17
Urt
2012
19:27

Ikaslearen autonomia hiltzeko 6 era

Lotura

@ann-f-k eman digu artikulu honen berri. Ikaslearen ikasteko autonomia eta gaitasuna ezerezteko 6 aholku ematen dizkigu. Ingelesaren irakaskuntzan kokatuta dago, eta ingelesez idatzita.

Itzulpen-legea eginda hauek izan daitezke aholkuak:

  1. Ikasleren zailtasunak ez hartu kontuan, ez enpatizatu berarekin.
  2. Hizkuntza azaltzen duzunean emaiozu dena ondo landuta, gidatuta eta mastikatuta. Ez dezala pentsatzeko ahaleginik egin.
  3. Hautsi konfidantza behin eta berriz erroreak zuzendu eta zuzenduz, eta hutsune eta errakuntzetan arreta jarriz.
  4. Ariketa deskontestualizatu, despertsonalizatu eta mekanikoak erabili sistematikoki.
  5. Trebetasunak lantzen dituzunean ez landu estrategiarik, ez eman arretarik gauzak nola egiten diren, inportanteena emaitza da.
  6. Hiztegia gogoratzeko eta ikasteko bide ezberdinik ez landu.

Ados zaudete? Zerbait gehituko/kenduko zenukete?

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Motibazioa hiltzeko 10 estrategia

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 18 - 12:38(e)an.

@beatxok duela hilabete batzuk agertu zen beste zerrenda honen berri eman digu: 10 estrategias para matar la motivación de tu alumnado

9. Ez planteatu proiektu

Bza (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 17 - 21:12(e)an.

9. Ez planteatu proiektu pertsonal bat izan dezaketela.

Hamargarrena

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 17 - 22:04(e)an.

10. 'Bai, ondo esan duzu baina egitura jasoagoak erabili beharko zenituzke' (edo egitura jasoak egitura aberatsekin nahasten dituzten irakasleak; aberastasuna konplexutasun gramatikalarekin edo oso ohikoak ez diren egiturak erabiltzearekin oker identifikatuz)

Zazpigarrena

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Urtarrila 17 - 20:25(e)an.

7. 'Hori ez da maila honetakoa. Zaude lasai ikasiko duzu beranduago eta.'

Zortzigarrena

benito (e)k bidalita 2012, Urtarrila 17 - 20:31(e)an.

8. Hori ondo dago, hori txarto dago, hori zuzena da, hori okerra da, hori horrela da, hori ez da horrela...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ikaslearen autonomia hiltzeko 6 era

Sindikatu edukia