telebista

2010 martxoak 06 00:04

Tope raro

Zer zentzu du bada, Barakaldoko euskaltegiari “Sekta tope rara”, euskarari “Idioma tope raro” eta euskalgintzari “invasión alienigena” deitzeak??

— Oier Aranzabal

Vaya semanitakoen sketch honen harira egindako iruzkina. Vaya Semanita La Siete katean: geroz eta okerrago (Zuzeu)

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 29 20:37

"Kerman mintzalagun bila" saio berria ETBn

"Kerman mintzalagun bila" saioa iragarri digu ETBk aurtengo programazio berrian, bost minutuko saio laburren sorta izango da, eta hau asmoa:

Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio.

Otsailean izango dugu ikusgai. Horrela boteprontoan eta promozio-bideoa ikusita ez nuke jakingo esaten ikutu didaktikoa duen umoreko saioa, ala umoreko ikutua duen saio didaktikoa izango ote den. Ikusiko dugu ba.

Hemen daukazue bideoa EITB.com-en (ez dakit zer gertatzen den baina ezin dut handik zuzenean"enbotatu").

Portzierto, euskaltegietan teoria baino ez da irakasten orduan. Tira ba!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 10 00:45

Bertan Bilbo eta euskaraz

Ibaizabal telebistaren bideo hau zabaldu da gaur Sustatun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan oinarria hartuta Bilbon bizi diren euskaldunen bizipenak entzun, eta historia apur bat ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 08 23:00

"Seriak Galduta"

Flickr-eko Euzkal Errian Euzkaras taldean ikusi dugu. Zer esan nahi du? "Series, Perdidos".

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 05 01:43

Euskara sarean

GipuzkoaTV kateak euskara ikasten Internetek zelan lagundu dezakeen azaltzen duen saiotxo hau jarri du sarean. Tresna batzuk aurkezten dizkigu hain zuzen ere.

Euskaraz eta gaztelaniaz daukagu. Klasean Interneten zer daukagun azaldu edo aurkeztu nahi badugu oso lagungarria izan daiteke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 21 19:28

Ipupomamua: ipuinak telebistan

Saio berria ETBn, ipuinei buruzkoa. Elkarrizketak, erreportaiak eta ipuinak kontatuko dizkigu jende ezagunak.

Ipuina hizkuntza ikasteko lagungarria izaten da, ezta?

Eitb.com-en ere albistea eta bideoa dauzkazue.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 28 23:26

Sinonimoak

Via Bisiguaren estarta.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 22 12:24

Tokiko.tv

Tokiko telebisten edukietara leihoa zabaldu digute interneten. Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko telebista lokal batzuk ditugu hor oraingoz. Baita Topagunearen kanala ere.

Beste dokumentu iturri bat beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 20 21:06

Japoneando tv #nickdutnik

Japoniera ikasteko webgunea edo webtv-a edo.... Polito.

Japoneando #18: Las partículas ha, to y wo from Japoneando on Vimeo.

Nickdutnik ikusten ez baduzu ez dituzu horrelako lekuak deskubritzen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 26 22:56

Nick dut nik

Hemen jende ezagunak irten behar duela...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 20 12:21

Arraldeko euskaltegia?

Goenkale telebista saioarekin euskara ikasi duen horietakoa naizela esango nuke

— Juanjo Alvarez (UNEDeko zuzendaria Bergaran)

Juanjo Alvarez: "Euskara mundu zabala da" (HABE aldizkaria). Ikasbilen ere badago.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 18 00:59

Eitb.com-en bideoak eta audioak jarraitzeko RSS kanalak

Eitb.com-en ikusentzunezko dokumentu interesgarri ugari plazaratzen dira egunero. RSS jarioak eskaintzen dituzte albisteak jarraitzeko, baina ez dut aurkitu publikatzen dituzten bideoak eta irratsaioen grabazioak jarraitzeko jariorik. Irratsaioen kasuan programa batzuek podcast-a dute, baina ez guztiek.

Feed43 zerbitzuarekin eitb.com-ek publikatzen dituen azken bideo eta audioen jarraipena egiteko jario pare bat prestatu ditut. Hemen dauzkazue:

Posiblea da bideo edo audio asko batera publikatzen direnean baten bat ez agertzea jarioetan, baina egunero zer publikatzen duten begira bazaudete lagungarri izango zaizuela uste dut.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 07 02:17

Ikaskuntza informala

L'aprenentatge informal de llengües, per bé que malauradament encara poc valorat, és decisiu per aprendre-les.

— Enric Serra

[234] Sentir llengües estrangeres a la TV (Aprendre llengües)

Itzulpena:

Hizkuntzen ikaskuntza informala, zoritxarrez oraindik gutxi baloratzen den arren erabakiorra da hizkuntzak ikasteko.

Iruzkin hau egin du Serrak Kataluniako hedabide publikoek hartu duten erabakiaren karietara: atzerriko hizkuntzetan egiten diren adierazpenak katalanera bikoiztu beharrean azpititulatu egingo dira hemendik aurrera. Horrek ikus-entzuleei hizkuntza desberdinekin kontaktua izateko aukera emango die.

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 03 11:38

Hitza

Sautrelan kalera irten eta "hitza" jarri dute mintzagai. Bitxia, Klaserako ideiarik ez dizue ematen?

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 01 00:43

Ben falado

TVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.

Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.

Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez