PLANET Equipos de Normalización e Dinamización Lingüística agregatzaileak Medrar en galego blogera eroan gaitu Galiziako telebistak duela bi urte egin zuen "Linguas cruzadas" erreportaia interesgarri hau deskubritzeko.
Galiziako hizkuntz-gatazka bertako gazteen ahotik erakutsi digu erreportaiak. Normalizazioa, hizkuntzekiko irudikapenak, konplexuak, erabilera eta ezagutzaz mintzo dira Galizia guztiko gazteak: galegofalanteak, gaztelaniaren hiztunak, neofalanteak.... Gogoeta argiak egiten dituzte sarri, euren esperientzia eta bizipenetatik jasoak, alde batekoak nahiz bestekoak, mingotsak batzuetan, baikorrak bestetzuetan, errealak gehienetan.
Gogoeta eta sentipen horietako asko gainera ez zaizkigu batere arrotzak egingo. Interesgarria izango litzateke gure gazteei ere hizkuntzaz zer dioten horrela entzutea.
Azken iruzkinak
Duela Egun 1 4 ordu
Duela Egun 1 4 ordu
Duela Egun 1 11 ordu
Duela Egun 1 11 ordu
Duela Egun 1 12 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela 2 days Ordu 1
Duela 4 days 2 ordu
Duela 5 days 14 ordu
Duela 5 days 15 ordu