normalizazioa

02
Abe
2009
21:13

Natura eta historia

L’evolució o desaparició de les llengües no és, més enllà del que podem pretendre alguns, un procés natural.
És purament fruit d’un procés social i històric. I nosaltres som els que fem història i podem intervenir-hi.

— "Què faig si…?" gidan irakurrita

(Hizkuntzen eboluzioa edo desagerpena ez da -batzuek nahi luketen bezala- prozesu naturala. Prozesu sozial eta historiko hutsaren furitua da, eta historia geuk egin eta eraldatu ahal dugu)

Txerra gomendioak botatzen dabilkigu azkenotan, eta azkena Kataluniatik ekarri digu. Plataforma per la Llenguak egin duen Què faig si...? gidara eroan gaitu eta hantxe irakurri ditugu hitz horiek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2009
16:24

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Aza
2009
23:24

Euskalgintzaren mapa

Gaur aurkeztu du Kontseiluak euskalgintzaren mapa. Euskararen inguruan lan egiten duten erakundearen direktorio zabala dugu hor.

Helduen euskalduntzearen atala topatuko dugu hor besteak beste.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Aza
2009
23:02

Euskara, irakasleentzako gomendioak

Garaigoikoan Txerrak Hik Hasi aldizkaritik bildutako aritikulu-zerrenda egin digu. Euskara kontuetan zer egin dezake irakasleak?

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2009
17:26

Euskalgintzaren mapa egin du Kontseiluak

Kontseiluak euskalgintzan dihardugunon mapa egin du, nor, non eta zertan dabilen argitzeko direktorioa-edo. Euskalit-ek antolatu duen Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren Astearen (bai, gauza askoa astebetean) barruan aurkeztuko dute.

Webgunea non dagoen ez digute esan oraingoz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2009
14:07

Etsaia nor?

Falta zaie esatea (nik soberan egiten dudana, bestalde), porrot erraldoi baten aurrean gaudela, eta, une honetan, behar bada euskaldundutako jendea -profila lortzeko euskaldundutakoa, alegia- dela euskararen etsairik handiena. Gehiegitxo esatea da hori!?

— egorospe (Tiraka)

Usteltzeko lana (Tiraka)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2009
18:03

Zelan daki ba?

Me pregunto cómo saben los castellanoparlantes monolingües locales que “no hay nada que dañe más a una lengua que aislarla en nichos.”

— Luistxo Fernandez

Eztabaida honetako iruzkina: Twitter y política lingüística

Antzeko galdera egiten dut nik neuk ere azkenotan batzuen baieztapenak entzunda.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
19:52

Uriolatik ubidera

Uholdeen eragina uzten dituen lohi, basa edo lokatzaren araberakoa izaten da. Eta jakina, non eta nola zabaltzen den araberakoa ere bai. Mezu eta helburu bakoitzak bide eta ubide gero eta luzeagotik eraman urrutirago iritsiko da.

Lagunok, euskararen aldeko mezuak eta jarrerak guk geuk eramango ez ditugun lekuraino eta pertsonenganaino helduko dira. Guk geuk izan behar dugu hodi eta ubide. Pertsona eta erakundeetan bertan landatu beharra dugu. Gero eta toki gehiagotan euskararen aldeko ernea jaio, orduan eta uzta hobea izango dugu, eta adiskideok emaitza onak jasotzeak bizipoza eta aurrera egiteko indarra ematen du.

— Oskar Elizburu

AEK-ko Oskar Elizburuk tartea hartu du Infozazpin: Euskararen aldeko uholdeak eta gero...

Euskararen aldeko olatu handien ostean egin beharrekoaz hausnartu du gaurkoan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urr
2009
18:01

Hizkuntza berdintasunaz

...hizkuntza berdintasunaz gehiegi hitz egiten da, horrekin euskara ez dela gazteleraren aurretik lehenetsi behar adierazi nahirik, baizik eta biak parean jarri.

— Iñaki Martinez de Luna

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2009
23:28

Zientifikoak behar ditugu

...la investigación, el estudio y la enseñanza del euskera tiene que tener un sesgo científico, y el euskera necesita protección y apoyo -la de los técnicos y políticos- para que alcance una situación de facto como la de cualquier idioma normalizado

— Arantza Quiroga (Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urr
2009
23:49

Inposaketa eta gogoeta

Edozein hizkuntza inposatzen zaio aldameneko hizkuntzari, beti. Inposaketa indarra dute hizkuntza batzuek. Hizketan ari zaren momentutik hizkuntza hori inposatzen ari zara. Beste gauza bat da politikoki zuzena dela esatea euskara ez dela inposatu behar, baina politikoki zuzenak diren esaldi horiek ez dute inoiz gogoeta libre bat oztopatu behar.

— Juan Inazio Hartsuaga

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2009
15:32

Klasera bidali ala euskaldundu?

Hemen kontua denak euskarazko klaseetara bidaltzea omen da, euren titulutxoak atera eta oposizio, lehiaketa eta lekualdaketetan aurkeztu. Itxurakeria. Hipokresia ere bai, behar bada? Gutxirekin konformatzen gara.

— egorospe

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Urr
2009
19:24

Hizkuntza eskakizun bat baino gehiago

Osakidetzako deialdian parte hartzeko, izangaiek bete beharreko baldintzetan, besteak beste, gaztelaniaren ahozko eta idatzizko ezagutza daude. Eta zergatik ez dira haren kontra altxatu hizkuntza eskakizuna gaitzesten dutenen ahotsak?

— Iñaki Villoslada

Gaindosi linguistikoez (erabili.com)

Gaztelania-proba horiek ikusiko nituzke gustura.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urr
2009
08:09

Galizieraren alde

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urr
2009
18:47

Zalantza linguistiko-komertziala

Siempre me quedaba esa duda. A mí me gustaría responder en euskera a mis clientes, pero si lo hablo mal, ¿me quedo al final sin esa venta?

— Bilboko dendari bat

Bilboko Udalak diruz-laguntzen dituen dendari-merkatarientzako euskara ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleen hitzak: «¿Si hablo mal euskera, agur al cliente?» (20 minutos)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia