hauteskundeak

06
Ira
2012
22:25

EH Bildu: doakotasuna

Helduen euskalduntze alfabetatze sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta euskara ikasteko doakotasuna eta sektoreko agente guztien arteko osagarritasuna sendotu.

— EH bildu

Bai, hauteskudeak datoz laster sartaldeko lurraldeetara, eta gureari dagokionez alderdiek zer agintzen diguten hasiko gara errepasatzen.

Agerpen ordenan hastearren, euren euskararekiko programa mintzagai publikoa izan baita, EH Bilduk zer asmo duen ekarriko dugu.  Funtsean goiko horiek hemendik hartuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mar
2009
21:28

Ni dakizu

Berriz ere PNV-k euskararekiko konpromezu eza agerian utzi du gaurkoan. Bilboko alkatea den Iñaki Azkuna bere bizkarzainez ingratuta hurbildu da Tiboliko eskolara eguerdi partean, eta bertan zegoen herritar batek AZKUNA APRENDE EUSKERA!!! oihukatzerakoan bere erantzuna hurrengo hau izan da: NI BADAKIZU!!

— epostaz zabadu den mezu batetik jasota

Erositako prezioan salduta, gaur arratsaldean goiko istorio hori ibili da epostan batetik bestera (badaki inork zerbait gehiago?). Hala izan bada, hauteskundeetako anekdota bat behintzat badaukagu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Ots
2009
13:18

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: EAJ

Hauek dira gure Konpromisoa eta Ekimenak...

  • I.- Sentsibilizazioa eta Sustapena
    • Hasierako urratsetan, euskararen ikaskuntza erraztea, lehenengo mailetan euskara erraza eskainiz eta hasierako maila horietako (A1 eta A2) oinarrizko ezaguerak, Europako markoan homologaturik daudenak, eskuratuko direla ziurtatuz.
    • Gazteen, euskaldun berrien, etorkinen eta aisialdiaren alorrean jarduten dutenen eremuan euskararen erabileran eragin zuzena duten egitarauei laguntzea lehenestea.
  • III.- Erabileraren sustapena
    • Euskara ikasteko banako diru-laguntzetarako zuzkidura gehitzea, HABEren 1. urratsa edo horren baliokidea eskuratzen duten ikasleen hasierako mailetan bereziki.
    • Euskaltegien sarea sendotzea, urtero 8.000 euskaldun berri izan daitezen.
    • Helduen euskalduntzearen arloan, euskaltegi sarearen ikasketa eskaintzen aniztasuna eta kalitatea sendotzea presentziazko zein semi-presentziazko ikastaro eta autoikasketakoen bitartez.
    • Etorkinentzat lehen mailako ikastaroak (AISA) eta ondorengo ikasketa orokorreko ikastaroak sustatzea.

EAJ

Euskarari agindutakoak (VI) (erabili.com).

Honekin bukatu da Euskarari Agindutakoak sorta hau. PSE-EEren programa edo proposamena falta izan da, baina dirudienez erabili.com-en ez dute euskaraz jasotzerik izan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2009
18:04

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: EA

,,,,Eusko Alkartasunak honako neurri hauek proposatzen ditu:

  • Euskara etorkinengana hurbiltzea, gizarteratu eta laneratu daitezen,
    eta beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplika daitezen errazteko.
  • ...
  • Helduak euskalduntzeko politikak berriz definitzea eta hobetzea.
  • Gizarte- eta lan-eremuan eta gainerako erakunde pribatuetan euskalduntzea sakontzea eta zabaltzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2009
17:59

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: PP

Hala nahi duten helduei euskara ikasteko aukera bermatuko diegu. Horretarako, HABEko ikastegien sare publikoa baliatuko dugu.

— Antonio Basagoiti

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2009
13:07

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: Aralar

Helduen euskalduntzeari dagokionez sakondu egin behar da azkeneko urteetan eginiko lanean. Mesfidantzak eta lehia gorria alde batera utzi dira, eta badirudi gobernuaren eta helduen euskalgintzaren arteko elkarlana inoiz baino errazagoa eta, beraz, oparoagoa dela. Irakasleen lan baldintzak hobetuz jarraitu beharra dago, lanbidearen prestigio soziala handitzeko. Euskaltegien mapa osatzeari ekin beharra dago behingoz, helduen euskalduntzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Eta dibertsifikaziorako aukerak aztertu behar dira, helduen euskalduntzeak esparru gehiago har ditzan. Honetan ere, ausardia beharko da.

Modelo berri bat eraiki behar da euskalduntzea, erabiltzea eta integratzea batera landuko duena eta horretan berbalagun eta antzeko ekimenek zabaldutako bideak sustatu behar dira.

Berbalagun egitasmoa bultzatu egin behar da, baliabidez hornitu, gero eta gehiago izango diren euskaldun berriei euskara erabiltzeko aukerak emateko ekimen bikaina delako.

Aralar

Erabili.com-en jasotakoa. Aralarren asmoan hemen: Euskarari agindutakoak (I)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2009
13:00

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: Ezker Batua

Helduak euskalduntzeko gaur egungo hezkuntza-egitura sendotzea eta eraldatzea:

  • Emaitza akademikoen araberako laguntzak handitzea eta orokortzea, harik eta doakotasuna lortu arte.
  • Irakaskuntza-sistemak teknologia berrietara eta ikasleen ezaugarri zein premia berrietara egokitzea eta finantzatzea.
  • Etorkinentzako programa bereziak sortzea eta euren aukera
    ekonomiko, denbora, ama hizkuntzara egokitzea eta/edo jatorrizko egoera
    diglosikora ere bai: magrebtarra (bereberra/arabiera arrunta),
    hegoamerikarra (kitxua/aimara, gaztelania)...

Erabili.com-en tartea eman diete EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei hizkuntza-politikaz dituzten asmoak plazaratzeko. Gaurkoan EBren txanda izan da: Euskarari agindutakoak (II)

Eta goiko hori Helduen euskalduntzeaz diotena.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ots
2009
18:23

Hauteskundeak eta euskara lan-munduan

Lan ta lan-ekoek EAEko alderdi politikoen programak aztertu dituzte lan-munduan euskara sustatzeaz zer dioten-eta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2009
18:53

Politikari arinaiztarra

Mezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.

— Lorea Agirre

Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)

Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?

Anjel Lertxundiren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia