soziolinguistika

2010 otsailak 26 21:38

Ezjakintasuna

...gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da alderdi politiko batzuen eskuetan

— Iñaki Martinez de Luna

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 22 18:41

Adinekoen zaindariak

Duela urte batzuetatik hona, gure etxeetako adinekoak zaintzeko nagusiki etorkinak kontratatzen dituzte familiek. Etorkin hegoamerikarrak gehienetan eta gaztelaniaz mintzo direnak ia beti. Hain zabaldua den fenomeno honek ez bakarrik gure hizkuntz paisaian, betidanik euskaraz funtzionatu duten eremu intimoetan ere aldaketa nabarmenak ekarri ditu.

— Malores Etxeberria

Zaintzaile etorkinak (Euskara Gipuzkoan)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 22 18:19

Diglosia digitala

Hizkuntza bat erabilera eta erregistro aldaera guztietan erabiltzea da hizkuntza-normalizaziorako prozesuaren xedea. Pentsa dezakegu gaur egun "diglosia digitaleko" egoera bat gertatzen ari dela maila globalean: ama-hizkuntzak erabiltzen dira zuzeneko komunikaziorako, eta ingelesa erabiltzen da komunikazio digitalerako.

— Mª Antonia Martí

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 17 23:02

Euskara, irakasleentzako gomendioak

Garaigoikoan Txerrak Hik Hasi aldizkaritik bildutako aritikulu-zerrenda egin digu. Euskara kontuetan zer egin dezake irakasleak?

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 30 18:01

Hizkuntza berdintasunaz

...hizkuntza berdintasunaz gehiegi hitz egiten da, horrekin euskara ez dela gazteleraren aurretik lehenetsi behar adierazi nahirik, baizik eta biak parean jarri.

— Iñaki Martinez de Luna

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urriak 29 17:09

Nortasun kulturanitza eta eleanitza

Juli Palouk HABEren ekitaldi akademikoaren inaugurazioan eman zuen hitzaldiaren transkripzioa ekarri dute Hizkunea aldizkarira.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 06 20:11

Euskalgintzaren sintesia bideoan

Garaigoikoan ikusi dugu bideo hau. Garabide elkarteak "Euskalgintza modernoaren sintesia" proiektua du martxan, 12 DVDko sorta izango dena. Goiko bideo hori proiektuaren trailer-a dugu.

4.3
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 14 18:00

Hizkuntza nortasun eraikitzaile nagusia?

Euskal Herriari dagokionez, ez al dugu bada gure herria ere euskararen herria? Salbuespenak salbuespen, aho batez onartutako definizioa. Alegia, euskararen baitan sozializatutako gizataldeak sortutakoa. Euskararen baitan diogu, eta ez euskararekin, gainerako elementuak (kultura, lurraldea, historia, pentsamendua, balioak...) hizkuntzaren baitan baizik ezin baitira sozializatu gizakiaren eta gizataldearen nortasuna eraikitzeko. Euskara ez da beste elementu bat gehiago gure herriaren identitatean, oinarria bera da. Bera gabe gainerako ezaugarriak hutsaren hurrengo dira.

— Joxe Manuel Odriozola

Hizkuntza dominatzailea (Berria: 09-09-12)

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 10 12:22

Linguanet ikastaro berria

Hizkuntzaren normalizazioaren inguruan dihardutenentzat berriro antolatu da ikastaro hau. 6. edizioa dagoeneko.

Informazioa: Linguanet.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 17 11:39

Jabetze-plangintza

Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza dugu hizkuntza-politiken
alor garrantzitsuenetariko bat, eta hain da garrantzitsua ezen
soziolinguista batzuek hizkuntza-plangintzako berariazko alor bat gehitu diotela corpusaren eta estatusaren plangintzari: jabetze-plangintza (acquisition planning,
Robert Cooper, 1989). Mundu osoan ikusi da irakaskuntza dela familian
transmititzen ez diren hizkuntza gutxituak babesteko lehen tresna edo
baliabide bakarra. Horixe da Ipar Euskal Herrian ere gertatzen dena.

— Jean-Baptiste Battittu Coyos (Hizkuntzalaria)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 02 23:21

Arnasgune euskaltegia

Zenbat eta euskarazko arnasguneak ugariago eta aktiboago izan, orduan eta errazago izango da euskaraz erdipurdika moldatzen diren hiztunek ere beren hizkuntza-gaitasuna (ahozkoa oraingoz, idatzizkoa gero ere lor liteke) indartu eta zabaltzea. Igeri eginez ikasten da igeri egiten, gainean jarri eta pedalei emanaz ikasten da bizikletan ibiltzen, … ingurukoekin honetaz eta hartaz hitz eginaz ikasten da erraz eta lasai hitz egiten. Ez da oraindik horrelako euskaltegirik asmatu, eta ez
asmatuko ere.

— Mikel Zalbide

Udaltop jardunaldietako materialak jarri dituzte sarean, eta haien artean Mikel Zalbidek jardunaldietan aurkeztu ziuen Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan txostena (pdf). Bertan irakurri dugu (49. orr.) goiko pasarte hori.

Garaigoikoaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 14 20:15

Moreno Cabrera nazionalismo linguistiko espainiarraz

Juan Carlos Moreno Cabrerak "La Lingüística y el nacionalismo lingüístico español" hitzaldia eman zuen UOCen Filologia katalanaren sailaren 10. urteurrenean. 

Nazionalismo linguistiko espainiarra sustengatzen duten mitoak jorratu eta euren lekuan jartzen saiatu da. Zorrotza eta zuzena. Umorerako tartea ere badago. Interesgarria beti ere.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 08 20:31

Bikoteen arteko hizkuntz-ohiturak

Erabilera erabiltzetik etorri da. Bietako batek euskara gutxi zekien bikoteetan, oinarrizko maila batetik ez da gertatu lehenik gaitasun on bat eskuratzea eta gero erabiltzea. Biak batera joan egin dira

— Txerra (Garaigoikoa) Klusterraren lana aipatuz

Soziolinguistika klusterrak burutu duen Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerlanaz laburpena eta iruzkina egin digu Txerrak Garaigoikoan:

Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

Horkoa da aipamen hori.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 07 18:58

Erabili, ikasi, izan

Erabilerak adierazten duena ez da bakar-bakarrik euskararen osasun-egoera. Erabilerak adierazten du, orobat, hiztunaren zer-nolakoa ere, hizkuntzak, ikasi, erabiltzen diren neurrian baizik ezin direlako ikasi. Euskaldun izatea ez da euskara-jakite kontua, maiz esan izan dugunez, hizkuntza bat modu akademikoan eta formalean (eskola, euskaltegia...) jakiteak besterik gabe ez duelako inor hizkuntza horretan sozializatu denik frogatzen.

— Joxe Manuel Odriozola

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 05 12:37

Hiznet: 9. edizioa martxan eta matrikula zabalik

Asmoz Fundazioak berak jakinarazi digunez, abian da dagoeneko Hiznet
Hizkuntza Plangintza graduondokoa. 9. edizioa dagoeneko, hizkuntzaren normalizazioarako profesionalak eta prestakuntza sustatzen lan ona egin da hortik eta beti da gomendagarria. Honela dago enfokatuta:

Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

Hiznet-en webgunean duzue informazio gehiago. Matrikula uztailera arte zabalik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez