normalizazioa

21
Mar
2009
20:03

Linguas cruzadas

PLANET Equipos de Normalización e Dinamización Lingüística agregatzaileak Medrar en galego blogera eroan gaitu Galiziako telebistak duela bi urte egin zuen "Linguas cruzadas" erreportaia interesgarri hau deskubritzeko.

Galiziako hizkuntz-gatazka bertako gazteen ahotik erakutsi digu erreportaiak. Normalizazioa, hizkuntzekiko irudikapenak, konplexuak, erabilera eta ezagutzaz mintzo dira Galizia guztiko gazteak: galegofalanteak, gaztelaniaren hiztunak, neofalanteak.... Gogoeta argiak egiten dituzte sarri, euren esperientzia eta bizipenetatik jasoak, alde batekoak nahiz bestekoak, mingotsak batzuetan, baikorrak bestetzuetan, errealak gehienetan.

Gogoeta eta sentipen horietako asko gainera ez zaizkigu batere arrotzak egingo. Interesgarria izango litzateke gure gazteei ere hizkuntzaz zer dioten horrela entzutea.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2009
02:19

Esku Era jardunaldiaren bideoak sarean

Urtarrilean egin zen jardunaldi honetako hitzaldiak eta mahai inguruak bideoan jaso eta sareratu dituzte Topaguneakoek. Jardun interesgarriak ditugu hor.

Sormenak gure lanean ere pisua dauka, ezta?

Hemen daukazue ale bat: Iñaki Dorronsoro sormenak antolakuntzan duen garrantziaz:

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Mar
2009
13:33

Banakoaren borondatea eta komunitate-gogoa

Baina, jakina, gauza bat da hiztun-herri baten borondatea eta beste gauza bat hiztun-banakoaren borondatea edo militantzia. Nik azkeneko honetan ez dut sobera sinesten, ezintasunaren erakusgarri delako; alabaina, borondate hori komunitate-gogoa balitz, orduan gauzak besterik lirateke. Beraz, euskararen etorkizuna ez dago euskaldunaren esku, hiztun hori bakarka hautemanda.

— Joxe Manuel Odriozola

Iparraldeko kontuak (Berria.info)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Mar
2009
17:51

Euskal Kulturaren Transmisioa Euskadi Irratian

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioak graduondokoa webgunean zerbitzu, eduki eta baliabide interesgarriak eskaintzeaz gainera, irratira ere zabaldu da. Euskadi Irratian tartetxoa eman diotela dirudi, EKT izeneko saioa hain zuzen.

Han entzun ditugu Iñaki Arruti eta Miren Jone Hernandez euskararen normalizazioaz eta erabileraz mintzo. Euskaltegi hitza ere aipatu izan dute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mar
2009
00:19

Prestakuntzaz

Horretarako, ordea, jasotzea ez da nahikoa izaten. Norberaren galbahetik pasa eta norberaren jardunera eramateko ahalegina egin behar izaten da. Eta jardun hori gehiago kostatzen zaigu; niri bai behintzat.

— Iñaki Arruti
Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikaria.

Jardunaldi(ez) (Euskara Gipuzkoan)

Euskara teknikarien prestakuntzaz ari da, baina gogoeta arlo guztietarako balio du, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mar
2009
14:00

Hizkuntzak bizi-kalitatearen seinale

Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako.

— Patxi Juaristi

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mar
2009
00:43

Ben falado

TVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.

Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.

Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Ots
2009
01:01

Herria hizkuntza normal egiten

Galizia partera egin dugu gaur. Hango blogosferan bideo hau izan dute hizpide egunotan. Burela Galiziako iparraldeko kostako herria da, arrantza portu bizia. Galiziera da hango hizkuntza naturala, ahozkoa, baina testu idatzien urritasunari erreparatu zioten. Burelako herritar desberdinek kontatzen digute euren hizkuntza normala egiteko egin dituzten ahaleginak, bizipenak eta sentipenak.

Erreportaia gustura ikusi dut. Uste dut inspirazio iturria, edo beste barik ideia-iturria izan daitekeela gurean normalizazio lanetan dabiltzan hainbatentzat.

Via Culturagalega.org.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2009
13:37

Norberaren erantzunkizuna

Aldi berean, ezin dugu alde batera utzi UNESCOk hizkuntzen egoeraren neurketa horretarako erabiltzen duen bertze irizpide bat, hots, hiztunek bere hizkuntzarekiko duten jarrera. Irizpide honen baldintzak bete-betean harrapatzen gaitu. Baldintza horren erantzukizuna gutako bakoitzarena da, norberak bere burutik hasita eman behar duen erantzuna, alde batera eta bertzera begira inolako errudunik bila hasi gabe.

— Andres Iñigo
(

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2009
13:04

Prestigioa eta lotsa

Zelan prestigioa eman? Kalera ateraz, hauspoa emanez, zelako altxorra dugun jabetuz eta gozatuz, erakundeetan eta lantegietan erabiliz, lagunen artean...; hau da, euskaraz normal-normal biziz. Eta gainera, euskaldunok harrotasun puntua izatea ere ez legoke batere txarto. Baina gaur egun ez dago giro egokirik hori lortzeko, eta lotsa ere oztopoa da gehienetan.

— Belen Gana

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ots
2009
18:23

Hauteskundeak eta euskara lan-munduan

Lan ta lan-ekoek EAEko alderdi politikoen programak aztertu dituzte lan-munduan euskara sustatzeaz zer dioten-eta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
19:06

Eralan proiektua, materialak sarean

Soziolinguistika klusterra Eralan proiektua ari da garatzen. Lan munduan burutzen ari diren normalkuntza planetan lidergoaren funtzioa aztertzea du asmo nagusia.

Egitasmoaren barruan ikastaro modukoak egiten ari dira, eta materialak eskuragai jarri dizkigute sarean: aurkezpenak eta saioetako bideo-grabazioak.

Gauza interesgarriak daude guztiontzat ere.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
13:22

Abanto-Zierbena: euskaldun zaharrik gabeko euskaldunak

Gustatu zait Argiaren erreportaia hau. Euskal Herri "erdalduneko" herrian euskarak egiten duen bidea: eskola, Udala, euskaltegia, euskara-elkartea, ikasleak, euskaltzaleak...

Pertsonen artean bezala, herrien artean ere hasi beharko dugu zahar-berri hori aplikatzen? (eta baztertzen).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
16:29

Hizkuntzak, %90 internetetik kanpo

El sueco también tiene problemas en el mundo de los bancos, los ordenadores y la informática en general, de hecho, pertenece al 90% de las lenguas mundiales que no está en internet. Toda un área de la lengua que no se desarrolla.

— Helen Groome

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
01:37

Kutsatu hizkuntza

Kataluniako Generalitatek "Encomana el catalá" ("kutsatu katalana", ondo itzuli badut) jarri du abian.

Katalanaren erabilera sustatzeko kanpaina honen helburu nagusia da katalanaren hiztunek euren komunikazio-jardueretan hizkuntza ez aldatzea gaztelania edo beste hizkuntza bat erabiltzen dutenekin.

Apredre llengües-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia