzalea dugu.

— Andoni Landa

Arabako Errioxako Oionen dabil Andoni, IKAk han duen euskaltegian irakasle. Hango eskualdeetan helduen euskalduntzea zertan den ikuspegi ona eman digu Argian Miel Anjel Elustondok egin dion elkarrizketaren bidez:

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2012
16:22

HABE: dokumentu biltegiko bideoak Ikasbilen

HABEk aspaldian banatzen zituen bideo eta entzungaien bilduma batzuk VHS eta DVDn, "Dokumentu biltegia" izena zuten. VHS eta DVDak erraz galdu eta hondatu daitezke urteen joan-etorriarekin eta orain bideo haiek Ikasbilen sartzen hasiko direla iragarri dute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2012
11:34

Hizpide 78

HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2012
01:19

ai, ai, ai EGAko azterketan GAI

Gasteizko AEK-koek bideo hau dedikatu diete gai eta ez gai guztiei.

4.916665
Batez bestekoa: 4.9 (12 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2012
00:32

Bideokopla lehiaketa

AEK-k eta Bertsozale elkarteak antolatu dute lehiaketa hau. Euskara ikasleak bertsolaritzaren mundura erakartzea eta haiei euskarazko aktibitatea proposatzea dira helburuak.

Kopla batzuk egin eta bideoan grabatu baino ez da egin behar.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2012
00:24

"Eta begiak itxi zituen" (Literatura ikasgelan)

Santzurtziko Udal Euskaltegikoen Literatura ikasgelan proiektuaren bigarren atala dugu sarean. Oraingoan Xabier Etxaniz idazle eta euskara irakaslearen Eta begiak itxi zituen ipuina irakurtzeko eta lantzeko proposamena dator.

Hemen duzue aktibitatearen lanketarako proposamena.

 

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia