21
Mar
2009
20:03

Linguas cruzadas

PLANET Equipos de Normalización e Dinamización Lingüística agregatzaileak Medrar en galego blogera eroan gaitu Galiziako telebistak duela bi urte egin zuen "Linguas cruzadas" erreportaia interesgarri hau deskubritzeko.

Galiziako hizkuntz-gatazka bertako gazteen ahotik erakutsi digu erreportaiak. Normalizazioa, hizkuntzekiko irudikapenak, konplexuak, erabilera eta ezagutzaz mintzo dira Galizia guztiko gazteak: galegofalanteak, gaztelaniaren hiztunak, neofalanteak.... Gogoeta argiak egiten dituzte sarri, euren esperientzia eta bizipenetatik jasoak, alde batekoak nahiz bestekoak, mingotsak batzuetan, baikorrak bestetzuetan, errealak gehienetan.

Gogoeta eta sentipen horietako asko gainera ez zaizkigu batere arrotzak egingo. Interesgarria izango litzateke gure gazteei ere hizkuntzaz zer dioten horrela entzutea.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

galegofalante oso berba

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Martxoa 21 - 22:31(e)an.

galegofalante oso berba polita da! ;D

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Linguas cruzadas

Sindikatu edukia