normalizazioa

Gure barneko horiek

Kondenatuak gaude. Halabeharrez eta ezinbestez. Gure barneko filologo, soziolinguista, euskara irakasle eta euskara teknikari horiekin bizitzen ikasi behar dugu, haiek gabe ezin baikara bizi.

— Allartean

Euskaldun guztiok filologoak garela aspaldian gaude entzunda, Allartean blogean horretaz hausnartu dute eta filologiak ez ezik, besteak beste euskara irakasleak ere izan beharra dugula ondorioztatu dute. "Herria irakasle" aspaldiko aldarriaz akordatu naiz.

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Meritua, herriak eta japoniarrak

Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.

— Onintza Enbeita

Meritua (Berria)

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zergatik eta zertarako

Patxik (Baztarrikak) bi galdera egiten ditu: "zergatik ikasi" eta "zertarako ikasi". Niretzat, lehen galdera soberan dago, ez dago "zertarako ikasi" beste galderarik. Funtzionaltasunean oinarritu behar da beti hizkuntzaren etorkizuna; jakina, identitate-funtzioa ere hor dago, bera bakarrik ezer gutxi den arren.

— Rufino Iraola Garmendia

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Formaren sozializazioa

Hizkuntzaren formen sozializazioa lagundu beharko litzateke, ez hizkuntzaren beharraren sozializazioa. Azken hori egin dugu dagoeneko milioi bat aldiz, aldez eta moldez: «mintza zaitez euskaraz», «euskarak behar zaitu». Zergatik, bada, nire hizkuntza gozagarria erdara bada? Bestea ez dugu ikusi oraindik administrazioaren aldetik.

— Fermin Etxegoien

Berriako elkarrizketa honetatik jaso ditugu hitzak: Fermin Etxegoien. Idazlea. «Independentziak ez luke aldatuko norberaren baitako hizkuntzaren hautua»

Ikasleak euskararekin egiten dituzten olgetak eta berba-jokoak gogoratu ditut nik.

Via:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aldahitz: euskara ikasi dutenek hizkuntz-ohiturak lanean nola aldatzen dituzten

Soziolinguistika Klusterrak aspaldian jarri zuen abian Aldahitz proiektua. Lan ingurunean euskara ikasi dutenek euskara noraino eta nola hasi diren erabiltzen jorratu du ikerketak. Eta emaitzak txosten batean jarri dizkigute eskura.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzodromoak, mintzalaguna eta lagunak

Lagun onak direla ematen du Mintzodromoa eta Mintzalaguna. Ez legoke gaizki lehendabizikora inguratzen dena bigarrenera inguratzen lagunduko bagenu. Biek gauza bera bilatzen dute: harreman berriak euskaraz sortu eta harreman zaharrak euskaraz berritu.

— Iñaki Arruti

Azkenotan agertu diren Mintzodromoen inguruko gogoeta egin du Iñaki Arrutik.

Lagundromoa eta ñoñostiarkeriak (Euskara Gipuzkoan)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zoriondu dezagun

Zabal dezagun kastellano batuan: "El euskera, esa lengua pobre en insultos y rica en felicitaciones"

— Erramun Turutarena

"Urte berri on" trending topic bilakatu dela, eta erdarazko jardunean zorionak ematean euskarazko esakunean sartzeko dabilen ohitura zabala ikusita, euskaraz zorion mezuak sortu eta zabaltzeko deia egin digu Turutarenak.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen estandarizazioa

Garabide elkarteak jarraitzen du hizkuntzen berreskurapenari buruz dokumentuak eta materialak sortzen. Oraingo honetan hizkuntzen estandarizazioaren garrantziaz dihardute liburu-DVD berrian.

Txerraren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen prestigioa

Euskaraz jakiteak gaur egun lan aukerak ugaltzen dituela uste dutenak %85 dira, baina euskaraz jakiteak gaur egun prestigioa ematen duela uste dutenak %45 baino ez. Eta eskerrak "euskara jakiteaz" galdetu duten eta ez "euskaraz jarduteaz", ez baitakit zer atera zitekeen eta orduan.

— Juan Inazio Hartsuaga

EAEko 2010eko Euskal Iritzi Publikoaren Urtekarian argitaratutako datuez eta izan duten oihartzun txikiagatik kexu idatzi du artikulua Hartsuagak Sustatun: Euskarari buruzko datuak eta datuon aurreko erreakzio falta harrigarria

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Desfasea

Como ya he comentado en otros post, tengo la impresión de que el actual modelo de euskalteguis ha quedado desfasado y requiere de una actualización en profundidad y la exploración de nuevas fórmulas pedagógicas que faciliten el acercamiento informal a la lengua.

— Jose Antonio Dorronsoro

Monolingües forzosos (Salda bero - Deia)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez