transmisioa

2008 maiatzak 08 15:04

Transmisioari buruzko ikerketa baterako laguntza

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egiteko laguntza nahi du.

Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta Mungia herri/hirietan bizi diren eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak behari dituzte(telefonoa, emaila...).

Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.

Garaigoikoan informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 07 19:13

E, logo!

Galiziako Xuntaren familia-transmisioaren aldeko kanpaina bitxia. Kalean kubo handi batzuk jarri, berton jendea sartu, istorio kolektiboak kontatu eta bideoak grabatzen dira.

Hemen duzue kanpainaren promozioaren bideoa:



Bildu.net
-en bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 04 20:32

Hizkuntz-habiak

Made in Galiza-ren bidez Instituto lingüístico de Invierno (berriro!) blogeko artikulu interesgarri honetara heldu gara.  Zeelanda Berrian eta Hawaii-n umeekin egiten diren esperientziak. Familiaren moduko ingurunea sortzeko "habiak" sortzen dituzte.

Helduekin "habiak" sortu litezke? 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 martxoak 31 00:54

Dende que naciches, fillo, tiven claro que só che falaría en galego. O resto do mundo xa se encarga de converterte en bilingüe ou trilingüe, que a sabedoría non ocupa lugar.

— Henrique Alvarellos. Diario dun pai acabado de nacer.

Patxi Lurraren bidez jasoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 otsailak 21 17:16

Transmisioa

Euskaldun berriak gero eta gehiago ari dira euskara transmititzen

— Patxi Baztarrika

Aste honetako ARGIA astekarian erreportajea egin dute transmisioari buruz: Merke eta erangikorra: etxean erakutsi euskara.

Erreportajerako Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketaren titularra dugu goiko hori.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez