euskaldun berriak

2008 ekainak 26 17:31

Euskaldun berriaren sindromea

Euskaldun berriaren sindromea. Hasieran gure "batuarekin" lotsatu egiten gara (ginen). Gogoan dut nik "det", eta "tikan" batzuk sartzen nituela, horrela euskaldunago-edo ematen nuelako...

— Unai

Sustatuko eztabaida honetako iruzkina: Lehendakariaren erregistroa.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 20 10:56

Euskaldun berriak zenbat?

Aldi berean, baina, lehen hizkuntza erdara izan arren, Euskal Herriko 15 urtetik gorako biztanleen artean, euskara ikasi eta gaur egun elebidun diren 200.987 pertsona daude, 1991n baino 129.285 lagun gehiago. Horiexek euskararen irabaziak dira, euskaldun berriak alegia.

— IV Inkesta Soziolinguistikoa

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 21 23:01

Euskara a contracorriente

Radio Euskadiren erreportajea. Euskararen erabilera ingurune "ez euskaldunetan". Laudioko euskaltegia, Vianako ikastola eta Enkarterriko berbalagunak.
"Euskalduna / ez euskalduna" bereizketa kasu hauetan ez da euskaldun berri / euskaldun zaharra bezalakoa?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 09 13:01

Okerrago jakinik

Euskararen erabilera baloratu daiteke Azpeitian edo Lekeition, biztanle gehienek biak dakizkiten eremuetan zein darabilten ikusteko. Ehuneko 10 edo 15ek baino ez dakitenean, ordea, horietako askok borondatetsu ikasita baina ama-hizkuntza duten gaztelera baino okerrago jakinik, harritzekoa ote erabilera ehuneko 1en bueltan ibiltzea?

— Urtzi Urrutikoetxea (Erabileraren gezurra. Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 18 17:42

Euskara Izpiak

Santurtziaek sinatzen duen erabiltzaileak zabaldu du kanal hau Youtuben. Euskara Izpiak izeneko proiektuaren berri eman digu. Hilero euskaldun berri bat elkarrizketatzeko asmoa daukate.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez