didaktika

05
Urt
2009
01:23

Ahoskera zaindu?

What is more important: speaking like a native who makes grammar mistakes, inarticulate some sounds and make themselves hard to understand or a non-native speaker who has a lack of vocabulary but can express his/ her ideas in a clear way?

Zer da garrantzitsuago: jatorrizko hiztun baten azentuarekin hitz egitea baina gramatika erroreak eginez, hots batzuk artikulatu barik eta beraiek ulertezin eginez jatorrizko hiztuna ez denari edo hiztegi mugatua izan baina ideiak argi adierazten moldatzen den hiztun berria?

Perfect English? blog mezuan bigarren hizkuntza ikastean ahoskerari eman behar zaion garrantziaz goiko galdera hori bota du.
Euskararen ikas-irakaskuntzan ahoskeraren kontu hau ez da apur bat "maria" izaten?
4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urt
2009
20:53

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

Internet en el aula-n Pilar Sorok elkarrizketa laburra egin dio Jordi Guim irakasleari. Jordi Guim ikastaroa ematen ari da online Problem Based Learning (PBL, arazoetan oinarritutako ikaskuntza) metodologiari buruz.

Metodologia hau helduen hizkuntza-ikaskuntzan aplikazio ugari izan ditzakeela uste dut (honez gero ez badauzka).

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Abe
2008
09:22

steLLLa

Enric Serraren Aprendre llengües-en (blog hori aipatuaren aipatuaz gomendatu beharrik ere ez dago) beste albiste interesgarri bat aurkitu dugu. SteLLLa  (Stimulation of eLearning for Life Long Learning for adults) egitasmoaren berri eman digu hain zuzen ere.

LifeLong learning gero eta gehiago entzuten den kontzeptua da (olerkiak ere egiten dizkiote batzuek). Euskaraz ez dakit inork orain arte itzulpenik eman dion, "etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar" edo halako zerbait izan liteke, behin baino gehiagotan entzun/esan ditugun "beti ikasten da" edo "ikastea ez da inoiz amaitzen" aforismo kolokial horien buelta "serio" bat izan liteke kontzeptu hau.

Funtsean abiapuntua honelako zerbait izan litekeela begitantzen zait:  ikastea ez da berariazko erakunde, denbora eta testuinguruetan soilik gertatzen, harago doa espazioan eta denboran, horrek ikas-prozesuaren gobernua neurri handi batean ikaslearen esku uztea eskatzen du (badakizue, autoikaskuntzaren inguruan entzuten diren horiek guztiak). Horrekin batera, berrikuntza eta aldaketa gero eta ugariagoak, bizkorragoak eta kontrolagaitzagoak gertatzen ari diren sasoi honetan beharrezkoagoa egiten da etengabeko ikaskuntza mugagabe hori.

SteLLLa egitasmoa berriz Europar Batasuneko Lifelong Learning Programme-tik dator. Zazpi estatu dira partaide egitasmoan: Belgika, Zipre, Alemania, Italia, Polonia, Eslovenia eta Espainia. Espainian hain zuzen ere, Nafarroako CNAI (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea) da egitasmoa garatzeko ardura hartu duen zentroa. LLL hori  ahalbidetzeari eta errazteari begira autoikaskuntza eta eLearning-arekin lotutako esperientziak sustatu, aztertu eta batu nahi dira SteLLLa honen markoan, CNAIren kasuan hizkuntzen ikaskuntza jorratzen da.

LLL kontzeptu-ikuspegi honek hizkuntzen eta euskararen ikas-irakaskuntzari begira ere galdera eta gogoetagai batzuk ekar ditzakeela uste dut. Serrak aipatzen dituen autoikaskuntza, ikaskuntza birtuala eta etengabeko ikaskuntzaren beharrarekin batera, hiztun berriak erabilera esparru anitzetan eta normalizazio prozesu baten barruan burutu beharko lukeen etengabeko hizkuntz-egokitzea bururatu zait adibidez. Edozlean ere ikuspegi honek zertifikazioaren eta agirien mugarriekin  talka egin lezakeela begitandu zait. Ala ez?

IO: euskaltegiaren hormak bota beharraz hitz egin da hemen inguruan azkenotan. Erlojuak ere bota beharko dira akaso?

IO bis: A ze txapa bota dudan Karrajua "labur" honetan! Karraju nagusia haserretu egingo zaigu, arrazoiarekin gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2008
01:05

Datorrena

Evaluación y portafolio. Los dos temas estrella en la agenda ELE. En 2009 veremos interesantes avances en este campo, tan necesarios para ofrecer una enseñanza homogénea sometida a los más estrictos controles, como debe ser.

— El becario de Nodos Ele

2009ak zer ekarriko duen asmatzen saiatu da bekarioa, ironia gutxirekin ez, eztabaidarako bidea ematen dute aurreikuspenok duda barik.

Tendencias ELE 2.0 para 2009 (Blog Nodos Ele)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Abe
2008
00:31

LdeLengua16

ELE (gaztelaniaren irakaskuntza) munduaren podcast insterergarriaren hamaseigarrena: materialen diseinua, formacionele.com, Babelweb, Sevillako topaketa praktikoa...

Badugu Gabonetan zer entzuna.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Abe
2008
13:38

Teknologia vs. ikaskuntza?

Un altre dels reptes que encara s’han de vèncer en algunes institucions i entorns és el de l’excés d’atenció, o més ben dit, la desviació a centrar el model de formació en la tecnologia, més que en l’ensenyament i l’aprenentatge.

(Gainditu beharreko erronketako bat erakunde eta inguru batzuetan teknologiari ematen zaion gehiegizko arreta da, edo hobeto esanda, ikaskuntza-eredua ikas-irakaskuntzan barik, teknologian zentratzeko joera.)

— Lourdes Guàrdia (

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Abe
2008
02:26

XVII Encuentro Práctico de Profesores ELE

Atzo eta gaur ari dira Bartzelonan. Gauza interesgarriak asko, Ea materialak eskuratzeko moduan ipintzen dizkiguten sikieran.
A ze inbidia! Ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Abe
2008
00:35

Edonon, edonoiz

La educación puede suceder en cualquier momento, en cualquier lugar. Dentro y fuera de los muros de la institución académica.

Zemos98 nazioarteko festibalaren barruan egingo den "Simposio de educación expandidaren" aurkezpenerako idatzia.

El blog de Lolaren bidez.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Abe
2008
00:07

Irakurtzeaz eta liburuez

¡¡Una tarea pasiva!! Esto choca frontalmente con el concepto de lectura que se ha tenido hasta ahora, de hecho, muchos pensaban que ver la televisión era algo pasivo y leer un libro era algo activo. Las nuevas generaciones centran su actividad en la multitarea y en la cooperación. No se concibe el acto de leer como algo solitario, puesto que no se puede dialogar sobre cada uno de las sensaciones, de las imágenes, de las conexiones metaliterarias o metaculturales del texto, todo lo contrario, las nuevas generaciones necesitan comentar a cada paso lo que les sugiere el texto y necesitan saber qué dicen los demás lectores. ¿Concepto nuevo? No tanto, volvemos al algo que recuerda al método dialéctico.

— Miguel Ángel García Guerra

Liburuaren ikuspegi tradizional-klasikoa abiapuntutzat hartuta, eta testu eta irakurketa molde berriak aintzat, gogoeta zintzo eta ausarta egin du Guerrak bere blogean: Los libros no hablan

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Abe
2008
00:03

Ikuspegi humanista

Sano entzuten da azkenotan hizkuntzen irakaskuntzen munduan ikuspegi humanista kontzeptua. Cuaderno Interculturalekoek, ohi duten bezala, loturen eta baliabideen bilduma egin digute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Abe
2008
22:10

Irakurmena eta idazmena lantzeko ideia

Bideo sorta ederra deskubritu dut Galizian. Sénchu Sendek Flocos.tv gunearen berri eman digu, eta berton daukagun "A lingua animada" zikoko bideoak hain zuzen ere. Virginia Curiá eta Tomas Condek 2000tik 2003ra sortu zituzten animazio bideo polit hauek hizkuntza dute ardatz. Goian daukazue ale bat "A escola das areas".

Idazten eta irakurtzen irakasteko ideiaren bat eman, edo sikieran gogoetaren bat eragingo dizue.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Abe
2008
19:32

LMSak eta boterea

LMS’ speak the language of the current power structure in education: control, accountability, manageability.

LMSek oraingo irakaskuntzaren botere-egituraren hizkuntza erabiltzen dute: kontrola, kontagarritasuna, kudeagarritasuna.

Systematization of Education: Room for PLEs? artikulutik atera dugu aipamena.  PLEaren ezarpena, eta berrikuntza oro har, oztopatzen duen faktore nagusia irakaskuntza sistemaren botere-egituran kokatzen du Siemens-ek. 

Sarean eztabaida sortu da horren inguruan. Ken Carroll adibidez ez dago oso ados: Power specters. Carroll-ek dio oztopoa irakaskuntza sistemako partaideengan dagoela, norberaren statusa mehatxupean ikusten denean sortzen den erreakzioan, eta ez hainbeste botere-egitura gorenetan.

Siemens eta Dougiamas gauza batean bat datozela ematen du hala ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2008
20:17

Egunkaria klasean erabiltzeko ideien eta materialen bilduma

Cuaderno Intercultural blogaren beste bilduma bat. Oraingo honetan egunkariaren erabilera didaktikoa hartu dute gai.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2008
16:35

Xedeak eta xedeak

Xede guztiak ez dira zilegi. Dugun euskara maila erakustea, esaterako, EGA azterketa egin behar duenarentzat izan liteke egoki, baina hortik kanpo oso gutxitan.

— Joserra Garzia

(Ahozko) Komunikazioa: eginak egin, badugu zer egin (Jendaurrean Hizlari liburuaren harira). Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 62. zenbakian argitaratutako artikulua (pdf. 20.orr)

Lan ta Lan-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2008
12:16

Norekin ikasi gehiago?

Neure irakasleekin asko ikasi dut; lankideekin gehiago; eta nire ikasleekin askoz gehiago.

— Indiako atsotitza

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia