plangintza

18
Urt
2010
16:20

Sinpletasuna eta zortea

Errealitatearen irakurketa sinplistetatik esku hartze estrategia eraginkorretara heltzea zoriaren emaitza, soilik, izan daiteke.

— Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoren azkerketa proiketuan irakurrita

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Ots
2009
01:01

Herria hizkuntza normal egiten

Galizia partera egin dugu gaur. Hango blogosferan bideo hau izan dute hizpide egunotan. Burela Galiziako iparraldeko kostako herria da, arrantza portu bizia. Galiziera da hango hizkuntza naturala, ahozkoa, baina testu idatzien urritasunari erreparatu zioten. Burelako herritar desberdinek kontatzen digute euren hizkuntza normala egiteko egin dituzten ahaleginak, bizipenak eta sentipenak.

Erreportaia gustura ikusi dut. Uste dut inspirazio iturria, edo beste barik ideia-iturria izan daitekeela gurean normalizazio lanetan dabiltzan hainbatentzat.

Via Culturagalega.org.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2008
17:36

30+10 mintegiko bideoak sarean

Urriaren 23an Elgoibarren egin zen 30+10 mintegiko ponentziak bideoan jaso eta sarean jarri dituzte IMHkoek.

Hemen daukazue ale bat, Kataluniako  Elena Blaya eta Jordi Bosch Tallers per la llengua egitasmoa azaltzen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia