21
Urt
2012
00:27

"Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" Euskaltzaindiaren liburu berria

Lotura

Euskaltzaindiaren liburu berria, askorentzat Biblia izan daitezkeen horietako bat. Hitz ordenaren korapiloari ekin diote orain hizkuntzaren erabilera egokia sustatzeko asmoz.

Liburua datorren astean aurkeztuko da, eta dagoeneko lagina deskargatu daiteke (pdf).

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Apostulua

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 21 - 09:32(e)an.

Ez zait gehiegitxo gustatzen apostulu papera, Biblia ('en verso' bada ere) irakurri egin behar dela dioten horietako bat, baina iruditzen zait liburu hau irakasleontzat ia derrigorrez irakurri beharrekoa izango dela. P.Esnalen aurreko lanak ikusita, argi daukat Euskaltzaindiaren ohiko ikusmoldeari beste fokus bat eransten diola Esnalek. Zuzentasunetik egokitasunerako jauzia ematen du (Gogoratzen duzue HEOC?). Ez du soilik zuzentasuna bilatzen (hori ere bai, jakina), eraginkortasun komunikatiboaz dihardu (oso garrantzitsua da kontzeptu hau). Adibide bat jarriko dizuet:

Nire arrebak eta biok euskararen antzeko ezagutza dugu. Baina berak askoz hobeto hitz egin eta idazten du. Zergatik, ordea? Hauxe da estrategiaren, egokitasunaren eta eraginkortasun komunikatiboaren mundua.

Euskaltzaindia ez da soilik erakunde arau-igorlea izan behar eta horretan liburu honek argi egin diezagukeelakoan nago. Ez naiz, ez, apostulu makala!

Ados, eta bazen garaia, baina

Laura (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 23 - 11:15(e)an.

Ados, eta bazen garaia, baina inoiz ez da berandu jabetzeko eta besteontzat beti mailuka buruan izandakoa zorakeria ez dela jakitea pozgarria beti.

Bibliofilia

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 21 - 19:53(e)an.

Bibliarena asoziazio mentala izan da Euskaltzaindiak askorentzat duen dotrina-emale paperarekin, txiste erraza edo egin dut (irribarretxoa lortzea zen asmo bakarra... snifff).

Dena den, zure iruzkina irakurrita eta komunikazio eta estrategia terminoetan pentsatzen hasita, psikolastoetan hobeto esanda, Euskaltzaindiak burutu nahi duen komunikazio-ekintza horretarako estrategiarik egokiena hautatu du?

Hau da, egokitasunerako salto hori eman dezagun, focusa eraginkortasun komunikatiboan jartzen arduratu gaitezen, edo euskal hiztun-idazleok euskarari gure jardunaren bidez gaurko denboretan gure hizkuntzak behar duen komunikagarritasun maila hori eman diezaiogun, komunikazio-ekintza horretan hartzaile papera dutenek (dugunok) liburu batek eskatzen digun ahalegin komunikatibo, fisiko, mental, kognitibo eta ekonomikoa gainditzen lagunduko dute testuaren kanalak, formatuak, testuinguruak edo pdf-aren tipografiak?

Estrategia horri zerbait falta zaiolakoan nago, baina ez egin kasu handirik.

Portzierto, bota dudan parrastada ikusita neure komunikazio-gaitasunaz eta neure diskurtsoen egokitasun-eragikortasunaz arduratzen hasi naiz. Honaino heldu bazarete mareatu barik ez da makala zuen ahalegina ere.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" Euskaltzaindiaren liburu berria

Sindikatu edukia