hizkuntz-politika

2010 otsailak 15 13:27

Euskaraz ere bai, ... ere ez

Nafarroako Gobernuaren azkena, Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina (badakizue, bulego ofizialetan eta bankuetan leihatila edo mahaiaren gainean ipintzen diren kartel horiek eta abar) egiteko materiala ez banatzea erabaki dute.

Igoal leloa aldatu eta horrelako zerbait ipintzea dute gogoan: "Euskara, nipadios!"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 15 15:55

Bidea errazten

Euskal (Euskadiko?) instituzioei ere, omen dagokie hiztunei bidea erraztea. Nola baina? Hezkuntzan edo Osakidetzan hartu berri diren antzeko neurriak hartuz? Lantzean behin, euskaldunoi (euskal hiztunoi) buruz idazten dituzuen gaiztakeriak, zabalduta?

— burunda (Tiraka)

Poeta kaxkarra (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 23 15:37

Hitza hartu?

Nire hitzaren hartzailea euskalduna dela ziurtatu gabe, alferrik da –eta frustaziorako bidea– pausu hori ematera inor animatzea. Horregatik, beharrezkoa da, kanpaina koloretsuak egiten direnean, neurri praktiko eta eraginkorrak ipintzea. Neurri ausartak.

— Martin Rezola (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 23 11:19

Hala izango da?

la actual coyuntura económica no debe ser un obstáculo para la presencia del euskera en nuestras calles, comercios e instituciones

— Jose Angel Sanchez (PSEko zinegotzia Astigarragan)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 irailak 08 15:11

Arnasguneak ahaztuta

Bada, azken urteotan Administrazioan indarrean jarritako hizkuntza-politikari dagokionez, esango nuke hemen ere "periferian" eragiteko ekinbideak jarri direla martxan, arnasguneak ahaztuta eta erdi-euskaldunak eta erdaldunak erakartzeko zereginetan indarrak xahututa, zehaztu gabe norantz erakarri nahi ditugun horiek guztiak. Horren adibide dira, nire ustez, "pixkabatesmucho" eta horrelakoak.

— Martin Rezola

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 06 12:36

Euskarabidearen iluna

Euskarabidea, Nafarroako euskararen institutuko langileek kexa zabaldu dute erakundearen egoeraz, euskaltegia barne.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 15 13:16

Antsoaingo Xalbador euskaltegia arriskuan

Antsoaingo Udalak bertako euskaltegiaren lizitazio publikorako baldintza zorrotzak jarri, inork bete ezin, ezta orain arte Xalbador euskaltegian jardun duten AEK-ko kideak ere. Beraz, datorren urtean Antsoain herria euskaltegirik gabe geratu daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 13 10:59

Ramon Etxezarreta: elkarrizketa

EAEko HPSko buru berriaren elkarrizketa argitaratu zuen Berriak lehengo egunean. Elkarrizketa bideoan ere eskaini digute orain BerriaTBren bidez.

Euskararen maparen parte honetan zer ote datorren zalantzak dabiltzala, iparroratza noratz seinalatuko duen pistaren bat hemen akaso.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 09 10:55

HABEmus zuzendari

EHAAn irakurtzen denez, Eugenio Mugika Galpalsoro da HABEren zuzendari gaurtik aurrera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 08 09:06

Ikastolak, Hezkuntza sailburua eta publikotasuna

Erramun Osak, HPS utzi eta blogari ekin dio berriro. Hezkuntza sailburua eta ikastolen jaiak direla eta, gogoeta egin du gobernu honen asmoez. Sare publikoen alde jokatuko bide du. HEAn berdin jokatuko du?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 01 03:10

Norabide bakarreko mestizajea

¿Por qué el PSE suplanta la idea de pueblo por la de una ciudadanía desnaturalizada y anónima? ¿Por qué apuesta por un mestizaje con el que enmascarar el favor a la cultura dominante en lugar de abogar por la integración cultural?

— Juan Mari Zulaika

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 17 11:40

Dia das letras

O galego que non fala
Na lingua da súa terra
Non sabe o que ten de seu
Nin é merecente dela

— Victoriano Taibo

Xanelas

Galiziarrek ospakizuna dute gaur: "Dia das letras galegas". Besteak beste, hizkuntzaren aldeko martxa egingo dute Santiagon eta amaieran manifestu hau irakurriko dute.

Horren karietara, bertso horiek ari dira sarean zabaltzen hainbat blogari eta erakunde. Ez zaizue hau gogora etorri?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 14 12:01

- %40

AEK eta IKAk zenbakiak eman dituzte, Nafarroan euskara ikasteko diru-laguntzen kopurua 647.290 eurotik 309.000ra jaitsi da azken 8 urteotan.

Argia.com-en bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 13 16:06

Etxezarreta izendatuta

EAEko Hizkuntza Politikarako sailburuordea da Etxezarreta dagoeneko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 20 10:47

Krisia, merkatua eta datoz(kee)nak

Gure ‘merkatua’ oso lotuta dago lan-merkatuari, lana baita hiritar askotxok euskara ikasteko duen arrazoi nagusia. Badirudi, oposaketa prozesuaren ostean eta Jaurlaritza berriaren joerak ezagututa, presio hori, maila psikologikoan batik bat, jaitsi egingo dela.

— Plisti-plasta

Aspaldiko partez eztabaida berria EI foroan. Denon gogoan izan eta inork aipatu nahi ez duen gaia. Ea ba!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez