normalizazioa

29
Aza
2008
00:56

Normaltasunaz

Euskara normalizatzeko, euskara bizitzako arlo guztietan "normaltasun" osoz erabiltzen den hizkuntza dela antzeman behar du herritarrak. Sarritan, euskararen inguruan gizartean zabaldutako kontzeptuak ezkorrak izaten dira: ikasteko zaila da, hizkuntza zaharra da, ez du gazteentzako hizkerarik, politikari lotutako gaia, ez du ezertarako balio... Kontzeptu hauek deuseztatu behar dira, berriak zabaldu eta horiekin identifikatu: euskara ikastea erreza da, milaka lagunek lortu dute, mundu berri bat zabaltzen zaizu, euskarak gauza askotarako balio du, egin beharreko esfortzua ez da alferrikakoa, irabazteko asko dago... Horretarako komunikazio-kanpaina eraginkorrek asko lagun dezakete.

— Mertxe Mugika

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2008
17:36

30+10 mintegiko bideoak sarean

Urriaren 23an Elgoibarren egin zen 30+10 mintegiko ponentziak bideoan jaso eta sarean jarri dituzte IMHkoek.

Hemen daukazue ale bat, Kataluniako  Elena Blaya eta Jordi Bosch Tallers per la llengua egitasmoa azaltzen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Aza
2008
21:30

Lanerako idazkiak: bertsio digitala

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak jarraitzen du material baliagarriak plazartzen, oraingoan atondu du idaztereduen bilduma hau merkatarien artean banatzeko. Erabilgarria izan daiteke gure eskola eta jardunetan ere.

Edukiak ezkerreko menuari jarraituta kontsultatu daitezke, bestela, pdf batean ere jaitsi daiteke (1.5 mb).

Dingilizka 21en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2008
14:25

Komunikazioa eta metafisika

Hizkuntza normalkuntza ez da bideragarria izango alderdi sinbolikoen inguruan egindako balizko hitzarmen metafisikoei esker, baizik komunikazio elkar eragintza prozesu bati esker.

— Toni Mollá

Valentzieraz hitz bi (Euskara Gipuzkoan-en aspaldi publikatua)

Iñaki Arrutik Argian publikatu duen Valentzieraren laranja-zukuak artikulutik nabigatzen hasi eta Toni Molláren webgunean bere artikuluen zerrendan aurkitu dut.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2008
00:50

Kantitatea vs. kalitatea?

Hiztunen kopurua gehitzea erkidegoa sendotzearen ondorio izan behar zuen, ez, alderantziz, hura honen oinarri.

— Alberto Lopez
EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna eta Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartako Adituen Komiteko kide espainiarra

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2008
19:47

Helduen euskalduntzearen bazterkeria

Urte askotan politikaren ardura izan duten agintari politikoek uste izan dute belaunaldi berriak euskaldunduz iritsiko ginela normalizaziora. Helduen euskalduntzeak urte askotan izan duen bazterkeria ere tesi nagusi horren ondorioa da.

— Xabier Mendiguren Bereziartu

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2008
16:27

30+10 mintegia, materialak sarean

IMHk duela aste batzuk antolatu zuen 30+10 Mintegiko materialak ipini dituzte sarean. Oraingoz aurkezpenen pdf-ak baino ez daude (Slideshare ezagutzen duzue?). Laster bideoak ere izango ditugu.

Lan munduan egiten ari dena askok pentsatuko dute ez duela euskaltegiekin zer ikusirik. Tira, material batzuk ikusita ez dut inpresio hori hartu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2008
19:37

Normalizazioa normala?

Euskalgintzan aspaldian darabilgun terminologiak ez digu errealitatea garbi ikusten uzten. Hizkuntza normalizazioaz hitz egiten dugu eta aje, erru eta eraso guztiak, hizkuntza bakarrean kokatzen ditugu etengabe, gugandik kanpo kokatzen dugun euskara izeneko abstrakzio batean: hizkuntza normalizazioa, euskararen normalizazioa, euskarari eraso, hizkuntza inposatuta, demokratikoa, eta gisako esapideak dira horren adibide garbiak.

— Imano Miner Aristizabal

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urr
2008
00:35

Lurrin faltsuaren sunda

Eta edukazioan dago, ene ustez, gakoa. Gure bertso eskolako lagun batek dioen legez, edukazioa euskaltegietan ikasten da, eta gure herriak «heziketa irakasle» espezializatuak baditu izan. Era horretan soilik izan dezake gure ipuin honek amaiera zoriontsua, era horretan soilik berreskuratuko dugu aurreko urteotako gau luzean galdutako altxorra, benetako lurrina. Zuek ez dakit, baina neu behintzat aspertuta nago lurrin faltsuaren sunda jasateaz.

— Josu Gotzon Landeta

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2008
09:42

Zeu ere kabitzen zara

Euskaldunon portzentaia txikia izan arren, zeu ere kabitzen zara

— Unai Elorriaga

Zelai Nikolas, Jonjo Agirre, Izaskun Goirigolzarri eta Martin Rezolaren Proposamen negargarriagorik? (eta 2) artikulutik ateratako aipamena (erabili.com):

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urr
2008
10:05

Hizkuntza naturala eta artifiziala

Antzeko zerbait esango nuke "hizkuntza naturala gaztelania" duten ikasleez jardutean esaten denari buruz. Gauzak lasai esateko aukera izan behar dugu, baina gauza hauek ez dira zuzenak eta euskarari kalte handia egiten dio, behin eta berriro euskara ez naturala, beraz artifiziala dela baieztatzeak. Ikasle batzuk edo askok euskaraz nahikoa erosotasunarekin hitz egiteko gaitasunik ez dutela lortu, ados, jar gaitezen zer egin behar den pentsatzen. Maila bereko ingelesa ikasi izan balute ikasle horiek lortutako gaitasuna artifizialtzat joko ote genuke?

— Itziar Idiazabal

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urr
2008
09:59

HEAren garrantziaz

Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez ere, une batzuetan ahul ibili da; adin nagusikoen euskalduntzeari ez zaio behar besteko garrantzirik eman. Azkenaldi honetan, dena den, berrindartu den esparrua da. 25 urte hauetan eskolatik zetozen gazteengan utzi da euskalduntzearen zama eta hor huts egin da. Irakaskuntzaren parez pare beste espazio batzuk ere euskaldundu behar ziren eta hor atzera gabiltza eta indar gutxirekin.

— Xabier Mendiguren

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urr
2008
09:36

Modernitatea

Gauza nabaria da (eta aitzinetik errana) euskarak Lapurdi-kostan eta Lapurdi-barnealdean eusten duela, eta beheiti ari dela Baxe Nafarroan eta Xiberoan. Bizimodu eta balore tradizionalei atxikiak ziren euskaldunak ez dira gauza izan frantsestasunari aurre egiteko; berriz, modernitateari eta Hego Euskal Herriko eragin hurbilari lotu direnak, bai.

— Emilio Lopez Adan

Euskaldunen mugak Ipar Euskal Herrian (Larrun).

Aste honetako Argiarekin batera euskararen azken 25 urteotako bilakaera aztertzen duen Larrun gehigarria dator:Euskararen bilakaera 25 urtean. Kalitatea, erabileraren gako nagusia 

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Urr
2008
15:08

Txorradak

Gakoa: hizkuntzearen erabilerea bermatzeko eremuak zabaltzea. Nik ez dot uste ‘koadrilategi’ eta halako txorradek euskerea salbauko dabenik. “Egin daigun geto bat, eta geto horretan, euskerea nagusi”. Kriston lelokeria.

— Teo

Elebidunen izaerea asko aldatu da hamabost urteotan mezuari egindako iruzkina. Erramun Osaren "Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu" blogean.

1
Batez bestekoa: 1 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urr
2008
11:48

Astazakilak eta eskubideak

Aurkitzen duzun elebakar astazakil bakoitza giza eskubideei errespetua dien pertsona batean bilakatzen saiatzen baldin bazara, leher egiten duzu eta gehienetan huts egingo duzu. Astazakil bat, astazakila da, eta zuk ez duzu harekin ezer egiteko beharrik.

— Ferran Suay

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia