01
Mar
2009
00:43

Ben falado

TVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.

Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.

Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

bai zalantzarik gabe

Patxi (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Martxoa 1 - 11:40(e)an.

Erabat ados

Bat nator

leire (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Martxoa 1 - 13:47(e)an.

Euskarak ere behar luke horrelako zerbait, etb1 edo 3n ez ezik, etb 2n ere. etbren kate erdaldundik ere mila gauza egin litezke euskara sustatzeko eta zabaltzeko.

Saioaren grabazioak

benito (e)k bidalita 2009, Martxoa 1 - 19:36(e)an.

CRTVGak Televisión a carta zerbitzuan orain arteko saioen grabazioak eskaintzen ditu. 150 saiotik gora egin dituzte dagoeneko.

Saio gehiago ikusita uste dut guretzako ideia ugari daudela hor, ez ETBrentzat soilik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia