jardunaldiak

2010 martxoak 08 11:32

Getxolinguae 2010

Maiatzean egingo aurten, egitaraua eta eduki batzuk aurreratzen hasi dira dagoeneko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 24 16:24

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 18 16:07

Jagon Jardunaldietako hitzaldiak

Euskaltzaindiak webgunean jarri dizkigu ostiral honetan Bilbon emango diren hitzaldien laburpenak. Gaien artean gure arloarekin lotutako hau:

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 13 14:13

Etorkinak eta euskara jardunaldiak eta Dolz-en hitzaldia

Euskaltzaindiak XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren azaroaren 20an. Aurtengo gaia "Etorkinak eta euskara" izango da. Programan didaktikaren munduan ezaguna den Joachim Dolz irakaslearen hitzaldia dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 04 16:41

HABEk sinposioa datorren astean

Gutuna heldu da gaur, eta Ikasbilen ere eman dute horren berri. HABEk sinposioa antolatu du EALTArekin batera datorren astean Donostian. Gaia: hizkuntz-proben nondik norakoak.

Programa luzea datorren ostiralekoa, hiru hitzaldi goizean, eta eztabaida taldeak eta mahai-ingurua arratsaldean. Programa potoloa, astebeteko digestioa beharko du.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 abuztuak 25 22:33

Hizkuntza gutxituak administrazioan: jardunaldiak

Eusko Legabiltzarrak antolatu ditu jardunaldiok, eta urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizen. HEAn administrazioa eta euskara hemendik aurrera seguruenik interesgune nagusietako bat izango dugula jardunaldi hauen programa bikaina interesgarriago suertatuko zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 01 18:08

Anibal de la Torre MoodelMoot Euskadin: slidecast

MoodleMoot Euskadiren antolatzaileek Anibal de la Torrek eman zuen hitzaldiaren slidecast-a (diapositibak eta ahotsa) jarri digute blogean.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 28 23:44

Ikasblogak 09

Hezkuntza munduko blogarien ekitaldi honen edizio berria. Aurten Erandion ekainaren 29an. Hemen duzue programa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 15 14:54

Hemen gaude #mooteu09

Moodle eta, gehien bat, Moodle ez denaz gauza interesgarri asko ikus-entzuten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 12 15:10

Udaltop topaketaren laburpena

Lan ta lanekoek lehengo astean egin ziren Udaltop topaketetan entzundako gauza interesgarrienak batu dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 08 18:10

Erabilerea eta transmisinoa jardunaldiak zuzenean

EHUren telebista digitaleko kanal horretan Bilbon egiten dabiltzan jardunaldien jarraipena egin ahal izango dugu gaur eta bihar.

Zuzeu-ren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 05 15:58

Transmisinoa eta erabilerea: jardunaldia Bilbon

Mendebalde Alkarteak Bilbon antolatu ditu jardunaldiok aste honetarako, barikuan eta zapatuan hain zuzen ere.

Txerra ohartu den moduan, egun beretan gai beraren gainean jardunaldi bi herri txiki honetan.

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 05 13:00

Moodlemoot 09: euskara irakasleen unconference-a

Datorren astean egingo den Moodlemoot Euskadiren programan irakasleen unconference bat antolatu da arratsaldean. Interesgarria eta berria.

Twitter-en edukiko duzue informazio eguneratua.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 04 13:06

Hik Hasi: Udako Topaketak

Gauza ugari aurtengo ekitaldian, seguru bat baino gehiago interesekoa izango zaizuela.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 29 16:07

II soziolinguistika jardunaldia: bideoak eta materiala sarean

Soziolinguistika klusterrekoek otsailean egin zen II soziolinguistika jardunaldiko materialak sarean jarri dituzte jada. Bideoak eta aurkezpenak dituzue hor besteak beste.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez