normalizazioa

12
Mai
2009
15:10

Udaltop topaketaren laburpena

Lan ta lanekoek lehengo astean egin ziren Udaltop topaketetan entzundako gauza interesgarrienak batu dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2009
22:24

Larretik kalera eta kaletik larrera

Kaletar bihurtu izan arren, asko gara larrezaleok. Baina hain larrezale dira batzuk, non uste baitute kale hizkuntza egitea euskarak kale egitea dela

— Bixente Serrano Izko

Euskarak, kale? (Nafar periferiatik - Berria.info)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mai
2009
22:13

Eman ikasteko aukera

Belen Regueira kazetari galiziarrak Mestre Mateo saria jasotzean esan zituen hitz eder hauek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Api
2009
12:19

I Xornaes sobre Mocedá y Llingües Minorizaes Asturiasen

Jardunaldi hauek antolatu dituzte Asturiasen. Gazteria eta hizkuntza minorizatuak jorragai. Euskal Herrikoren batek ere hartuko du parte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Api
2009
15:24

Erdaldun (elebakarrak) eta euskara

Erdaldunek euskararen inguruan dituzten jarrera eta aurrirititziei buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur. Datuen artean %55 euskararen mundutik hurbil sentitzen ei dira, %25ek interesa dutela, eta %65 inoiz saiatu dela euskara ikasten.

Lehengo egunean publikatu zen mapa soziolinguistikoan ematen diren datuen arabera honako kopuruak izango genituzke ggb. Erdaldun elebakarrak 910.000 inguru badira, 505.000 hurbil sentitu, 225.000 zerbait egiteko prest, eta 592.000 saiatu dira inoiz ikasten.

Eta zenbakiekin hasita, urtero 40.000 inguru ibili badira euskara ikasten eta horietatik ia 600.000k jarraitzen badute erdaldun elebakar izaten, horrek esan nahi luke helduen euskalduntzean 15 urtetako "uztak" galdu ditugula, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Api
2009
11:23

Ulertzeko eskolak

Zer egin behar da euskaraz ez dakitenak erakartzeko? Ulermena lantzeko eskola batzuk hartzera gehiago animatuko lirateke erdaldunak, horrek ez baitu horrenbeste inposaketaren mamu hori.

— Lourdes Oñederra

Lana euskalduntzeko blogekoek iritzia eskatu diote Lourdesi IV. mapa soziolinguistikoaren harira eta erabileran urratsak berriak emateko zer beharko genukeen: Elebidun (hartzaile)ekin egin dezagun euskaraz!

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Api
2009
16:01

Oximorona ala lapsusa?

Aldi berean elebidun eta elebakarra izan ote daitekeen elukubratzen hasi beharrean, hobe IV. Mapa Soziolinguistikoari kuku bat egiten badiogu (hemen pedefea). Eta ez horrelako "gazapoak" topatzeko soilik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Api
2009
23:33

Euskararen bloga

Biarritzeko euskara bulegoak ipini du martxan blog hau.

EKEren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Api
2009
09:54

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza

UEUren eskaintzan beste ikastaro interesgarri bat, Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza-saioa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Api
2009
18:57

Administrazio hizkuntzaren itzala

...administrazioko hizkeraren itzala oso-oso luzea da gure hizkuntzan; hedadura handiko hizkuntzetan ez bezalakoa. Proportzionalki, administrazioko hizkerak euskaraz idatzitakoaren ehuneneko izugarria betetzen du, eta, ezin bestez, euskal administrazioko hizkeraren hedadura sozialak esparru handiak hartzen ditu

— Anjel Lertxundi

Anduk Hitz Bestera ekarri digu lehengo egunean Bilbon Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan eman zuen hitzaldia: Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik

Hitzaldia ez nuen entzun, baina testua irakurrita lastima izan da benetan. Aukeratu dudan pasartea ez da adierazgarriena gainera. Euskara bezalako hizkuntza bateko idazlearen zer eginak, konpromisoak eta bilakaera jorratu ditu Anduk polito eta original. Osorik irakurtzea gomendatzen dizuet.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2009
01:07

Hizkuntza ahulak eta teknologia berriak

Teknologia berriek hizkuntza ahulei eman diezazkieketen aukerak aztertu eta adibide batzuk ematen ditu mezu interesgarri honek. Aipu hau laburpen gisa:

Aunque para algunos Internet y las nuevas tecnologías favorecen la homogeneización de la información y marginan a las lenguas indígenas, la verdad es que en los últimos años no han parado de aparecer iniciativas novedosas que han conseguido sacar a muchas lenguas indígenas de sus aldeas y poblados.

EcLEcTIC-en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Api
2009
14:59

Zer hizkuntz-politika proposatzen da benetan?

Me gustaría que el documento no fuese mera retórica ni un artilugio para salvar lo único que interesa a algunos: la libre decisión para estudiar en castellano, y que el conocimiento del euskera no cuente demasiado para acceder a puestos de trabajo. Si es eso, y sólo eso lo que se persigue, es bueno decirlo, sin necesidad de otros adornos.

— Pello Salaburu

Pacto sobre el euskera (Diario Vasco)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Api
2009
17:13

Hizkuntzartekotasuna

Euskarak erdaldunenganako jauzia eragile komertzialek edo politiko-instituzionalek gidatuta egiten duenean, erabilera interesatuak eta ahuldadeak handiak direla deritzogu askok; Kepa Junkeraren Etxea eta Jaurlaritzaren Ukan birusa adibide onak dira.
[...]
Gu elebidunak garelako. Elebidunak gu garelako. Badugu hizkuntzartekotasuna gidatzeko behar beste sentsibilitate, irizpide eta autoritate. Beste kontu bat da denek onartzen diguten ala ez. Baina hasteko, geuk sinistu behar dugu.

— Igor Elortza

Zenbat da 'un poco'? (Berria.info)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Mar
2009
18:31

Eskubideak eta eskubideak

El derecho original es el del ciudadano a ser atendido en cualquiera de las dos lenguas, no el de poder ser funcionario. Primero hay una necesidad (ser atendido) y después se busca a alguien que pueda dar ese servicio. Si sale a oposición un puesto de técnico de inmigración en el que solicitan hablar árabe y yo no lo hablo, no me siento discriminado. El servicio no se monta para que yo sea funcionario, sino para el que va a ser atendido en árabe.

— Gari Araolaza

Antonio Basagoitiren adierazpen hauek: Los vascos podrán elegir la lengua de sus hijos y ser funcionarios sin saber euskera, Menéame-ra eraman dira, eta bertan egin du iruzkin hau Garik.

4
Batez bestekoa: 4 (22 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Mar
2009
10:00

Jasotzea eta jasotzea

Izan ere, kultura jasoaren produkturik gabe (Brecht edo Ionesco, Zulo bat uretan edo Sistema Periodikoa, Sautrela edo BBCren dokumentalak, Ruper edo Joseba Tapia), ezinezkoa da produktu errazik sortzea.
Hots: jaso-hartzekorik izango bada, aurrena jaso-altxa beharko dela euskara.

— Joxerra Gartzia

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia