militantzia

01
Mai
2011
01:09

Profesionalak eta amateurrak

Alabainan, gaurko egunean, entzuten da maiz, gehiegi kasik, multzo batek daraman diskurtso bitxia, partekatzen ez dudanez zalantza frango sortzen didana:
« Ni ez naiz profesionala. Elkarte bateko langilea naiz. Elkarte bat gira, saiatzen gara gauzak egiten profesionalki baina, bon, amateurrak gira. Hori ezin da egin, ez da gure mailakoa. Ez gara gai. » eta gisa hortakoak, oposizioak sortuz, behar ez luketen lekuan eta argumentu gisa erabiliz anbiguitate haundiarekin.

— Bea Sallaberry

Euskalgintza profesionala? (Han eta hemen)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Mar
2009
13:33

Banakoaren borondatea eta komunitate-gogoa

Baina, jakina, gauza bat da hiztun-herri baten borondatea eta beste gauza bat hiztun-banakoaren borondatea edo militantzia. Nik azkeneko honetan ez dut sobera sinesten, ezintasunaren erakusgarri delako; alabaina, borondate hori komunitate-gogoa balitz, orduan gauzak besterik lirateke. Beraz, euskararen etorkizuna ez dago euskaldunaren esku, hiztun hori bakarka hautemanda.

— Joxe Manuel Odriozola

Iparraldeko kontuak (Berria.info)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Abe
2008
13:08

Belaunaldi berrien epeltasuna

Itxaro Bordak Iparraldeko euskaldun gazte "ilustratuen" kopuruaren igoeraren harira, belaunaldi berrien epeltasunaz eta haiekiko igurikapenez egin du gogoeta.

Lehengo egunean gure belaunaldiaren konpromiso mailaz esan zirenak eta gazteekin ditugun kezkak etorri zaizkit gogora

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ira
2008
10:56

Taldetik norbanakora

Egoera berri horri darraion arazoa, honakoa da: pertsonarengan eraikitako balio-sistema berrian nola txertatu herri, klase edo gizatalde baten oinarritutako aldarrikapena? Inon irakurri dudan (non? nori?) euskalgintzako adibide bat emango dut: euskararen aldeko aldarrikapena orain arte Euskal Herriaren izenean egin bada, gaur egun hizkuntza horrek gizabanakoari ekar liezaiokeen onuran ere oinarritu beharko da, aldarrikapena helburu kolektiboetatik, indibidualetara ere zabalduz.

— Iñaki Martinez de Luna

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia