ohiturak

26
Urt
2012
17:30

Aldahitz: euskara ikasi dutenek hizkuntz-ohiturak lanean nola aldatzen dituzten

Soziolinguistika Klusterrak aspaldian jarri zuen abian Aldahitz proiektua. Lan ingurunean euskara ikasi dutenek euskara noraino eta nola hasi diren erabiltzen jorratu du ikerketak. Eta emaitzak txosten batean jarri dizkigute eskura.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Urr
2010
10:53

Hizkuntza ohiturak

Topagunearen webgunean ikusi dugu Kataluniatik datorren sentiberatze kanpaina hau. Plataforma per la Llenguak bideo sorta bat egin du han hizkuntzaren inguruan dabiltzan jarrerak eta ohiturak umorez tratatuta. TV3n arrakastatsuak diren Polònia eta Crackòvia umore saioetako aktore ezagunekin egin ditu spot-ak.

Ezagunak egingo zaizkigu egoera batzuk, akaso gurean beste ñabardura batzuk hartuta Wazemanekoek egindako sketch batzuen antza hartuko diegu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ira
2009
13:38

Gaztelania ohetik bota duten bikoteak

Titulu deigarri horren azpian Argiaren erreportaje interesgarria dago. Etxean hizkuntza ohiturak erdaratik euskara aldatu duten bikoteak. Duela hilabete batzuk zabaldu zen *Soziolinguistika klusterrak gai honetaz egin duen ikerketa eta handik hartu du iturria erreportajeak. Esan bezala gauza interesgarriak irakurriko ditugu:

Bi kideak euskaldun zaharrak ez ziren kasuetan –aztertutako gehienak–, beti egon da ikasketa prozesu bat tartean bilakaera hauetan. Hala izan denean, euskarazko erabilpena dosifikatzen joatea askok aipatu dute: errazenak egin zaizkien egoeretatik hasi dira, zailegia zaiena momentuz gaztelaniaz eginez eta progresiboki gehitzen joanaz.

Duda barik euskalduntzera hurbilduko zaizkigun lagun askok bikote hauen bidea hartu nahi lukete, eta esango nuke gure ikasleriaren parte garrantzitsua direla, kantiateagatik ez bada, kalitateagatik behintzat bai.

*Hemen daukazue txostenaren laburpena pdf-n jaisteko.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Eka
2009
20:31

Bikoteen arteko hizkuntz-ohiturak

Erabilera erabiltzetik etorri da. Bietako batek euskara gutxi zekien bikoteetan, oinarrizko maila batetik ez da gertatu lehenik gaitasun on bat eskuratzea eta gero erabiltzea. Biak batera joan egin dira

— Txerra (Garaigoikoa) Klusterraren lana aipatuz

Soziolinguistika klusterrak burutu duen Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerlanaz laburpena eta iruzkina egin digu Txerrak Garaigoikoan:

Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

Horkoa da aipamen hori.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia