Formacion Ele-n klasean ikasiko den hiztegia negoziatzeko ideia bat aurkeztu digute. Hiztegia landu, hizkuntza praktikatu eta ikas-prozesuan inplikatzea ditu helburu.
autonomia
Carles Monereo: testuak eta bideoak
Berta Martinezen bidez Carlos Monereo UABeko psikologia irakaselaren hitzaldi pare bat batzen dituen webgunera heldu gara. Ezagutza estrategikoa eta teknologiaren eragina ikaskuntzan jorratzen ditu Monereok gehien bat. Gomendagarriak bideoak eta haren testu idatziak ere bai.
1-ikasi 2-irakatsi
But you can’t actually teach another person a language; you’ve got to create the conditions and the framework within which people can learn a language. So learning is always bigger than anything teachers can do.
Itzulpen saioa:
Baina zuk orain ezin diozu pertsona bati hizkuntza bat irakatsi; jendeak hizkuntza ikasiko duen markoa eta baldintzak sortu behar dituzu. Horregatik ikastea beti da handiagoa irakasleak egin dezakeen ezer baino.
Europako hizkuntzen portfolioari buruzko elkarrizketa honetan irakurria: David Little talks about the European Language Portfolio (ELP) [PDF]
Eta, azkenotan ohi den legez, Enric Serraren Aprendre Llengües blogetik abiatuta:
[236] Suport a la implantació del Portfolio
Ikasleak eta autoebaluazioa
Ikasleek beren hizkuntza-gaitasunen berri izatea ezinbestekoa da ikaskuntzaren autonomia garatzeko. Egun dugun arazo larria dela uste dut ikasleek beren hizkuntza aurrerapena ebaluatzeko duten gaitasunik ez. Oso zaila da autoebaluaziorako gai den ikasle batekin topo egitea.
Hizpide 67. Portafolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku artikuluan idatzia.
Ikasten ikasi
Ikasten ikasteari buruzko webgunea: estrategiak, estiloak... Kontzeptuari hurreratzeko baliagarria.
IKTeroen pilulen bidez


Azken iruzkinak
Duela 15 ordu 14 min
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 7 ordu
Duela Egun 1 18 ordu