dinamika

24
Urt
2012
20:43

Ideien sprint-a izotza apurtzeko aktibitate bat

BBCren Teaching English webgunean klasea girotzeko edo "izotza apurtzeko" aktibitate hau aurkitu dugu. Funtsean gai edo hitz bat eman eta horren inguruan denbora oso mugatu batean ahalik eta ideia  edo hitz gehien ematea da. Asmoa girotzea, animatzea eta bertan esaten den modura ikasleak "energizatzea" da.

Gomendagarria gunea eta bertako jendearen blogak oro har, ideia interesgarriak ez ezik, iruzkinetan ekarpen politak ere egiten dira. Inbidia apur bat ematen du, eee.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2010
21:45

Autoazterketa

Gaur egun, lorpenen ondoan, hizkuntza -hiztungoa- bizitza sozialetik baztertu-zokoratua izateko dinamikan trabatuarazia da, gero eta deliberatu eta lotsagabeago. Horiek hola, eta egoeraz propioki jabetutakoan, ez legoke gaizki guk zertan ez dugun asmatu aztertzea, egin hutsetatik ikastea, hizkuntz-politikan… eta politikan, dena loturik baitago.

— Jose Angel Irigarai

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia