Gaur aurkeztu du Kontseiluak euskalgintzaren mapa. Euskararen inguruan lan egiten duten erakundearen direktorio zabala dugu hor.
Helduen euskalduntzearen atala topatuko dugu hor besteak beste.
Gaur aurkeztu du Kontseiluak euskalgintzaren mapa. Euskararen inguruan lan egiten duten erakundearen direktorio zabala dugu hor.
Helduen euskalduntzearen atala topatuko dugu hor besteak beste.
Kontseiluak euskalgintzan dihardugunon mapa egin du, nor, non eta zertan dabilen argitzeko direktorioa-edo. Euskalit-ek antolatu duen Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren Astearen (bai, gauza askoa astebetean) barruan aurkeztuko dute.
Webgunea non dagoen ez digute esan oraingoz.
Euskal Kulturgintzaren transmisioa ikastaroa ikasgelako hormen barruan geratu beharrean trasmisioa izenburu hori serio hartu eta formatu desberdinetan ari da edukiak eta hizlarien hitzak zabaltzen hedabideetara. Lehengo egunean Euskadi Irratian hartu duten tartea aipatu genuen, gaur BerriaTBn hizlariekiko elkarrizketak plazaratzen ari direla ikusi dugu. Jon Sarasua eta Eñaut Etxamendi ditugu honetan. BerriaTBn gehiago (nik hemen apuntatu ditut batzuk).
Vimeon ere Joxe Aranzabalek jarri dizkigu batzuk.
Ezagutza kaiolatik ateratzea hain zaila ez dela erakutsi digute HUHEZIkoek duda barik.
Gustatu zait Argiaren erreportaia hau. Euskal Herri "erdalduneko" herrian euskarak egiten duen bidea: eskola, Udala, euskaltegia, euskara-elkartea, ikasleak, euskaltzaleak...
Pertsonen artean bezala, herrien artean ere hasi beharko dugu zahar-berri hori aplikatzen? (eta baztertzen).
Horrelako ideietan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzak proposatzen digun politika linguistikoa, 21 Euskara, XX. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak delako txostenaren arabera. Gainerako erakundeetatik ere, antzeko mezuak heltzen zaizkigu: euskarazko kultur produktu erakargarriak ekoiztea omen da euskarak irauteko eta suspertzeko estrategiaren zutabe nagusietako bat, printzipala ez bada. Produktu bat erakargarri zerk egiten duen inork argitzen ez badigu ere.
Euskararen metafisika (Berria).
Argia.com-en bidez.
Euskara21 eztabaida prozesuaren lehenengo emaitza zabaldu da. Lehentasunezko 14 ildo adostu dira (azpimarrak nireak):
Hemen Patxi Baztarrika Euskadi Irratian hamalaukoaz berbetan.
Euskadi Irratian Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa entzun ostean gogoeta egin du Txerrak. Nola lortzen den euskara prestigiatzea galdetu da, eta Txerrak zailena ez dela hori ohartarazi du: nola lortu gurasoek euskara transmititzea adibidez askoz konplexuagoa da asmatzen.
Paralelismo eta antzeko kasu ugari ikusten ditut. Zer da zailagoa: jendea euskaltegira ekartzea ala euskaltegian aurrera egitea? Taldeak egitea ala talde horietan ikaskuntza bideratzea? Makinak eskuratzea ala teknologiaren aplikazio didaktikoa lantzea? Irakasleak lortzea ala irakasle horien konpetentziak eta baliabideak ziurtatzea? ("eraketa" ala "didaktika" galdetu beharko ote dugu?). Agiriak eskuratu-ematea, ala euskara bizi den inguruneak lortzea?
Bikote gehiago okurritzen zaizkizue? Tabu-galderak ote dira horiek guztiak?Gakoari heltzeko zailtasunen aurrean ostrukarena egiten ote dugu?
Asko gara eta asko egin dugu. Gau eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak
Kontseiluaren 10. urteurreneko ekitaldian esana. Xabier Mendiguren: «Euskararen alde egotea ez da nahikoa» (Berria)
Gutaz hitz egin duela pentsa daiteke.
Y así tenemos por ejemplo que el Gobierno Vasco montó hace ya más de 25 años HABE, una institución para euskaldunizar a la ciudadanía predispuesta. Pues como los otros tenían que tener su propio tingladillo, a potenciar AEK, con toda su parafernalia propia y peculiar. Y el Gobierno y muchos ayuntamientos a soltar pasta a las dos, para que "nadie" se enfade.
Nafarroako gobernuak euskararentzako diru-laguntzak %25ean murriztu ditu. Euskaltegiak kaltetuenen artean
Euskalari eta euskaltzale ezaguna eta sutsua joan zaigu, euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan zaizkigun materialak eta gogoetak utzi dizkigu ugari.
Eskerrik asko, Gotzon.
Eskatzea librea da eta ematea ere bai, jakina; baina, entzun, aprobetxatu hurrengo aste eta hilabeteotan zabalduko den "Nor da euskalt - zaleago?" lasterketa. Euskararentzako aurrekontu potoloak ikusten ditut etorkizun hurbilean. Zer behar duzue?: Beste irakasle bi? Mintzalagunarako sustatzaileak soldata duin batekin? Ordenagailuak? Biltzeko areto bat? Garagardoa?...
Biba! Gora! Yujuuu! Aleluia! Lortu dugu! (Baga, biga, bloga!).
Ekai Txapartegi filosofoak hausnarketa egin du aste honetako Argian euskalgintza eta herrigintzaren egoeraz. Batzuk kartzelan dauden bitartean, besteak subentzioetatik bizitzen omen.
Egoera berri horri darraion arazoa, honakoa da: pertsonarengan eraikitako balio-sistema berrian nola txertatu herri, klase edo gizatalde baten oinarritutako aldarrikapena? Inon irakurri dudan (non? nori?) euskalgintzako adibide bat emango dut: euskararen aldeko aldarrikapena orain arte Euskal Herriaren izenean egin bada, gaur egun hizkuntza horrek gizabanakoari ekar liezaiokeen onuran ere oinarritu beharko da, aldarrikapena helburu kolektiboetatik, indibidualetara ere zabalduz.
Azken iruzkinak
Duela Ordu 1 14 min
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 14 ordu
Duela Egun 1 19 ordu
Duela 2 days 21 ordu
Duela 2 days 22 ordu
Duela 3 days 9 min
Duela 3 days 19 min
Duela 3 days 40 min
Duela 4 days 5 ordu