b1

25
Mar
2012
20:10

Gai dira?

Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira.

Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

— Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa

Ikasketen arabera euskara gaitasuna balioztatuko du dekretu batek apirilaren 3tik aurrera. Hartara, Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua curriculumaren %50etik gora euskaraz eginda lortu dutenek B2 maila (HABEren 2.maila, 2. hizkuntza-eskakizuna...) izango dute aitortuta, bestelako agiri edo probarik gabe.

Europako Markoak horrela deskribatzen du B2 maila hori labur. Hori egiteko gai da maila hori duen pertsonak hain zuzen ere.

Euskaraz hori egiteko gai dira batxilergoan edo lanbide heziketan erdia-edo euskaraz ikasi dutenek?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2012
12:27

B1erako mintzagaiak: erabilitakoa saldu eta erosi

Pilar Montoyak jarraitzen du bere klasean erabilitako aktibitateak konpartitzen. Oraingo honetan ikuspuntuak eta erabakiak azaldu eta arrazoituz bigarren eskuko gauzak erosteaz jardutea proposatu du.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2012
17:48

B1erako mintzagaiak: Zer erabaki duzu?

Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.

Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2012
17:35

B1 mailako deskribatzaileak garatzeko fitxa

Pilar Montoya irakasleak lehengo urtean A2 mailako talde batentzat garatutako materialak eta jarduerak utzi zizkigun bere blogean. Aurten B1eko talde batekin hasi dela mailako deskribatzaileak garatzeko materialak jartzen hasi zaigu. Lehenengo fitxa duzue hemen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Ira
2011
12:19

B1 Adierazpide linguistikoak

Dinglizka12n B1 mailarako adierazpide linguistikoen (hizkuntz-edukiak edo nahi duzuen bezala deitu) zerrenda honen berri eman digute. Nafarroako Zubiarte euskaltegitik ei dator.

Scribd-en kontu berean baliabide eta dokumentu gehiago dituzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Mar
2011
17:27

B1 mailako idazlan eredua

Pilar Montoyak B1 mailako (HABEren 1. maila) idazlan eredu bat prestatu sorta bildu du ikasle baten eskariari erantzunez. Bere ikasleen lanekin osatu du bilduma.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia